(Benetako irakasleen iruzkinak entzun ondoren berridatzia)
Bai zereginak deskribatzean bai horien bidalketen kalifikazioa-ebaluazioa egitean Moodlek eskaintzen du aukera fitxategiak eransteko.
Erabilera intentsiboko egun hauetan batez ere ikasle guztiei zeregin guztietan iruzkinak idaztea nekagarria da eta, batzuetan, denbora faltagatik ez dugu egiten edo iruzkinak nahi baino laburragoak egiten ditugu. Ahozko iruzkinak egitea izan daiteke aukera bat lana arintzeko, batez ere teklatuarekin trebeak ez garenontzat.
Deskripzioak zein iruzkinak egiteko Atto editorea erabiltzen badugu* , eta
goiko irudian agertzen den bezala zereginaren ezarpenetan Feedback iruzkinak aktibatuta badugu aukera izango dugu iruzkinean bertan testuarekin batera ahozko iruzkinak. Horretarako Atto editorearen tresna barran barra guztiak erakusteko botoia sakatu eta Txertatu audio grabazioa klikatuko dugu.
Baimendu nabigatzaileari mikrofonoaren erabilera, begiratu mikrofonoaren ozentasuna eta grabatu. Bi minutuko topea dauka.
Kito
Ikasleak horrela ikusiko du.
Bi minutuko grabazioak motz geratzen bazaizkizu Audio Online Voice Recorder gehigarria instala dezakezu nabigatzailean (denek onartzen dute)
Behin instalatuta nabigatzailearen barran agertuko da bere abiarazlea eta klikatu ondoren honelako interfazea sinplea ikusiko dugu:
Start Recording eginda grabazioa hasi Stop Recording gelditzeko eta Download egindako grabazioa gordetzeko.
Orain ikusiko dugu Moodleen nola aktibatu behar den horrelako grabazioak bidaltzeko aukera;
Demagun zeregina dagoeneko diseinatuta duzula: aktibatu edizioa > sartu zereginaren ezarpenetan eta joan Feedback motak atalera. Bertan aktibatu Feedback fitxategiak (Feedback iruzkinak testukoak dira, horiek ere aktibatzea komeni da sikiera abisatzeko ikasleari audio feedbacka duela).
Zeregina zuzentzean aurretik azaldu dudan moduan grabatu eta gorde dugun audio fitxategia Fitxategiak atalera arrastatu edo txertatuko dugu.
Irudian ikusten denez testu iruzkina erabili daiteke abisatzek ikasleari iruzkina audio fitxategian duela.
Ikasleak kalifikazioa jasotzen duenean horrela ikusiko -eta entzungo- ditu irakaslearen iruzkinak.
Modu batera zein bestera egin ahozko iruzkinak egitean tentuz jokatu behar du irakasleak, izan ere ikasleak iruzkinaren grabazioa edukiko du.
Oharra:
* Seguru aski aktibo duzun testu editorea Atto izango da, baina mezu honetan duenaren itxura oso desberdina badu izan daiteke TinyMCE editorea edukitzea. Moodleeko erabiltzaileak aukera dugu Atto edo TinyMCE erabiltzeko. Aldatu nahi baduzu zure Moodleeko profilera joan > Aukerak > Editorearen hobespenak eta bertan Atto editorea aukeratu.
ebaluazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ebaluazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020/04/23
2020/02/02
Moodle: kalifika nazazu blokea
Nola jakin Moodleko irakasle gisa zeintzuk jarduera ditugun zuzendu, kalifikatu edota ebaluatzeko?
Modu bat da zeregina edo zuzendu beharreko bestelako jardueraren ezarpenak zehaztean Jakinarazpenak atalean markatzea kalifikatzaileari bidalketen berri ematea.
Horrela eginda irakasleak ikasleen bidalketen berri izango du postan.
Sistemak funtzionatzen du baina posta irekitzea estresagarria egiten bazaizu jakinarazpenak kentzen ahal dituzu eta zure aginte panelean Kalifika nazazu blokea gehitu dezakezu. Zuzentzeko asmoa duzunean zure aginte panelera jo eta bloke horrek adieraziko dizu zure ikastaro bakoitzean zenbat eta zeintzuk bidalketa dituzun zuzentzeko.
Bloke hori instalatzeko zure aginte panelera joan:
menua zabaldu eta haren beheko aldean Gehitu blokea eta zerrendako Kalifika nazazu hautatu.
Goiko irudiko laburpena erakutsiko dizu bidalketak ikastaroz sailkatuta. Zehaztasun gehiago nahi baduzu sakatu Zabaldu guztia eta bidalketa kopuruaz gain bidali duen ikaslea eta bidalketaren data eta ordua agertuko da.
Estekan klikatuta jarduerara eramango zaitu (ez zuzenean ikaslearen bidalketara).
Modu bat da zeregina edo zuzendu beharreko bestelako jardueraren ezarpenak zehaztean Jakinarazpenak atalean markatzea kalifikatzaileari bidalketen berri ematea.
Horrela eginda irakasleak ikasleen bidalketen berri izango du postan.
Sistemak funtzionatzen du baina posta irekitzea estresagarria egiten bazaizu jakinarazpenak kentzen ahal dituzu eta zure aginte panelean Kalifika nazazu blokea gehitu dezakezu. Zuzentzeko asmoa duzunean zure aginte panelera jo eta bloke horrek adieraziko dizu zure ikastaro bakoitzean zenbat eta zeintzuk bidalketa dituzun zuzentzeko.
menua zabaldu eta haren beheko aldean Gehitu blokea eta zerrendako Kalifika nazazu hautatu.
Goiko irudiko laburpena erakutsiko dizu bidalketak ikastaroz sailkatuta. Zehaztasun gehiago nahi baduzu sakatu Zabaldu guztia eta bidalketa kopuruaz gain bidali duen ikaslea eta bidalketaren data eta ordua agertuko da.
Estekan klikatuta jarduerara eramango zaitu (ez zuzenean ikaslearen bidalketara).
2019/12/05
Moodle: urratsak errubrika bat ezartzeko jarduera batean
Errubrikak Moodleek kalifikatzeko duen metodo aurreratu bat da. Errubrika jarduera baten kalifikazio-irizpideak jasotzen dituen taula bat da. Irizpide bakoitzerako hainbat maila deskriptibo eskaintzen ditu. Irizpide eta maila bakoitzari zenbakizko kalifikazio bat esleitzen zaio. Irakasleak kalifikatzen duenean hautatzen du bidalitako lana zein mailan kokatu. Errubrikak berak kalkulatzen du azken kalifikazioa gelaxka bakoitzari emandako ponderazioaren arabera.
Urratsak:
1- Zeregina definitzean, kalifikazioaren atalean, kalifikazio-metodoan errubrika aukeratuko dugu.
Momentuz ez dugu gehiago zehaztuko baina zeregina definitzen bukatzean egingo dugu "Gorde eta erakutsi".
2- Zereginaren barruan gaudela (ez bazaude klikatu zereginean), ezkerreko goiko izkinako ezarpenetan (engranajean) klikatu eta aukeratu:
- "Kalifikazio aurreratua", baldin eta zuk edo beste irakasleren batek lehendik sortutako errubrika bat erabili nahi baduzu, dagoen bezala edo moldatua.
- "Zehaztu errubrika", baldin eta errubrika berri bat sortu nahi baduzu.
3- Egindako bat moldatzeko edo berria egiteko zehaztuko dugu lehenengo kalifikazio irizpidea eta definituko dugu mailak ondoko zutabeetan. Gelaxka bakoitzean mailaren deskripzioa gehituko dugu eta maila horren kalifikazio partziala. Behin irizpide bat bukatzean beste irizpide bat gehituko dugu eta bere gelaxkak beteko, horrela bukatu arte.
Beheko aldean errubrikaren aukerak baieztatu eta "Gorde" egingo.
Pentsatzen baduzu sortutako errubrika hori beste jarduera baterako erabili ahal izango duzula zu edo zure ikastetxeko lankide batek, orduan gorde txantiloi gisa.
Errubrika txantiloi gisa gordetzeko botoia |
4- Errubrika prest dago erabiltzeko. Ikasleak zeregina egin baino lehen ikusiko du errubrika eta horrela jakingo du zein diren kalifikazio irizpideak eta zer egin behar duen kalifikazio ona izateko eta irakasleak kalifikatzeko unean aski izango du klikatzea matrizean dagozkien mailak eta kalifikazioa automatikoki kalkulatuko da. Azkenik ikasleak kalifikazioa ikusiko du eta ikusi ahal izango du haren desglosea.
Errubrika ikasleak zeregina egin aurretik |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)