Software librea da eta GNU/Linux, Windows eta MacOSen eskuragarri dago.
Ikus dezagun bere funtzionalitate nagusiak:
- Pantaila osoa, leihoa edo laukizuzena.
- Atzeratzeko aukera.
- Objektuak itzalarekin
- Behin zona aukeratuta moztu daiteke edo eskala aldatu.
- Kaptura egin gabe ere, edozein irudi edo argazkia igo daiteke editatzeko.
- Aurrez zehaztu daiteke gordetzeko karpeta eta izen-formatu automatikoa. Nik PNGren ordez JPG jarri dut fitxategien tamaina txikia izan dadin.
- Hautapen tresna. Objektuak edozein unean mugitu, birdimentsionatu edo ezabatu daitezke.
- Arkatza, 30 kolore eta nahi duzun lodiera aukeran.
- Zenbaki automatikoak (nahi den zenbakitik hasita).
- Nabarmentzeko tresna.
- Testua (nahi den kolore, tamaina eta markoarekin)
- Gezia, norabide bakarrekoa (A) edo bikoitza (D)
- Difuminatu edo lausotzeko tresna.
- Formak: (R) laukizuzena (E) elipse-zirkulua
- Ur-marka jar daiteke.
Deskarga orrian Windows, Mac eta hainbat Linuxerako aukera daude.
Ubuntu eta deribatuetan PPA bidez instala daiteke agindu hauek terminalean exekutatuta (2021/10/10ean eguneratuta):
|
Oharra: Ubuntu 21.04tik aurrera ez da PPArik behar, aski da hirugarren agindua.