Scratch etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Scratch etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/11/24

Linux: nola instalatu Scratch-Desktop

 Scratch MITek programazioa era dibertigarrian ikasteko sortutako aplikazioa da. Linean erabili daiteke ezer instalatu gabe edo mahaigaineko aplikazioa instalatuta Internetik gabe ere erabili ahal izateko.

Kontua da proiektu ofizialak ez duela eskaintzen Linuxerako bertsioa, baina komunitateak erremedioa jarri dio. Scratux izeneko saiakera bat egon zen baina 1.4.1 bertsioan gelditu zen. Orain Redshade Robotics enpresak Scratch Desktop edo Mahaigaineko Scratch izeneko aplikazioa garatu du eta Scratch 3.3.0 bertsioa eskaintzen du.

Scratch Desktop-en logoa

 Scratch zure Linux ordenagailuan instalatu nahi baduzu joan Github-eko gune web-orri honetara:

https://github.com/redshaderobotics/scratch3.0-linux/tree/3.3.0

eta zure distribuziora dagokion instalatzailea deskargatu. 

Luberri, Ubuntu, Mint, Debianerako scratch-desktop_3.3.0_amd64.deb

Deskargatu duzun karpetara joan eta, toki librean eskuin klik egin, ireki terminalean eta bertan:

sudo gdebi scratch-desktop_3.3.0-amd64.deb

edo

sudo dpkg -i scratch-desktop_3.3.0-amd64.deb

Aplikazioa Hezkuntza atalean agertuko zaizu Scratch Desktop izenarekin. Abiatzeko klikatu eta, erabiltzen duzun aldiro, euskaraz jartzeko paneleko lurraren ikurrean klikatu eta Euskara hautatu.

 

Lineako aplikazioarekin alderatuta bertsio honek ez du Internet behar eta ez du wifi buxadurarik sortzen. Sb3 luzapeneko proiektuak ordenagailuan gordetzen dira eta etxean erakutsi edo osatzeko USB batean edo hodeian gorde behar dira.

Kontuan izan bertsio berriagoak ateratzen direnean lehen aipatutako Github-eko webgune horretan jarriko dituztela.


Linux-GNU beste aplikazio interesgarriak

2019/01/04

Scratch 3.0 htlm5 eta euskaraz

Hainbat hilabetez beta egoeran (besteak beste fintzen eta euskaratzea osatzen), urte berriarekin batera garatzaileek (MIT) Scratch 3.0 aurkeztu dute.

Berritasunik handiena da ez dagoela Flash-ean egina HTML5, CSS eta Javascript-en gainean baizik, software librean alegia.

Bertsio honek online funtzionatzen du eta nabigatzaile guztietan -eta gailu guztietan- erabili daiteke. Offline bertsioa ere egiteko asmoa dute.

Scratch 3.0 (aplikazioa eta web orria)




Beste hainbat aldaketa:
Berritutako beste atal bat tutorialak dira. Orain mota askotako proiektuak egiteko laguntza dago tutorialetan.


Web orrian erregistratzen bazara proiektuak hodeian gorde ditzakezu -edo ordenagailura deskargatu eta kargatu-.