2019/09/26
Moodle Egunkaria jarduera
Irakasleak ikasleen sarrerak ikusgai ditu:
Bertan sartuta ikasleen sarrerak ikusi, iruzkindu eta, nahi izanez gero, kalifika ditzake:
Jarduera interesgarria izan daiteke ebaluazioaren ikuspuntutik, batez ere proiektuen bidez funtzionatzen duten materietan. Ikaslearen bloga honen funtzio berdintsua izan dezake baina ikaslearentzat bloga ezkutuan geratzen da eta ez du errez betetzearen beharra ikusten, egunkaria, ordea, agerian dago eta irakasleak behartzen ahal du betetzen.
EAEko eskola publikoetan erabili ahal izateko ikastetxeko Moodle arduradunari esan behar zaio CAUri (cauf09[a bildua]hezkuntza.net) eskatzeko Journal plugina instalatzeko.
2019/09/02
Moodle 3.4.3tik 3.6.4ra, berritasun nagusiak
Oraingoan pasa den ikasturtean erabili izan dugun 3.4.3 bertsiotik 3.6.4 bertsiora pasa dituzte uztaila eta abuztu bitartean.
Hona hemen hobekuntza nabarmenenak:
- Behin saioa hasita Boost-eko ezkerreko panelean aginte panela agertzen da. Bertan erabiltzailea matrikulatuta dagoen ikastaroak soilik agertzen dira. Oso praktikoa ikasle zein irakasleentzat. Panel honetan bi hobekuntza inplementatu dituzte:
- Ikastaro bakoitzari irudi miniatura bat esleitzen ahal zaio. Irudia jartzeko administratzaileak edo irakasleak egin dezake ikastaro bakoitzaren ezarpenak editatuta, ikastaroaren deskribapenaren azpian dago atal bat ikastaroaren laburpeneko fitxategiak izenekoa. Bertara igo edo jaregingo dugu irudia. Irudia nahiko panoramikoa da 340x130 pixelekoa, aplikazioak txikitu eta egokituko du.
- horretaz gain erabiltzaileak erabaki dezake bere ikastaro guztiak ikustea edo batzuk:
Hau da aginte panelak irudiekin hartzen duen itxura:
- ikonoak menuetan
- Atto editorean zuzenean grabatu daitezke soinuak eta bideoak
- hobekuntzak moodle app-an
- Galdera bankuko galderei etiketak jartzen ahal zaie eta haien bidez galderak iragazi.
- mezularitza interfaze berria. Bertan erregistratzen dira bidalitako eta jasotako mezu guztiak.
- Nextcloud integrazioa (CAUri adierazi behar zaio zein den ikastetxeko Nextcloud)
- Arrastatu eta jaregin galderak editatzea orain errazagoa da.
Beste alde batetik Hezkuntza Sailak Boost gaia edo itxuran erabiltzen zen estiloen CSSan hobekuntzak egin ditu edukiak hobeto ikusteko. Nire ustez momentu ona zure ikastetxeko gunea Moodleen itxura ofizial berrira pasatzeko. Hori egiteko cauf09@hezkuntza.net kontuan eskatu behar da.
Bukatzeko H5P pluginaren azken bertsioan jarduera berri bat dago: letra-zopa (Find the words). Bilatu behar diren izenak emanda letra-zopa sortzen du. Aukeran dago alboan izenak ikustea ala ez.
2019/08/30
Thunderbird 68, berritasun batzuk.
Bertsio hau esperimentala da eta 68.1 atera arte ez Thunderbird ez da bertsio honetara eguneratuko, baina probatu nahi izanez gero thunderbird.net orritik deskarga daiteke.
Berritasun batzuk:
- Menu nagusia zutabe batera ekarri dute eta Firefoxenaren itxura eman diote.
- Hobespenak fitxa horizontaletan agertu beharrean zutabe bertikala eta fitxa horizontalak konbinatzen ditu.
- Gai ilunean hobekuntzak egin dituzte.
Berritasunen inguruan informazio gehiago topatu dezakezu Thunderbirden orrian (ingelesez).
Eta dena euskaraz Ander Elortondo eta Librezaleri esker.
2019/07/08
Promethean arbelako kontrolatzaileak Ubuntu 18.04rako
Ekaina aldean Promethean enpresak arbelen Ubuntu 18.04rako kontrolatzaileak, ActivDriver, eskuragarri jarri ditu. Bere web orrian bi modu deskribatzen ditu instalatzeko: terminalaren bidez eta Synaptic-en bidez. Nik terminalaren (Ctrl+Alt+T) bidezkoa euskaratu dut:
Administratzaile bezala:
Editatu sources.list fitxategia:
sudo gedit /etc/apt/sources.list
Gedit-en ordez Xed, Nano edo bestelako testu editorea erabiltzen ahal duzu. Dokumentuaren bukaeran gehitu bere PPAren lerroa:
deb http://activsoftware.co.uk/linux/repos/driver/ubuntu bionic oss non-oss
Deskargatu autentifikazio gakoa:
cd Deskargak && wget http://activsoftware.co.uk/linux/repos/driver/PrometheanLtd.asc
Gehitu autentifikazio gakoa:
sudo apt-key add PrometheanLtd.asc
Eguneratu errepositorioak:
sudo apt update
Instalatu ActivDriver paketea:
sudo apt install activtools
Eskatzen badizu menpekotasunak instalatzeko erantzun baietz (B).
Berrabiarazi ordenagailua eta -azpiko oharrak kontuan hartuta- arbela aktiboa egongo da eta sistemaren erretiluan ActivDriveren ikonoa agertuko da
Oharrak:
- Zerbitzu teknikoaren arabera Promethean-ek GNU/Linuxerako prestatu du kontrolatzailea Ubuntu 18.04rako eta, zehazki, bere lehenetsitako mahaigaina den Gnome Shell-erako. Horrek esan nahi du Ubunturen beste "koloreetan" agian ez duela ongi funtzionatuko. Hain zuzen ere, Luberrik erabiltzen duen Gnome Flashback-en azpi-menuek ez dute funtzionatzen. Beraz, nire gomendioa da arbeletan Ubuntu arruntaren mahaigaina erabiltzea. Horretarako, Luberrin, erabiltzailea sartzeko unean, gurpil horzdunean klik egin eta Gnome-Flasbak Metacityren ordez Ubuntu hautatu.
- Arbelean marrazteko eta lanabes osagarriak erabiltzeko Prometheanen Activ Inspire instalatzen ahal duzu, edo arbela guztietan funtzionatzen duen software libreko Openboard (Luberrin instalatuta dago, bestela hemen dituzu instalatzeko jarraibideak) edo Xournal++. Azpiko animazioan ikusi nola finkatu atrakalekua edo dock-ean.
- LibreOfficeko azpi-menuek ez dute funtzionatzen ez eta Ubunturen mahaigain arruntean (zerbitzu teknikoaren esanetan LibreOfficeren bug bat).
2019/07/01
Luberri_18.04.3_64bit.iso bertsio berria deskargatzeko prest.
Bertsio berria deskargatzeko eskuineko paneleko Luberri sistema estekan klikatu eta lehen postuan agertzen da.
2019/06/26
2019-2020 ikasturteko egutegia
Datorren ikasturtearen plangintza egiteko lagungarri izan daitekeelakoan hona hemen 2019-2020 ikasturteko egutegia LibreOfficeko kalkulu orriaren formatuan:
Lehenengo orrian ikasturte osoa ikus daiteke itxura honekin:
eta hurrengoetan hilabetez hilabetekoak zuen aurreikuspenen zain horrelako tankeran:
2019/06/25
Ubunturen online kontuak kanpoko unitatea sor dezake
Haren bidez lotzen ahal dugu gure saioa hainbat konturekin besteak beste horien hodeiak, kontaktuak, egutegiak... sinkronizatzeko.
Ikastetxeetan hori bereziki interesgarria da aukera ematen dielako ikasle eta irakasleei gauzak zuzenean gordetzeko hodeian eta hodeitik zuzenean deskargatzeko.
Nola ezartzen da lineako kontu bat:
- Sistemaren ezarpenak > Lineako kontuak
- Hornitzailea aukeratu
- Kontua eta pasahitzarekin identifikatu
![]() |
| Irudian ikus daiteke giltza baten ikonoarekin nire saioa dagoeneko lineako kontu bat daukala Windows Active Directoryn Luberri izanik ikastetxeko domeinuan sartuta dagoelako. |
![]() | |
| Hodeia (kasu honetan Drive) erabili nahi badugu Dokumentuak eta Fitxategiak aktibo izan behar ditugu. Baimen hauek edozein unetan alda daitezke edo lineako kontua osoa kendu. |
Lineako kontua eginda haren kanpoko unitateak ikusten ahal ditugu: domeinuko pertsonala, IRAKASLEAK, IKASLEAK... eta beste kontuen hodeiak: Drive, Nextcloud, OneDrive...
![]() |
| Irudian ikus daiteke nire posta kontuari lotutako Drive |
Kontuak izateko gauzak:
- Kanpoko unitate hori ikusteko Internetera konektatuta egon behar da. Ez du lokalean ezer gordetzen. Beraz, argi ibili, internetik gabe dokumenturik ez dugu.
- Irekitzen dugunean fitxategiak eta karpetak ikusi arren ez daude ordenagailuan beraz klikatzen dugunean deskargatu eta ireki egiten dira. Mugikorreko sinkronizazioen antzera. Naiz eta hodeia oso kargatuta izan arren ordenagailuaren diskoa ez du betetzen (ireki eta beste karpeta batean gordetzen ez badugu).
- Dokumentu edo karpeta bat(zuk) unitate honetan kopiatzean (edo eramatean) zuzenean kargatzen dira hodeira.
- Sortutako dokumentuak zuzenean gorde daitezke hodeian.
![]() |
| Zuzenean hodeian gordetzen |
- Etxean Windows edo Linux baina lineako kontua konfiguratuta ez daukana fitxategi eta karpeta hauek Interneteko hodeian ikusi eta deskargatzea dauka.
Benetako sinkronizazioan (Nextcloud bezeroa, Megasync...) karpeta lokal bat sortzen da eta karpeta hori hodeiarekin sinkronizatzen da.
Alde du Internetik gabe ere dokumentuak erabili daitezkeela (Internetera konektatzean sinkronizatzen dira), eta gauzak bi tokitan edukitzea babeskopìa funtzioa betetzen du.
Kontra du informazio hori diskoan tokia betetzen duela eta ordenagailuen arteko sinkronizazio arazoak sor daitezkeela.
Konklusioa:
Ikasleentzat lineako kontua aukerarik interesgarriena (erraza eta praktikoa), irakasleen kasuan norberak ikusi behar du zein sinkronizazio mota interesatzen zaion.
Beste kontu bat da zein hodeia erabili, noren ordenagailuan utziko ditugu gure datuak. USB memoriak dira beste aukera.
2019/06/19
Luberri sistemaren posta-zerrenda berria
Bertatik aukera duzu mezuak kontsultatzeko (oraindik ez dago ezer), mezua bidaltzeko eta, noski, harpidetzeko.
Beste modu bat harpidetzeko da lotura honetan klik egin eta posta-helbidea ematea.
Harpidetzen bazara, emandako helbideak jasoko dituzu posta-zerrendaren mezuak eta mezuak bidaltzeko aski izango duzu luberri@framalistes.org helbidera idaztea.
Parte hartu nahi baduzu gogoan izan posta zerrenden oinarrizko gidalerro pare bat:
- Mezu batean gai bakarra eta gaiei lotu erantzunen bidez.
- Mezuaren gaiak defini dezala argi zeren gainean idatziko duzu.
- Ez jarri posta-zerrenda honetan posta-zerrendaren gaiarekiko zerikusirik ez duten mezuak
2019/06/16
Beti arte Marta Harnecker
Liburu eskukatuak eta horixkak etxeko liburutegian segituko dute norbait irakurri zain, eta zu, Marta, betirako gure gogoan.
2019/06/10
BigBlueButton euskaraz
EAEko ikastetxe publikoen Moodlen erabilgarri dago. Zuk erabiltzen duzun Moodle plataforman ez badago eskatu administratzaileari plugina instalatzeko.
BigBlueButton aplikazioari buruzko informazio gehiago eta bideo-tutoriala aurreko mezu honetan.
Une honetan interfaze grafiko %100ean dago euskaraz baina zuzenketak proposatzeko zein egiteko edota datozen bertsioen lokalizazioan lagundu nahi baduzu jo librezale.org taldera.
Ezin Linux instalatu Acer Aspire batean
Penagarria da ezin erabiltzea nahi duzun sistema eragilea erosten duzun ordenagailu batean.
Nik argi daukat: ez dut Acer markako ordenagailurik erosiko ez eta gomendatuko ere!!
2019/06/06
Luberri_18.04.2_64bit.iso prest.
Bertan zaudela deskargatzeaz gain Bertsioen oharrak estekan klik eginez ikusten ahal dituzu bertsio honen berrikuntzak.
2019/06/02
FreeFileSync erabilera eta instalazioa Ubuntun
Funtzionamendua:
- Abiatu eta zehaztu berdindu nahi diren bi bolumen edo karpetak. Egin daiteke arrastatuta edo arakatuta (browse).
- Alderatu desberdintasunak ikusteko. Desberdintasunak antzeman eta sinkronizazio motaren arabera proposatuko du hainbat fitxategi batetik bestera kopiatzea, zaharberritzea edo ezabatzea. Inbutu itxura duen ikonoan klikatuta salbuetsi -edo zehaztu- daitezke fitxategiak edo azpikarpetak.
- Sinkronizatu (aurretik sinkronizazio mota zehaztuta).
Sinkronizazio motak:
- Two way: batean zein bestean erantsitakoak bestera kopiatu, batean ezabatutakoak betean ezabatu eta dokumentu beraren bi bertsio badaude zaharra berritzen du.
- Mirror; Ezkerreko karpeta eskuinean ispilatzen du. Hau da lehentasuna ematen dio ezkerrekoari. Bertan ez du ezer aldatuko eta eskuinekoa babeskopia bezala geratzen da.
- Update: Ezkerreko fitxategi erantsiak eta berrituak eskuineko karpeta kopiatzen ditu.
- Custom: sinkronizazio arauak pertsonalizatzen ditu.
Instalazioa Ubuntu eta deribatuetan
11.9 bertsiotik aurrera instalazioa erraztu da (2021/4/12 egunean eguneratua)
1- Deskargatu aplikazioa hemendik. (Premian bazaude eta ez badizu uzten konektatzen etxean deskargatu eta USB batean gorde).
2- Deskonprimitu. FreeFileSync_11.9_Install.run instalazio fitxategia agertuko da.
3- Fitxategian klik bikoitza egin eta terminalean hasiko da instalazioa: erantzun y hasteko instalazioa eta onartu baldintzak.
2019/05/18
Nola ireki GNU/Linuxen Jaurlaritzak Adobe-ren bidez sortutako formularioak dituzten PDFak
Jaurlaritzak beti pentsatu izan du hiritar guztiek erabili behar dugula berak erabiltzen aplikazioak dokumentazio publikoa kontsultatzeko edo formularioak betetzeko (online aplikazio batzuk erabiltzeko oraindik Internet Explorer erabili behar da).
GNU/Linux erabiltzen baduzu aipatu formularioak betetzeko Jaurlaritzaren Adobe instalatu nahi ez baduzu aukeran duzu Master PDF Editor, hau ere pribatiboa baina oso aplikazio interesgarria. Ur markarik ez duen 4. bertsioa hemendik deskarga dezakezu.
2019/05/17
Aplikazioen bertsioak Linux sisteman
| dpkg -l |
edo
| apt list --installed |
Zerrendan ez dira agertzen Appimage edo Flatpak bidez instalatutako aplikazioak.
Zure zalantza bakarrik ba da aplikazioaren bertsioa idatzi aplikazioaren izena bukaeran:
| dpkg -l aplikazioaren-izena |
edo
| apt list --installed aplikazioaren-izena |
Esate baterako ezagutzek instalatuta dagoen Firefox-en bertsioa:
Ikusteko Snap bidez instalatutako aplikazioak:
| snap list |
Ikusteko Flatpak bidez instalatutako aplikazioak:
| flatpak list |
2019/05/11
2019/05/06
Nola ezarri atzerapena Flameshot bidezko pantaila argazki bati
Kontua da aplikazio berri honek oraindik zeregin batzuk faltan dituela, tartean argazkiaren unea atzeratzea gaitasuna -ingelesez delay-. Garrantzitsua da zeren eta pantaila argazkia aktibatzeko unean ezin dira menuak eta beste elementuak ikusi. Horretarako aplikazioei eskatzen zaie argazkia segundo batzuk atzeratzea.
Nola konpondu arazo hau -interfaze grafikoan nola jarri asmatu arte-?
Terminalean hau idatzita:
flameshot screen -c -d 5000
baldin eta pantaila osoa nahi baduzu 5 segundoko atzerapenarekin edo
flasmeshot gui -d 5000
baldin eta zona bat interesatzen zaizun edo edizio tresnak erabili behar dituzun.
2019/05/04
Geogebraren sareta isometrikoa
Oso erabilgarria da forma geometriko lauak irudikatzeko eta 3Dko formak proiekzio isometrikoaren bidez plano batean irudikatzeko.
Geogebran erabili daiteke oso era errazean. Aski dugu ohiko lauki-saretaren ordez sareta isometrikoa jarri eta zuzenkien eta poligonoen erpinak saretara doitzea,
bai eta 3Dko objektuen perspektiba isometrikoz irudikatzea, bere faltsutasuna eta guztiz. (M.C. Escher-ek erakutsi zuenez).
Lanketa digitala oso ondo konbina daiteke, bai sareta isometrikoa duen paper baten gainean kolorezko margoekin marrazten edo taula baten gainean ziriz edo txintxeta luzeez egindako matrizea eta kolorezko gomen bidez.
2019/04/14
BigBlueButton: ikasteko eta bilerak egiteko bideo-konferentzia Moodle plataforman.
BigBlueButton (BBB) software libreko web-konferentzia sistema da. Web bidez funtzionatzen du eta euskaraz badaki (nabigatzailea euskaraz konfiguratuta baduzu horrela agertuko zaizu).
2007an sortu zuten Kanadako Carleton unibertsitatean eta bi lagunen arteko bideo-konferentzietan erabili badaiteke ere bere funtzionalitateek bereziki interesgarria egin dute bileretarako eta klase zein aurkezpen publikoetarako.
BigBluebutton-en funtzionalitateak
Hiru rol daude BBBn: moderatzailea, aurkezlea eta ikuslea.
Moderatzailea saioa sortzen duen erabiltzailea da -usu irakaslea-. Saioa sortzean moderatzaileak aurkezle rola du baina -tarte baterako- aurkezle rol hori beste parte hartzaile bati -adibidez ikasle bati- uzten ahal dio.
Moderatzaileak zer egin dezake?
Moderatzaile gisa:
- partaideak onartu (banaka, denak batera edo pasahitzaren bidez).
- denak zein banaka isilarazi
- partaide bat, behar izanez gero, bileratik egotzi.
- partaideen zerrenda deskargatu.
- partaide bati moderatzaile rola eman.
- testu partekatua hainbat formatutan deskargatu.
- azpitituluak jarri.
- banatze azpitaldeak sortu.
- bilera bukatu
- saioa grabatu, osorik edo parte bat.
Moderatzaileak, berez, aurkezle rola du eta aurkezle gisa:
- Arbel zurian idatzi eta partekatu
- Aurkezpenak edo bestelako pdf dokumentuak kargatu, erakutsi, haien gainean marraztu edo idatzi eta beste partaideekin dokumentua partekatu.
- Bere pantaila partekatu: mahaigain osoa edo aplikazio zehatz bat.
- Unean bertan erantzuteko inkestak diseinatu eta aktibatu.
Ikusleak
zer egin dezake? Ikuslearen lana izan daiteke pasiboa edo guztiz
parte-hartzailea bere jarrera eta moderatzaileak ematen dizkion baimenen
arabera posible du:
- Azalpenak ikusi eta entzun, aplikazioaren leihoak kontrolatuz. Hau da erabiltzaile bakoitzak kontrolatzen du zein leiho eta zein tamainan ikusi.
- Txatean parte hartu: publikoa zein pribatua irakaslearekin edo beste ikasleekin.
- Bere egoera adierazi ikonoen bidez, esate baterako eskua altxatu parte hartzea eskatzeko.
- Ohar partekatuetan idatzi.
- Inkestetan bozkatu.
- Moderatzaileak aurkezle rola ematen badio aurkezlearen funtzio guztiak erabiltzen ahal ditu.
Moodle URL moduan gehitu daiteke ikastaro batean baina plugin moduan integratzen ahal da. Kasu horretan komeni da berariazko zerbitzari bat jartzea edo kontratatzea zeren eta pluginak probako zerbitzu mugatua eskaintzen du. Moodlen plugin bidez integratuz gero ikusleak -ikasleak- ez dira identifikatu behar zeren eta Moodlek identifikatzen ditu.
Nola sortu bilera-gela bat Moodle plataforman
Ohiko bideo-konferentzia sistemetan jendea elkartzeko deitu egin behar
zaio edo URL bat bidali jendea bilerara sartzeko. Moodlen, ordea,
BigBlueButton plugina instalatuta baduzu -EAEko Hezkuntza Saileko
Moodlen tamalez ez dago- bilera-gela sortzen
ahal dugu eta nahi dugun guztietan erabili. Bilera gela sortzen den
ikastaroak markatuko du zein diren irakasle eta ikasleak edota
ikastaroan bisitariak sar daitezkeen.
Zeregina prestatzean jartzen ahal diogu eguna eta ordu zehatz bat edo
zehaztu gabe utzi behar den unean erabili ahal izateko. Bestetik,
definitzen ahal ditugu erabiltzaileen rolak.
Nola sortu bilera edo konferentzia gela Moodlen:
Emanaldiak grabatzeko ezarpenetan aktibatu behar duzu grabazioa. Grabazioa emanaldian bertan martxan jarri eta gelditu (aukera dago etenak egiteko). Bukatzean ez da ezer egin behar. Minutu batzuk pasata grabazioa ikusteko aukera agertuko da BigBlueButton duzun toki berean.
Hori bai komeni da probatzea serio hasi aurretik konprobatzeko diapositibaz gain mahaigainaren grabazioa, arbelaren oharrak, webkamera...grabatzen ote dituen. OBS Studio, Vokoscreen-NG edo bestelako pantailaren bideo-grabazioa egiten duen aplikazioa izan daiteke B plana.
BigBlueButton zerbitzariak
Zerbitzu hauek erabiltzeko erregistratu egin behar da, batzuetan iraupena edo parte-hartzaile kopurua mugatua dute edota saioak ezin dira grabatu.
2019/04/05
Nola instalatu Geogebra Classic Ubuntun
Geogebra erabili daiteke online Geogebra Web Start orritik edo offline Classic izeneko bertsioa ordenagailuan instalatuta, eta horrela besteak beste internet konexiorik gabe ondo funtzionatuko du.
Geogebraren deskarga orria hau da.
Ubuntu, Debian edo Mint-en instalatzeko deskargatu Linux (deb) 64biteko bertsioa (oso ordenagailu zaharra bada agian sistema 32 bitekoa duzu). Deskargatzean ireki software instalatzailearekin edo gorde eta egin klik bikoitza eta instalatuko da.
Instalatu ondoren euskaraz ikusteko goian eskuinean dagoen menua ireki Settings hautatu eta Language-ko zerrendatik Basque/Euskara hautatu.
2019/03/06
Avogadro molekulen deseinatzailea
Euskaraz dago eta Linux, Windows eta MacOS-en funtzionatzen du.
Ubuntu eta deribatuetan instalatzeko Software-zentrotik egin daiteke edo terminalean hau itsatsita:
| sudo apt install avogadro |
Programa ahaltsua bada ere DBHko 2. mailatik erabiltzeko modukoa da zeren eta oinarrizko atazak errazak dira. Atomoak zerrenda batetik hautatzen dira eta zerrendan ez badaude taula periodikotik har daitezke. Molekularen ikuspegia hobetu daiteke nabigazio tresnaren bidez.
![]() | |
| Avogadroren oinarrizko erabilpen baten irudiak |
Eskuliburua ingelesez Learning Avogadro The molecular editor (PDF)
Beste aplikazio interesgarriak Ubuntun
Hezkuntzarako software-bilduma
2019/02/27
Moodle: nola erabili "Gaiak fitxetan" gaien formatua
Izan ere, Moodle ikastaro batek gai asko eta eduki handikoak baditu ikaaaaragarri luzatzen da ikastaroa. Gaien edukiak bildu eta antolatzeko hiru era bururatzen zaizkit:
A- Gaiak formatua erabiltzen badugu diseinuan Atal bat orriko zehaztu dezakegu eta gaien edukiak biltzen dira edo...
![]() |
| Gaiak formatuan Atal bat orriko diseinua |
Ikastaroaren formatu bat da eta "Grid format" plugina eskatzen du erabili ahal
izateko -EAEko ikastetxe publikoetan badago-. Gai bakoitza sareta bateko irudi bati lotuta dago eta irudia klikatzean irekitzen da gaia.
C- Lauza-formatua
Plugin bidez instalatzen da, Tiles format pluginaren bidez hain zuzen (EAEko ikastetxe publikoen Moodleen instalatuta dago). Aurrekoaren antza handia du, gaiak sare edo matrize batean agertzen dira eta lauza sakatzean irekitzen dira. Ikono joko bat du, erabili edo lauzari atzeko plano bat jar dakioke. Animazio finak eta estetika landua du.
D- Gaiak fitxetan formatua erabili dezakegu, plugina instalatuta badago (1)
![]() | ||||||||
| Gaiak fitxetan ezarpenak eta itxura |
Formatu honek jartzen du gai bakoitza fitxa edo erlaitz batean. Formatu hau jarri daiteke gaia sortu aurretik, ikastaroa sortzean, edo gaiak sortu ondoren formatua aldatuta.
Azpi-fitxak sortu eta fitxen formatua
Fitxetan azpi-fitxak sor daitezke. Ez du goitik beherako menua sortzen bi mailako menua baizik: goian lehenengo mailako gaiak eta behean lehengo mailako gai baten azpi-gaiak.
![]() |
| Informazioa 1. mailako gaia eta haren menpeko gaia. |
Gaiaren maila eta haren testuaren eta atzeko planoaren kolorea gaiaren ediziotik kontrolatu daiteke:
Horrela markatuko mantenduko dugu gaia normala bezala (lehen mailakoa) edo azpi-gaia, 2. mailako gaia edo aurreko gai nagusiaren menpeko modukoa. Bertan zehatz ditzakegu ere letra eta atzeko planoaren kolorea kolorearen ingelesezko izena adierazita edo, goiko irudian ikusten den moduan, kolorea formatu hamaseitarrean -Gcolor2 moduko aplikazio baten bitartez-.
![]() |
| Gai fitxetan. Fitxetan testu zuria eta atzeko planoak hainbat koloretan. |
Hemendik ondorioztatzen da azpi-gaiak gai nagusiaren eskuinean edo segidan sortu behar direla eta, ondoren, edizioaren bidez 2. maila ezarri.
Fitxak edota azpifitxen ordena aldatu
Tokiz mugitu nahi duzun gaiaren fitxan, edizioa aktibatuta dagoela, baliabide eta jardueren ondoren, Fitxen ediziorako tresnak esteka agertzen da. Bertan klikatu eta agertzen den zerrendan zure gaia gaiaren ezkerrean agertzea nahi duzun zehaztu.
Baliabide eta jarduerak gai batetik bestera eramateko edizioan ekintza asinkronoak gaitu behar ditugu...
... eta ondoren mugitu nahi dugun jarduera hautatu eta helburuko gaia eta kokalekuan klikatuta hara joango da.
(1) Moodle administraria bazara -orokorra, ez gunekoa- Onetopic plugina deskargatu eta instala dezakezu.


















































