Mikroskopio hauek oso interesgarriak dira ikasgelarako oihalen egitura, intsektuak, orbela, ilea, ur-putzuen fauna... Web-kamera dute, beraz ez da lagina xaflatu behar, mikroskopioa urbildu fokatze distantzia doitu arte eta gozatu.
USB bidez konektatzen da ordenagailura eta bertatik hartzen du elikadura elektrikoa. Portatil txiki bati lotuta mendian erabiltzen ahal da ederki asko.
Mikroskopio hauek Microsoft-erako kontrolatzaileak eta aplikazioa ekartzen dute baina Linux-en erabiltzen ahal dira web-kamera ikusteko edota grabatzeko aplikazioen bidez, hala nola:
A.- Cheese edo Guvcview: Nik Guvcview probatu dut eta oso ondo. Ikusi argazkiak zein bideo kapturak egin daitezke.
Guvcview-ren tresnak eta kontrolak ezkerrean eta atzitutako irudia eskuinean. |
B- OBS-Studio grabazio eta transmisiorako aplikazioa -informazio gehigarria mezu honetan eta instalazioa web honetan-.
Bideo batez deskribatu dut nola prestatu eszena bat web-kameran oinarrituta eta nola ikusi ordenagailuan pantaila osoan:
Zure ordenagailua portatila bada web-kamera propioa edukiko du eta bideoak deskribatutako prozesuan ekipoarena baztertu eta mikroskopioaren web-kamera hautatu beharko duzu.
Behin OBS-en ezarrita dugula mikroskopioa egiten ahal dugu pantaila argazki arruntak Imp Pant teklaren bidez edo edizio elementuak Ksnip-en bidez. Argazki segidak eginez gero stop motion moduko bideoa egin dezakegu OpenShot-en bidez.
Neurketak egiteko Screen Ruler erabili dezakegu, beti ere proportzioak kalkulatuta.
C- VLC erreproduzigailuarekin pausu hauek emanez: Multimedia > Ireki kapturagailua > Kapturatze modua: Video camera
Bideo-gailuaren izena: portatila bada /dev/video0 ekipoaren webcama izango da eta mikroskopioa /dev/video1
Pantaila beltza ateratzen bada menuan Tresnak > efektuak eta iragazkiak > v4l2 kontrolak > Berrezarri lehenetsiak
Pantaila osora erreproduzitzen ahal dugu, grabatu bideoa (Erreproduzitu > Grabatu) eta fotogramen argazkiak egin (Bideoa > Atera argazkia)
Ikasleek -edo seme-alabek- gauzen eta bizidunen izaera aztertzea bultzatu nahi baduzu gailu oso interesgarriak dira.
Hona hemen Berritzegune Nagusiak mikroskopio-lupa digitala LH-en eta DBH-en erabiltzeko prestatutako hainbat jarduera interesgarri:
Bukatzeko bideo honetan ikus dezakegu honelako lupa digital baten bidez etxean edo ikasgelan nola azter dezakegun mendiko putzu baten bizitza.