Oro har, aplikazioa erraza eta intuitiboa da. Dena den aukera asko ematen dituenez konplexutasun puntu bat du eta postprodukzioa ekidin nahi baduzu hobe duzu aurretik probak egitea.
Funtzionalitateak:
- Bideo-tutorialen grabazioa.
- Aurkezpen, hitzaldien eta bestelakoen transmisioa eta grabazioa.
- Eskolako irratia edo telebista...
Aplikazioa plataforma-anitza da. Proiektuaren web orrian azaltzen da nola instalatu sistema bakoitzean.
Ubuntu eta Debian oinarrikoetan terminala ireki eta agindu hau itsatsi:
sudo apt install obs-studio
Ezarpenak:
Hasi baino lehen komeni da Fitxategia>Ezarpenak egin eta bertan begiratzea zein diren aukerak: Orokorretan aplikazioa euskaraz jar dezakegu -hala ireki ez bazaigu-, gai argia edo iluna aukeratu..., Irteeran helburu-karpeta, formatuak, bereizmenak, bit-ratioak zehaztu ditzakezu eta Laster tekletan jar dezakezu grabazioa eta transmisioa tekla konbinazio baten bidez abiatzea (nik Ktrl+G eta Ktrl+T jarri dut hurrenez hurren -argi ibili zeren eta momentuz ez du indikatzailerik-).
Funtzionamendua:
Grabazioa edo transmisioa hasi aurretik eszena(k) diseinatu behar d(it)ugu.
Eszenak
Eszenan zehazten dira ikusiko eta entzungo diren elementuak. Hainbat eszena diseina dezakegu eta grabazio-transmisioan batetik bestera pasa dezakegu.
Eszenetan erabili daitezkeen elementuak hauek dira:
- Bideoak:Adibide honetan ikus dezakegu bi eszenaz sortutako grabazio bat.
- Irudia bat edo irudi segida bat,
- pantailaren kaptura
- leiho kaptura
- web-kamera
- beste bideo kapturak
- bideo fitxategia
- Testua
- Audioak:
- Jack sarrera
- mikrofonoa (kanpokoa, ekipokoa, web-kamerarena...)
- audio irteera
- audio fitxategia
Grabazioa eta transmisioa.
Aplikazio honen abantaila handi bat da postprodukzioa ekiditen duela. Ondo prestatuz gero eta bitartean istripurik eta hitztripurik gertatzen ez bada grabazioa bukatu eta editatu gabe kargatu edo erabil dezakegu.
Beste aukera bat, hitzaldi, urrutiko eta zuzeneko klaseak eta telebista saioetarako da zuzenean transmititzea (streaming). Horretarako hainbat aukera daude: aplikazioak zenbait transmisio zerbitzu eskaintzen ditu eta aparte zuk bestelako bat jar dezakezu.
Nik Youtube.com-en kanalak (bideo kudeatzailean) eskaintzen duena probatu dut eta oso ondo dabil. Kanalak transmisio gako bat ematen du eta OBSen jarri behar da, aplikazioak transmisioa ikusteko URL bat ematen du ikusleen artean zabaldu behar dena -web bidez esate baterako-. Arazo bat egon daiteke transmisio horretan erabat librea ez den musika jartzen badugu -nahiz atzeko planoan egon- Youtubek detektatu, abisatu eta transmisioa itxiko baitu.
Behin transmisioa bukatzen denean bideoa grabatuta geratzen da zure kanalean.
https://www.twitch.tv zerbitzuak ere ondo funtzionatzen du.
Oharrak:
- Juan Luis Fernández, Jenofonte, blogariak OBSren gainean hainbat bideo-tutorial oso interesgarriak prestatu ditu. Ikusteko bilatzailean jarri "unade25 OBS"
Linuxeko hainbat aplikazio interesgarrien katalogoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina