Luberri deskripzioa

Luberri Linux Mint 20 Cinnamonen (lehen Gnome Flashbacken) oinarritutako erremasterizazioa da. Erremasterizazioa distribuzio baten pertsonalizazio bat da "live" moduan, alegia instalatu gabe, probatu eta, nahi izanez gero, instalatu daitekeena. 


Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Linux Mint Cinnamon gainean eraikita dago. Distribuzio arina da (RAMean 900MB okupatzen du abiatzean), prestazio gutxiko ordenagailuetan ere mugitzen da eta erraza, funtzionala eta pertsonalizagarria da.
  • Hezkuntzari begira sortutako sistema da, adin guztietarako egokia. Ikasle zein irakasleen produkziorako tresnaz hornituta dago (informazioa, bulegoa, irudia, bideoa, soinua...) eta hezkuntzarako aplikazio ugari ditu. Asmoa da ikasleek konpetentzia digitala garatzeko mota guztietako produktuak sortu ahal izatea, aplikazio gehiago instalatu beharrik gabe eta Interneteko online aplikazioak ahalik eta gutxien erabilita.
  • Beste hezkuntzarako sistemekin alderatuta bere ezaugarri nagusia da Windows Server sistemetan integratzen ahal dela. Ikastetxe publiko gehienek eta itunpeko askok Windows Server domeinu baten bidez identifikatzen dituzte erabiltzaileak eta zerbitzariko disko gogorreko karpetak partekatzen dituzte. EAEko ikastetxe publikoetan IKASLEAK, IRAKASLEAK, ADMINISTRAZIOA, OROKORRA karpetak partekatzen dira erabiltzaile taldeen arabera. 
  • Sistema eta biltzen dituen aplikazio ia guztiak euskaraz daude. Aplikazio libreak direnez ikasleek haien etxeetan gasturik gabe instalatzen ahal dituzte. Hauek dira garrantzitsuenak:

Bulegoa

  • LibreOffice Write, Calc, Draw, Impress, Base... bulegorako paketea.
  • PDF Evince ikustailea eta MasterPdfEditor editorea.
  • Crow Translate itzulpenak.
  • Xournal++ arbela eta PDF editorea.
  • Zim oharrak hartzeko.

 Gehigarriak

  • FreeFileSync unitate eta karpeten sinkronizatzailea.
  • Ksnip pantaila argazkiak egin eta editatzeko.
  • Gromit-MPX pantailan idazteko.

Hezkuntza

  • Draw.io eskemak.
  • Foliate Epub liburu digitalen irakurgailua.
  • Kalzium kimikarako.
  • GCompris jolas eta aktibitate interaktibo hezigarriak
  • Geogebra geometria
  • GoldenDict hiztegiak.
  • Heimer, Freeplane eta Minder kontzeptu-mapak eta buru-mapak.
  • KBruch matematika, zatikiak
  • KGeography geografia politikoa
  • KTouch mekanografia
  • Lumi, jarduera interaktiboen editorea.
  • Mapak OpenStreetMap mapa, orto-argazkia eta ibilbide eta markatzaileen ikustailea.
  • Scratch programazioa eta multimedia edizioa
  • Stellarium planetarioa
  • Tux Paint marrazketa

Internet

  • Firefox eta Chromium nabigatzaileak
  • Freetube, Youtubeko bideoak publizitaterik gabe erakusteko.
  • KDE Connect mugikorrarekiko integrazioa
  • Remmina urrutiko ordenagailuen kontrola
  • Thunderbird posta-bezeroa
  • Web-aplikazioak.

Irudiak

  • Dokumentuen eskanerra
  • Drawing marrazketa
  • Gimp marrazketa eta ikutuak
  • Inkscape marrazketa bektoriala
  • KColorChooser koloreen gestioa eta hautaketa
  • LibreCAD 2D diseinua
  • Peek pantailako argazkiak GIF animatuetan
  • Pix argazkien edizioa
  • Sweet Home 3D etxe eta lokalen diseinua
 Soinua eta Bideoa
  • Audacity audio grabagailua eta editorea
  • HandBrake multimedien bihurgailua
  • Kdenlive bideo editorea
  • MuseScore 3 partituren editorea
  • OBS Studio emisioa eta pantailaren bideo kaptura
  • VLC erreproduzigailua
  • VokoscreenNG bideo tutorialen editorea

Sistemaren tresnak

Luberri sistema deskargatu eta harekin Live-USB bat prestatzen baduzu aukera izango duzu zure ordenagailua USBtik abiatuta sistema probatzeko zure ordenagailuan deus aldatu gabe. Proba egin ondoren, gogokoa baduzu instalatzeko aukera daukazu.

 

iruzkinik ez: