diseinatutako Ubunturen erremasterizazioa da. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Irakasle eta ikasleentzako hainbat aplikazio ditu. Ohikoez gain: Minder, Foliate, Xournal++, Gimp, FreeFileSync, Zim, Nextcloud Client, Inkscape, LibreCAD, Ksnip, SweetHome3D, Ktouch, Stellarium, Geogebra, Chromium, Audacity, OBS, VLC, GoldenDict...
- Windows Server-en menpeko domeinuetan integratu daiteke eta eskoletako erabiltzaileak onartu.
- Domeinuan partekatutako karpetak (Irakasleak, Ikasleak, Orokorra, Administrazioa) erabiltzaile motaren arabera mapatzen ditu.
Deskargak:
Luberri_24.1.iso (6,3GB, 64 bitekoa) Ubiquity bidez instalatzen da -Ubuntu eta Linux Minten instalatzailea-. Etxeko eta ikastetxeko ordenagailuetarako. Informazio gehiago LuberriLinux.eus webgunean.
Luberri_22.04.3.iso (6GB, 64 bitekoa).
Ikusi:
- instalazio-gida.
- bertsioen berrikuntzak.
- Luberri Linux Telegram taldean albisteak, ekarpenak, zalantzak, iritziak bidaltzen eta jaso ahal dituzu.
Aupa Alex,
ErantzunEzabatu18.04.10 bertsioa ezin daiteke erderaz jarri. Nahiz eta espainiera deskargatu, euskera eta ingelera agertzen zaizkit bakarrik aukera moduan.
Eskerrik asko eta zorionak egindako lan ikaragarriagatik.
Barkatu, lehenengo esaldia galdera bat zen, ez afirmazio bat.
EzabatuAupa:
ErantzunEzabatuNorbaitek esaterik badu eskola 2.0-ko ordenagailu berde zahar horietan )Telefonikakoak)zein bertsioa den egokiena?
Eta bestetik, komeni da windows daukan partizioa mantentzea ala linuxekoa uztea nahikoa da?
Milesker
Eskola 2.0ko berde-zuriek (Asus Eee Pc) 32biteko prozesadorea dute. Luberri _16.04.11_32bit.iso bertsio egokia da. Badira beste bertsio batzuk 32 bitekoak baina honek aplikazioz ondo hornituta dago.
EzabatuOso ongi, hori deskargatuko dut.
EzabatuEta windows daukan partizioa mantentzea komeni da ala ezabatu eta linuxekoa bakarrik uztea?
Milesker
Linuxi berdin dio.
EzabatuKaixo Alex:
ErantzunEzabatuTelefonicako minieramangarrietan lortu dugu Luberri 16 bertsioa ondo instalatzea. Ondo arrankatzen du baina eskolako domeinuan sartzea ez dugu lortzen. Wifia ondo hartzen du eta domeinuan sartzea eskatzen diogunean hasi egiten da baina ez du aurrera egiten.
Sumatzen duzu non egon daitekeen arazoa?
Milesker
Probatu klable bidez konektatuta.
EzabatuProbatu dugu eta berdina egiten du, saiatzen da, hasten da baina ez da script-a azaldu ere egiten.
ErantzunEzabatuKaixo:
ErantzunEzabatuBi kontutxo.
Acer dorre ordenagailu batean, Luberri 20 instalazioa zuzen egina dugu, ondo funtzionatzen du, domeinuan sartu dugu eta inprimagailuak eta erabiltzaileak eta bere karpetak ondo ikusten ditu. Eskolako instalazioaren iso irudia systemback-ekin ondo egiten du baina abio USB-a egiterakoan, Write target erabilita errorea ematen digu. "The live write is aborted! An error occured while unpacking the Live system files". Iradokizunen bat
Eta bigarrena, Eskola 2.0-ko Toshiba minieramangarriak ditugu. Berez windows 7 eta Ubuntu 14.04 LTS bertsioa dute. Irekitzerakoan 16.04.7 LTS bertsio berritzea proposatzen du. Komeni da hau egitea ala luberri instalaziorako beste bertsioren bat instalatzea?
Milesker
Errore hori komentatzen da Systemback-en Launchpad-en orrian (https://answers.launchpad.net/systemback/+question/677230) eta badirudi errorea gertatzen dela irudia 4GBeko tamaina gainditzen duelako.
ErantzunEzabatuBigarren galderan erantzuna garbia da: ez eguneratu Ubuntu 14tik Ubuntu 16ra; instalatu Luberri 20.
Milesker Alex. Horrela jokatuko dugu ekipo horiekin, Luberri 20 instalatuko diegu.
EzabatuBeste arazoa ordea, emandako orrian irakurri arren, ez dugu soluziorik topatu. Ez badago modurik, instalazioa banan banan egingo dugu.
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuSoilik google drive bidez jetsi ahal da Luberri?
ErantzunEzabatuLuberri_22.04.2 bai. Nextcloud bat ere erabiltzen dugu baina une honetan beteta daukagu. Dena den ez ez du arazorik ematen.
EzabatuNun deskargau ahal dezaket Luberri 16 32bitekoa ordenagailu zuri eramangarrietan instalatzeko?
ErantzunEzabatuEz dut aurkitu irudirik.
ErantzunEzabatu