Luberri_24.1.iso bertsioaren berrikuntzak
Bertsio honetan berrikuntzarik ez dago, soilik errore batzuk konpondu ditugu eta sistema eta aplikazioak eguneratu.
Luberri_24.iso bertsioaren berrikuntzak
- Izena da lehenengo berritasuna: Luberri 24. Aurreko bertsioen izenen numerazioa urteak eta hilabeteak osatzen zituzten, Ubunturen bertsioari erreferentzia eginez. Luberriren kasuan hilabeteak ez du esanahi berezirik, horregatik hemendik aurrera LTS bertsioen numerazioek urtea izango dute erreferentzia bakarra. LTS bertsioak bi urtean behin ateratzen ditugunez, hurrengoa Luberri 26 izango da. Tartean 24 bertsioak eguneraketak izango ditu, gutxi gora behera urtean bitan: 24.1, 24.2 eta abar.
- Aplikazioei dagokienez Veyon da nobedade nagusia. Veyon ikastetxean funtzionatzen duen gelako kontrolerako tresna da. Irakasleak ikasleen ordenagailuen pantailak ikusi, berea edo ikasle batena erakutsi, ikasleena blokeatu, itzali eta abar. Ikastetxerako konfigura daiteke irakasleek euren taldeak ikus ditzaten. Mezu honen ondoren argitaratuko dugu beste bat azalduz nola konfiguratu daiteke ikastetxeko sareko erabiltzaileak eta taldeak erabiliz. Une honetako bertsioa ingelesez ikusten da baina hurrengoa euskaraz egongo da. Etxerako desinstalatu daiteke (sudo apt purge veyon).
- Beste berritasun bat Web-aplikazioak dira. Web-aplikazioak Interneteko laster-markak dira. Firefoxekin irekitzen dira baina Firefoxen barrak ikusi gabe aplikazio arrunten itxura hartzen dute. Orain arte, konexio eskasak direla eta, ez ditugu erabili baina, ikusita konexioa geroz eta hobeak direla, erabaki dugu instalatutako aplikazioen bidez lortu ezin diren funtzio batzuk Internet bidez erabiltzea. Estreinako aplikazioak hauek dira: Berria Ikasgela, Molview molekulen editorea -Kalziumena ez duelako funtzionatzen- eta Zigotebody anatomiarako.
- TurboWarp instalatu dugu Scratch 3 lineatik kanpo erabili ahal izateko Scratch Desktopen ordez, bere izenak adierazten duenez, azkarrago dabilelako.
- eXelearning gehien bat irakasleek unitate didaktikoak editatzeko (edukiak eta jarduerak). Moodlekin bateragarria da.
- Linux Mint 22rekin kernel berria dago (6.8) eta aplikazio gehienak eguneratu dira. Berritasun gisa, Luberri 24ren eguneraketek Kernel berriagoak erabiliko dituzte (orain arte LTS bertsioek bere kernela mantentzen zuten).
- Chromium Luberritik kanpo geratu da, besteak beste, euskaraz ez dagoelako.
Sistema eta aplikazioak 2024-9-2 datan eguneratu dira.
Luberri_22.04.3.iso bertsioaren berrikuntzak
Bertsio honek berritasun handirik ez du. Gehien bat eguneratze bertsioa da, alegia, kernelaren eta hainbat aplikazioren bertsio berriak ditu.
Bertsio berrien artean nabarmendu behar dugu Crow Translate eta PDF Arranger aplikazioen bertsio berriak euskaraz daudela. Bestetik Freeplane ideia mapak egiteko aplikazioan bertsio jauzi handia hartu duela, 1.7tik 1.11ra, eta itxura berritze handia hartu du eta erabiltzeko errazagoa da (nodo berriak Sartu eta Tab bidez). Horretaz gain Linuxen kernela eta aplikazio nagusi gehienek, hala nola Firefox, Thunderbird, LibreOffice… bertsio berriak dituzte Luberri honetan.
Aplikazio berririk ez dugu gehitu eta biri eman diegu baja: Glaxnimate eta Mediainfo-gui. Biek Kdenliveri lotuta zeuden baina integrazioa ez zuen ibiltzen. Kdenlive martxan jartzen duzun lehenengo aldian errore bat emango du, onartu eta segi, arazorik gabe.
Sistema eta aplikazioak 2023-11-1 datarekin eguneratuta daude.
Luberri_22.04.2.iso bertsioaren berrikuntzak
- Domeinuan sartzeko eta karpetak mapatzeko scripta hobetu da. Domeinuaren datuak interfaze grafiko baten bidez eskatzen ditu eta, bestetik, EAEko ikastetxe publikoen kasuan erabiltzaileen domeinuko karpeta partekatuak Premiaren irizpideen arabera erakusten ditu.
- Buru mapak egiteko Minder aplikazioa kendu dugu ez baitu garapen aktiborik. Buru mapak egiteko Freeplane erabili daiteke, kontzeptu mapak egiteko Heimer eta bestelakoak Draw.io-ren bidez. Edo online aplikazioren bat erabili.
- Pantaila batetik bestera aldatzeko -ordenagailutik monitorrera edo proiektorera- Super+P edo Windows+P konbinazioak ez zuen funtzinatzen azken bertsioetan eta akats hori zuzendu dugu.
- Sistema eta aplikazioak 2023-5-30 datarekin eguneratuta daude.
Luberri_22.04.1.iso bertsioaren berrikuntzak
- Domeinuan sartzeko eta karpetak mapatzeko script berria, SSSD* sistema erabiltzen duena zerbitzarian autentifikazioa egiteko, aurreko Open PBIS sistemaren ordez. Aurreko prozesua erraztu da datu gutxiago sartu behar baitira.
- Script berri horrek automatikoki pam_mount fitxategia idazten du eskolako karpetak mapatzeko.
- Hasierako animazioa aldatu da Luberriren logoa erakusteko
- Instalazioaren aurkezpenak ere Mint-en ordez Luberri aurkezten du.
- Hasierako GRUB pantaila euskaraz agertzen da.
- Instalatzailea eta liveCDa ere euskaraz daude defektuz eta teklatua hegoaldean erabiltzen dugun distribuzioarekin (es) bat dator.
- Firefoxek zenbait Laster-marka interesgarri dakartza defektuz erabiltzailea laster-marken tresna barra erabiltzen animatzeko. Euskalbar hizkuntza tresna eta propaganda blokeatzen duen Adblock Plus gehigarriak ere instalatuta datoz.
- OpenShot bideo editorea bueltan da. Hirugarren bertsioa kaleratu dute eta garapena berriro aktibo baitago eta deb paketean hornitzen dute. Kdenliveren alternatiba erraz moduan oso baliagarria izan daiteke.
- Sistemaren paneleko Cinnamenu (Aplikazioak) eta Places Center (Lekuak) appletak orain euskaraz daude.
- Pakete guztiak eguneratu dira 2022-12-20 datarekin.
Luberri_22.04.0.iso bertsioaren berrikuntzak
Luberri Linuxen epe luzerako bertsio berria prest dago eta hemendik deskargatu daiteke.
Luberri Linux Mint-en oinarritzen da, eta berau Ubuntun. Luberri_22.04.0, hain zuzen, Linux Mint 21 Vanessan oinarritzen da, eta berau Ubuntu 22.04n. Ubuntu bi urtean behin epe luzeko bertsioa (LTS) ateratzen du, bost urteko arta duena (bera eta bere biltegietako aplikazioak berritzen dira). Hortaz, Luberri_22.04 bertsioak 2027 arte eguneratu ahal izango da.
Aurreko bertsioa den luberri_20.04.6rekin alderatuta hauek dira berritasunik aipagarrienak:
- Aurreko bertsioak bi instalazio sistema zituen: Systemback eta Ubiquity. Oraingo bertsioak Ubiquity bidez instalatzen da.
- Papirus-Dark ikonoak erabiltzen ditu Mint-Y-Dark-en ordez.
- Kernela: 5.15 RAM erabilera: 800MB, Disko erabilera 16GB, ISO irudiaren tamaina 6,5GB.
- Gehitu diren aplikazioak: Lumi, jarduera interaktiboak egiteko; Crow Translate, itzulpenak egiteko; Fsearch, fitxategiak eta karpetak azkar bilatzeko; Freetube, Youtubeko bideoak publizitaterik gabe erakusteko.
- Kendu diren aplikazioak: OpenShot-Qt bideo-editorea.
- Beste aldaketa aipagarriak: aplikazio gehienek bertsio berria dute. Esate baterako LibreOffice 7.3.4 bertsioa du, eta Sirf gaia. SweetHome3D orain ikasleei euskaraz irekitzen zaie. GoldenDict euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesezko Wikipedia eta Wiktionary darabiltza.
Argitaratze data: 2022ko iraila
Luberri_20.04.6.iso bertsioaren berrikuntzak
Mantenuko eguneraketa da hau. Agian Luberri_20.04ko azkena. Hurrengoa Luberri 22.04 izango baita.
luberri_20.04.6_Sb.iso bertsioan, alegia Systemback bidez instalatzen den bertsioan aldaketa bakarra da sistema eta aplikazioen eguneraketa.
luberri_20.04.6_Ub.iso bertsioan, Ubiquity bidez instalatzen dena bi instalazio jaso ditu -Sb bertsioak bazituenak-: Remmina eta TuxPaint.
Eguneraketak: sistema eta aplikazioak 2022/03/22, Kernela 5.4.0-104 Sb bertsioan eta 5.13.0-37 Ub bertsioan.
Luberri_20.04.5.iso bertsioaren berrikuntzak
Ubiquity bertsioan identifikazio pantaila (Lightdm) ezarpenetatik aldatzea galarazten zuen errorea konpondu.
Aplikazioak (denak euskaraz):
- Kruler (Irudiak) pantailako objektuak pixeletan neurtzeko. Praktikoa webgintzan.
- Tuxmath (Hezkuntza) oinarrizko eragiketa matematikoak jolasen bidez lantzeko.
- Scratux 1.4.0.6ren ordez Scratch Desktop 3.3.0 Internet erabili gabe Scratch-en azken bertsioa erabili ahal izateko. Euskaraz jartzeko panelean lurraren ikonoa klikatu behar da.
- BackInTime: seguritate kopiak egiteko aplikazioa. Hautatu daiteke zeren babeskopia egin eta non, esteka gogorrak erabiltzen dituenez dokumentuen bertsioak gordetzen ditu asko okupatu gabe. Ikastetxeetan zerbitzariak egiten ditu karpeta pertsonalen babeskopia baina bestelakoetarako interesgarria izan daiteke.
- Sb bertsiotik kimikarako Avogadro eta Kalzium kendu behar izan ditut tokia egiteko. Ondoren instalatu daitezke.
Eguneraketak: sistema eta aplikazioak 2021/11/24, Kernela 5.4.0-89 Sb bertsioan eta 5.11.40 Ub bertsioan.
Luberri_20.04.4.iso bertsioaren berrikuntzak
Systemback izan da urteetan Luberri egiteko -eta instalatzeko- erabili izan dugun aplikazioa. Bitxi bat, harekin egina dago Luberri_20.04.4_Sb.iso baina aspaldi honetan zenbait portatil berriekin Lenovo Ideapad 3, Acer Travelmate berriak... ezin izan du instalaziorik egin UEFI moduan prestatuta ere. Hori dela eta bertsio honek aldaera bat du Cubic bidez sortua, Luberri_20.04.4_Ub.iso eta Ubuntu eta Linux Minten instalalatzailea den Ubiquity bidez instalatzen dena.
Instalatzailea desberdina bada ere behin instalatuta ia berdinak dira.
Software aldetik ez dago berritasunik. Sistema eta aplikazioak 2021/10/28an eguneratuta daude.
Luberri_20.04.3.iso bertsioaren berrikuntzak
- Aplikazio berriak
- Subtitle Editor azpitituluen editorea
- Avogadro molekulen ikustaile eta editorea
- Euskara ikasi dituzten aplikazioak
- Minder buru mapen editorea.
- Celluloid erreproduzigailua.
- Kgeography-ren hizkuntza paketea eguneratuta.
- Tuxpaint pantaila osoan exekutatuko da.
- Eguneraketa bereziak LibreOffice 7
- Eguneraketak: sistema eta aplikazioak 2021/10/13
Luberri_16.04.13_32bit.iso bertsioaren berrikuntzak
Bertsio hau Luberri_16.04 familiaren azkenekoak izango dira zeren eta Ubuntuk, kaleratu zituenetik bost urtera, laster sustengu emateari utziko dio Ubuntu 16.04ri.
Bertsio hau Eskola 2.0ko Asus-PC zuri-berdeentzat dago pentsatuta. Zuri-berde hauek 32biteko prozesadorea dutelako. Beltz-bereak ordea 64 biteko prozesadorea dutenez Luberri_20.04 instalatzen ahal zaie.
- Bertsioen aldaketei erreparatuta KGeography (Geografia polikikoa) eta Kbruch (zatiketak lantzeko) aplikazioak gehitu dizkiot.
- Eguneraketak: sistema eta aplikazioak 2021/5/3
Luberri_20.04.2.iso bertsioaren berrikuntzak
- Instalazio berriak: Scratch (aplikazioa instalatu dut, lehen online lotura zegoen), GoldenDict hiztegia euskara, ingelesa eta frantsesa (Wiktionary eta Wikipedian oinarritua).
- Euskaratzeak: Bertsio honetan Sweet Home 3D eta Draw.io(1) euskaraz daude.
- Aldaketak mahaigainean: panela orain gardena da aplikazio guztiak itxita daudenean, paneletik software eguneratzailea kendu dut, Lekuak jarri dut, Mapak eta Foliate aplikazioak Hezkuntza atalera bidali ditut, beheko izkina beroa kendu dut.
- Eguneraketak: sistema eta aplikazioak 2021/2/16
(1) Abiatzen den lehenengo aldian irekitxen den leihotxoan Languages > Euskara eta berrabiarazi Draw.io.
Luberri_16.04.12_32bit_smart.iso bertsioaren berrikuntzak
- Desinstalazioa: Acetoneiso
- Ordezkapenak: Hotshot-en ordez Ksnip
- Eguneraketak: sistema eta aplikazioak 2021/2/10ean
Luberri_16.04.12_32bit.iso bertsioaren berrikuntzak
- Desinstalazioak: AcetoneISO eta OBS Studio (arintzearren)
- Eguneraketak: sistema eta aplikazioak 2021/2/10ean.
Luberri_20.04.1.iso bertsioaren berrikuntzak
- Firefoxen bilaketa motor lehenetsia Google da (norberak alda dezake).
- Gonbidatu saioa irekitzeko aukera gehitu da.
- Aplikazio berriak:
- Chromium nabigatzailea.
- Draw.io diagramak egiteko aplikazioa.
- Sound Converter audio formatuen bihurtzailea gehitu da.
- Distira kontrolatzeko Brightness and gamma apletta instalatu da.
- Desinstalatutako aplikazioa: Nextcloud Desktop
- Sistema eta aplikazioa 2021/1/19-ra eguneratuak.
Luberri _18.04.11_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Vokoscreen aplikazoaren ordez VokoscreenNG
- Sistema eta aplikazioen eguneraketa (2021/1/13)
Luberri_20.04.00_beta10.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Minder aplikazioaren abiarazlearen konponketa.
- Softwarea eguneratua 2020/9/17
Luberri_20.04.00_beta9.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Goiko paneleko Places Center appletaren ordez Nemoren lasterbidea eta eskuinean "azken dokumentuak" appleta.
- Grub-en hobekuntzak "pci=noaer" gehitu dut.
- Minder 1.5etik 1.10era
- Beheko eskuineko izkina beroa bilakatu, aktibo dauden leihoak erakusteko.
- Zuzenketa eta hobekuntzak pam_mount.cnf.xml fitxategiko bolumenetan.
Luberri_20.04.00_beta7.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Cinnamon mahaigainean egokitzapenak (Cinnamenu, PlacesCenter, menuetan doikuntzak)
- Drawing marrazteko aplikazioan eta Foliate e-liburuak irakurtzekoan euskarazko paketeak gehitu.
- Software eguneratua 2020/8/31 Kernela: 5.4.0.45
Luberri_20.04.00_beta6.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Gehitutako aplikazioak:
- Kalzium: kimika, elementuen taula, molekulen editorea...
- Kbruch: matematika, zatikiak lantzeko ariketak.
- Stellarium astroen ikustailea bueltatu da.
- Kendutako aplikazioak:
- Chromium errepositorioa ez duelako eta instalatzeko snap edo flatpack sistemak behar direlako.
- Aldaketak
- Vokoscreen-en ordez Vokoscreen-NG euskaraz.
- Gpick-en ordez KColorChooser
- Menua Luberri klasikoaren itxurara hurbildu eta aplikazioen kategorien moldaketa.
- Software eguneratua 2020/8/26 Kernela: 5.4.0.42
Luberri_20.04.00_beta5.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Hobekuntzak panelean: erabiltzailearen izena ikusten da; paneleko appleten berrantolaketa.
- Luberri atzeko planoa agertzen zaie erabiltzaile berriei.
- Erabiltzaile berrien Nemo-ren ezkerreko panelaren elementuen konponketa.
- Hasierako pantailan gonbidatu moduan abiatzeko aukera desaktibatu dut errorea ematen zuelako. Gonbidatua (pasahitza gonbidatua) erabiltzaile lokala sor daiteke haren faltan.
Systemback live instalazioak ematen zuen initramfs akatsa konponduta.
Luberri_20.04.00.iso bertsioaren berrikuntzak:
Bertsio hau Linux Mint 20 Ulyanaren gainean eraikita dago.
Ezaugarri nagusiak:
- Oinarrizko distribuzioa: Linux Mint 20 Cinnamon (4.6.7)
- Kernela: Linux 5.4.0-33
- RAM kontsumoa deus kargatu aurretik 820MB
- Sustengua: LTSa da, 2025 urte arte.
- Arkitektura: 64bit, ez du balio 32biteko prozesadorea duten LHko Eskola 2.0ko zaharrentzat.
- Xmind-en ordez Minder
- Openboard-en ordez Xournal++
- Gedit-en ordez Xed
- Nautilus en ordez Nemo
- Gthumb-en ordez Pix
- Kolorpaint4ren ordez Drawing
- Curlew-ren ordez Handbrake
- GColor-en ordez Gpick
Berriak:
- Heimer (Hezkuntzan) kontzeptu mapak egiteko.
- Vokoscreen (Audio eta bideon) bideo-tutorial sinpleak egiteko.
- KGeography munduko mapa politikoak lantzeko.
Ez dira kabitu (instalatu daitezke ondoren)
- FreeCAD, Stellarium, Scratux, Viking, Avogadro
Oharra: Bertsio hau beta bat da, erroreak eduki dezake. Instalatu probatzeko eta iradokizunak eta akatsen berri eman, mesedez, luberri@framalistes.org forora idatzita. Eskerrik asko.
Luberri_18.04.10_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
Bertsio honen berrikuntza nagusiak
Aplikazio aldaketak:
- Xmind ordez Freeplane
Berriak:
- Xournal++ arbela eta PDFen editorea.
- Heimer: kontzeptu-mapak egiteko.
- Vokoscreen: bideo-tutorialak egiteko.
Atera da:
- Okular, PDF ikustailea.
Sistema eta aplikazioak 2020/6/25 datarekin eguneratuak ditu.
Luberri_20.04.00_beta.iso bertsioaren berrikuntzak:
Bertsio hau Ubuntu_20.04ren gainean egina dago eta orain arteko Gnome-Flashback erabili beharrean Ubunturen zapore nagusia bezala Gnome-Shell erabiltzen du.
Ezaugarri nagusiak:
- Kernela: Linux 5.4.0-33
- RAM kontsumoa deus kargatu aurretik 1GB
- Sustengua: LTS 2025 urte arte.
- Arkitektura: 64bit, ez du balio 32biteko prozesadorea duten LHko Eskola 2.0ko zaharrentzat.
- Xmind-en ordez Minder
- Curlew-ren ordez Handbrake
- Openboard-en ordez Xournal++
- GColor-en ordez Gpick
Berriak:
- Heimer (Hezkuntzan) kontzeptu mapak egiteko.
- Vokoscreen (Audio eta bideon) bideo-tutorial sinpleak egiteko.
Ez dira kabitu (instalatu daitezke ondoren)
- FreeCAD, Stellarium, Scratux, Viking, Avogadro
Bestelako aldaketak:
- Erabilitako azken fitxategiak ez dira Lekuak atalean agertzen baina Nautilusen ezkerreko panelean, karpeten gainean ageri da.
- Firefox AddBlockPlus gehigarria dakar instalatuta.
- Noback sareko karpeta partekatua ez da muntatzen baina, nahi izanez gero. pam_mount.conf.xml fitxategia editatuta muntatu daiteke.
Luberri_18.04.9_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- +Master PDF Editor bueltatu da zeren ezinbestekoa da Hezkuntzak bidaltzen dituen pdf-formularioak irekitzeko.
- Sistema eta aplikazioak 2020/2/20 datarekin eguneratuak ditu.
Luberri_18.04.8_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- +Okular pdf fitxategien ikustailea eta editore libre eta euskaldunak -Master PDF Editor pribatibo eta erdaldunaren tokia hartu du. Informazio gehiago Okular bidezko edizioaz mezu honetan.
- +TuxPaint gehitu diot, umeentzako marrazketa aplikazioa, estanpak, simetriak eta efektu grafiko ederrak dituen aplikazioa.
- +LibreCAD gehitu dut, euskaraz dagoen 2D marrazketa teknikoko aplikazioa. FreeCAD 2D eta 3Dko diseinuak egiten ditu baina badirudi DBHrako konplexu samarra dela eta hainbat irakaslek LibreCAD nahiago dutela.
- +Ksnip pantaila-kapturatzaileak -Flameshot-en tokia hartu du, izan ere, itxura aldetik batere modernoa ez bada funtzionalitateen aldetik dezente hobea da, ia HotShot zaharraren parekoa baina hura baino askozaz arinagoa. Ksnip aplikazioari buruzko informazio gehiago mezu honetan.
- Firefox nabigatzailean Adblock Plus gehigarria jarri dut Interneteko propaganda murrizteko.
- LibreOfficeko PPA jarrita 6.0.3 bertsiotik 6.3.4 bertsiora pasa da, hari esker, MOffice-ko fitxategiak hobeto irakurtzen ditu.
- Xmind 2020 bertsioarekin azkarrago abiatzen da. Abiatzen den lehenengo aldia erregistratzea eskatzen du baina ez da beharrezkoa.
- -Google Earth agur esan dio Luberriri. Software pribatiboko bi aplikazio zeuden eta orain bakarra geratzen da (MasterPdfEditor). Kontua da Googleek aplikazioa nahiko utzita duela orain nabigatzaileetan erabili daitekeelako online. Hasieran bakarrik Chromen baina orain Firefox eta Chromiun-en ere bai. Beraz, Luberriko Google Earth erabiltzen bazenuen orain Firefoxen https://earth.google.com orria horren parekoa duzu (distantziak, markatzaileak e.a.).
- Sistema eta aplikazioak 2020/2/18 datarekin eguneratuak ditu.
Luberrik 16.04 32bit-eko bertsioa mantentzen du 18.04k 32biteko bertsiorik ez duelako eta bertsio hau da Eskola 2.0ko LHko zuri berdeak eta garai haietako 32bit-eko prozesadorea erabiltzen dutenek behar dutena. 14 hilabete pasa dira azken bertsio berritzetik eta bertsio honek dituen berrikuntzak dira:
- TuxPaint gehitu diot, umeentzako marrazketa aplikazioa, estanpak, simetriak eta efektu grafiko ederrak dituen aplikazioa.
- Brasero kendu diot, ordenagailu txiki hauek CD-DVDrik ibiltzen ez dutelako.
- Sistema eta aplikazioak 2020/2/14 datarekin eguneratuak ditu.
Luberri_18.04.7.iso bertsioaren berrikuntzak:
- GCompris hezkuntza jokoen 0.97 bertsioa eguneratu dut eta orain guztia (hiztegia aberastu barne) euskaraz dago.
- DVD filmak erreproduzitu ahal izateko libdvdcss2_1.2.13-0amd64 liburutegia instalatu dut.
- Sistema eta aplikazioak 2019/12/11 datarekin eguneratuak.
Luberri_18.04.6.iso bertsioaren berrikuntzak:
- GCompris hezkuntza jokoen bilduma 0.96 bertsiora eguneratu dut eta orain gehiena euskaraz dago.
- Sistema eta aplikazioak 2019/11/4 datarekin eguneratuak.
Luberri_18.04.5.iso eta sblive bertsioaren berrikuntzak:
- grub-efi-amd64-bin programaren bidez EFIrekiko bateragarritasuna hobetu da.
- Aplikazio berriak:
- Libreoffice Base: Datu baseak kudeatzeko. Apunte xume batzuk hemen.
- Scratux: Scratch 3.0 lineatik kanpo. Orain arte lineako bertsioa zegoen estekatuta baina Internet gabe ez zebilen.
- Sistema eta aplikazioak 2019/10/17 datarekin eguneratuak.
Luberri_18.04.4.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Ikastetxe publikoetako irakasleek ikastetxetik kanpoko wifietara konektatzeko baimena ematen duen araua jarri dut. Ikusi dokumentazioa.
- Instalazio berriak:
- Foliate: epub eta beste formatuetako liburu digitalak irakurtzeko aplikazioa. Arina izanik hainbat tresna interesgarri dituena hala nola testua nabarmendu, oharrak egin eta hiztegia GTranslator bidez. (Bulego aplikazioetan)
- FreeCAD: Bere tamainagatik kendu behar izan nuen CAD aplikazioa sistemara itzuli da. (Bulego aplikazioetan) Eskerrik asko Josema San Martin Bleachbit-en berri emateagatik. Haren bidez lortu dut irudia txikiagotzea.
- Eguneraketak:
- Pbis-Open 9.1.551 bertsiora ekarri dut eta domeinuan integratzeko script bat prestatu dut (Sistemaren tresnak > Administrazioa > Domeinuan sartu). Probetan ondo portatu da baina pazientzia eskatzen du sartzeko lehenengo saioan (denbora eta saiakera batzuk, behin lehenengo erabiltzailea sartzen denean ongi dabil).
- Sistema eta aplikazioak 2019/10/4 datarekin eguneratuak.
Luberri_18.04.3.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Bolumenak muntatzeko arazoa konponduta!!. Orain ikasle, irakasle eta administratzaileei dagozkien sareko karpetak muntatzen zaizkie. Horretarako /etc/security/pam_mount.conf.xml zure ikastetxera egokituta eta domeinuan sartuta instalazio jarraibideetan azaltzen den bezala.
- Domeinuko integrazioa egiten duen Pbis-Open aplikazioa 6.tik 9. bertsiora eguneratu dut. Horren ondorioz integratzeko interfaze grafikoa desagertu da eta terminalean eman behar dira aginduak baina Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Domeinuan sartu lasterbidean jarraibideak agertzen dira.
- Sistema eta aplikazioak 2019/7/1an eguneratuak. Kernela 4.15.0.54
Luberri_18.04ren aurreko bertsio bat instalatu baduzu ez duzu karpeten arazoa konpontzeko zertan bertsio berria instalatu behar, aski duzu
sudo gedit /etc/security/pam_mount.conf.xml
eta bolumenak muntatzen duen testu zatia honekin ordeztu:
<!-- Volume definitions -->
<!-- AQUI SE DEFINE LOS VOLUMENES COMPARTIDOS
QUE HAY QUE MONTAR Y DÓNDE SE MONTAN -->
<!-- Volumenes que tiene que montar todo el mundo -->
<!-- Por defecto, si no se especifican usuarios, se da acceso a todo el mundo -->
<!-- Excepción: root no debe montar ningún volumen -->
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/OROKORRA" path="OROKORRA" server="10.213.15.1" fstype="cifs" ><and><not><user>root</user></not></and></volume>
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/%(USER)" path="%(USER)" server="10.213.15.1" fstype="cifs"><and><not><user>root</user></not></and></volume>
<!-- Volumenes montados por los administradores -->
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/ADMINISTRAZIOA" path="ADMINISTRAZIOA" server="10.213.15.1" fstype="cifs"><and><sgrp>tgaddenak</sgrp></and></volume>
<!-- Volumenes montados por los profesores y administradores -->
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/IRAKASLEAK" path="IRAKASLEAK" server="10.213.15.1" fstype="cifs"><and><or><sgrp>tgirdenak</sgrp><sgrp>tgaddenak</sgrp></or></and></volume>
<!-- Volumenes montados por los profesores y los alumnos-->
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/IKASLEAK" path="IKASLEAK" server="10.213.15.1" fstype="cifs"><and><or><sgrp>tgirdenak</sgrp><sgrp>tgikdenak</sgrp></or></and></volume>
Luberri_18.04.2.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Firefoxerako Flash Plugin instalatu dut.
- Geogebra-klasikoaren errepositorioa kendu dut eguneraketak gehiegi luzatzen zituelako.
- Sistema eta aplikazioak 2019/6/6an eguneratuak. Kernela: 4.15.0-51
Luberri_18.04.1.iso bertsioaren berrikuntzak:
- 32 biteko bertsiorik ez dago Ubuntu 18.04n, ondorioz ezin da erabili LHko eskola 2.0ko 32 biteko prozesadorea duten ordenagailuetan ez eta Smart Board arbela duten ekipoetan ez baitu 64 biteko kontrolatzailerik.
- Sareko hainbat inprimagailu era automatikoan detektatzen ditu. Abantaila bat da baina ikasleentzat komeni da erabilera galaraztea erabilera politiketan.
- Pam_mount ez du talderik bereizten, ondorioz komeni da ikasleen ordenagailuetako pan_mountetik IRAKASLEAK ADMINISTRAZIOA kentzea. Konponduta luberri_18.04.3.iso bertsioan
- Euskaraz dagoen FreeCAD 0.17 bertsiora berriztuz gero irudia 4GBetik gora joaten zen eta ezin ISO irudia sortu. Beraz, pena handiz, FreeCAD kendu dut. Erabili behar den geletan instalatu daiteke terminalean hau itsatsita:
sudo add-apt-repository ppa:freecad-maintainers/freecad-stable
sudo freecad
- Irudia arintzearren Snapd ere desinstalatu dut.
- HotShots pantaila kapturatzailearen ordez Flameshot dago. HotShots oso ona da baina utzita dago eta arazotxoak ematen ditu.
- Gcolor2 kolore hautatzailea instalatu dut.
- GCompris zaharberritu dute eta euskara ez da gutxieneko itzulpen mailara iritsi. Horregatik ikusiko duzu aldaketa asko eta interfazea ingelesez. Euskaratzen ari naiz eta espero dut hurrengo eguneraketan euskaraz agertzea.
- Scratch 3 online funtzionatzen du bakarrik. Esteka bat jarri dut Hezkuntza atalean baina internet behar da. Bertsio instalagarria egiten ari dira eta prest dagoenean offline bertsioa jarriko dut.
- Kernela 4.15
- Gnome 3.28
Luberri_16.04.11_32bit_Smart.iso bertsioaren berrikuntzak:
- 2019/5/15 egunean eguneratua sistema eta aplikazioak.
- Eguneraketaren ondorioz irudia 4GBetik gora joan denez FreeCAD desinstalatu behar izan dut. Behar izanez gero instalatu daiteke terminalean hau itsatsita:
sudo add-apt-repository ppa:freecad-maintainers/freecad-stable
sudo freecad
- 2019/4/29 egunean eguneratua sistema eta aplikazioak.
Luberri_16.04.10_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Boot-Repair aplikazioa gehitu dut UEFI sistema duten hainbat ekipo berri Live USBren bidez abioa konpondu ahal izateko.
- GColor2 gehitu dut gehien bat koloreak hautatu ahal izateko.
- Open-Sankore kendu dut eta OpenBoard geratzen da.
- Scratch2 kendu dut Scratch3 onlineko aplikazioa hobetsita.
- Xmind 9 ZEN Xmint 7.5 bertsioaren ordez. Interfazea argiagoa eta errazagoa du. Hori bat, haien formatuak ez dira bateragarriak.
- 2019/1/28 egunean eguneratua sistema eta aplikazioak.
Luberri_16.04.10_32bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
Arintzeko asmoarekin eta 32 biteko ordenagailuetan erabiliko ez direlakoan FreeCAD, Viking eta Curlew desinstalatu ditut irudia arintzeko.
Sistema eta aplikazioak 2018/12/5eko datan eguneratuak.
Luberri_16.04.9_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
Aplikazio berriak:
- Nextcloud Client Owncloud Client ordez. Gehigarrietan. Antzekoak izanda ere komunitateak, oro har, Nextcloud hobesten du eta eguneraketa gehiago izaten ditu.Bestetik instalazioa eta eguneraketa hobe egiten da.
- Maps. Gehigarrietan. Gnome-Maps Google Maps antzeko aplikazioa da baina offline. Ez du prestazio maila bera baina OpenStreetMaps maparekin lan egiten du eta oso azkarra da.
- Mindomo Desktop freeware aplikazioa eskema hierarkikoak, kontzeptu mapak... egiteko. Bulegoan. Xmind-en antzekoa. Ikasleek ikastetxean egindakoa online bertsioaren bidez osatu dezaketa etxean.
- OpenBoard. Hezkuntzan. Arbel digitala erabiltzeko OpenSankoré proiektua geldirik dago eta hau da haren oinordekoa. Oraindik ez dago euskaraz. Sankoré mantenduko da tarte batez. Sankoré erabiltzen baduzu probatu hau eta gogoko duzunarekin geratu.
- Eguneraketa aurreratuak: FreeCAD 0.17 bertsiora instalatu dut euskaraz ager dadin. LibreOffice 6. bertsioa instalatu dut.
- Horretaz gain gainerako aplikazioak ere 2018/4/25 datako eguneraketak jaso dituzte.
Luberri_16.04.9_32bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
Eguneratua 2018/6/21
32biteko bertsio hau Lehen Hezkuntzako Eskola 2.0ko ekipoetan eta ekipo oso zahar eta potentzia grafiko gutxikoak. Hori dela eta software garbiketa bat egin dut gehien bat ekipo mota honetan potentzia arazoak ematen zituzten hainbat aplikazio kenduta: Stellarium, Gnome Calendar, Deja-dup, Screenkey, FreeCAD, Simple Scan, Thunderbird, Google Earth eta Kdenlive.
Mapekin aritzeko arina den Gnome-maps instalatu dut. Gehigarrietan agertzen da Mapak izenarekin.
Aldaketa hauekin ISO irudia arindu da eta ondorioz instalazioa azkarrago egingo da.
Luberri_16.04.8_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Bertsio honek Ubuntu 16.04k dakarren Linux 4.4 kernela du.
- Audacity 2.2.0 bertsioa du eta hizkuntza pakete berria du.
- Sistema eta aplikazioak 2017/11/27an eguneratuak.
Luberri_16.04.7_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Bertsio honek Linux 4.10 kernela du. Bakarrik gomendatzen da Eskola 2.0ko TTL W515PU ekipoetarako. Eskola 2.0ko Toshibetan arazoak ematen ditu.
- Konponketa: LibreOffice-etik arazoa* ematen duen Hobelex kendu dut.
- Chromium-en Flash ibiltzeko Pepperflashplugin-a instalatu dut.
- 2017/10/27 arteko eguneraketak.
Luberri_16.04.6_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Fotowall poster, panelak, mahaigainak diseinatzeko aplikazioa berrituta bueltatu da Luberrira.
- Audacity-ren hizkuntza paketea Librezaleren bertsiora aldatuta menuak eta mezuak hobeto ulertzen dira.
- Kernela 4.10era eguneratu da Eskola 2.0ko TTL W515PU modeloaren wifia ibiltzeko. (Ikusi nola aurreratu kernela Iñigo Gebara Linux Eskolan posta zerrendan).
- Aplikazioen bertsio-berritzeak: nabarmentzeko OpenShot-ena estabilitatea irabazi duela
- Eguneraketa eguna 2017/10/5
Luberri_16.04.05_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- OpenShot bideo editorea instalatu dut eta Pitivi kendu
- Google Earth instalatu dut.
- Biltegietako aplikazioak (LibreOffice, Firefox...) eta libreriak eguneratu ditut (2017/4/24).
- Biltegitik kanpoko eguneraketak: PBIS Open 8.5.2.265 bertsiora (8.5.3.293 bertsioarekin password arazoa agertzen da, Master PDF Editor 4.1.30 bertsiora.
- Peek aplikazioaren PPA biltegia erantsi diot.
Luberri_16.04.04_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
- Musescore-ren PPA biltegia erantsi diot.
- Firefox-en PDF irakurgailua blokeatu dut.
- Compiz interfaze grafikoa lehenetsi dut.
- LibreOfficen Sirf gaia gehitu dut.
- ttf-mscorefonts instalatu ditut
- Google Hangout-en plugina instalatu dut.
- GIF animatuak sortzeko Peek aplikazioa instalatu dut.
- Hainbat aplikazioren bertsio berriak daude, hala nola Firefox, Chromium, PBIS, Master-pdf-editor...
Luberri_16.04.04.iso bertsioaren ezaugarri nagusiak:
- Ubuntu 16.04.1 bertsioan oinarritzen da.
- Linux kernela 4.4.0-24
- Sostengua du 2021.eko apirila arte.
- 32 eta 64 biteko bertsioak ditu. Gomendatzen da 64 bitekoa instalatzea. Erabili 32 bitekoa 32 biteko prozesadorea duten ekipoetan (hala nola Asus Matxinsaltoak eta Lenovo Ideapad zaharretan) eta Smart arbela erabili behar duten ekipoetan.
- Lehenetsitako mahai-ingurua: Gnome Flashback Metacity (Compiz eta Ubuntu-Unity mahai-inguruak ere erabil daitezke).
- Ubuntuk dakartzan aplikazioez gain (LibreOffice, Firefox...) beste hauek erantsi dizkiogu: Ubuntu restricted extras, Gthumb, Geogebra, AcetoneISO, Gdebi, Open Java, Musescore, Scratch, OBS Studio, Hotshots, FreeCAD, Curlew, Xmind, Systemback, Owncloud-client, Numlockx, Dconf-tools, Compizconfig-settings-manager, Compiz-plugins, Myspell-es, Stellarium, Freefilesync, Gcompris, Kolourpaint4, Audio-recorder, Gparted, Inkscape, Grub-customizer, Viking, Screenkey, Zim, Pitivi, Kdenlive eta Gnome Mplayer...libreak. Eta gutxi batzuk libreak ez direnak, hala nola Google Earth, Master PDF Editor, VLC, Peek eta Screen Ruler.
- DVD komertzialak ikusteko gaitasuna du.
- Ubunturi kendutako aplikazioak: Shotwell eta Rhythmbox.
- Windows Server-en Active Direktory-n integratzen dira eta zerbitzarian partekatutako karpetak muntatzen dituzte PBIS-Open eta Pam_mount-en bidez.
- Eguneratua 2016/12/2 egunean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina