mekanografia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
mekanografia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/29

Linux: Ktouch mekanografia ikasteko aplikazioa


Mekanografia ikastea inbertsio txiki bat da, ordu batzuetako inbertsio bat etekin handia ematen duena: denbora laster berreskuratuko duzu eta, batez ere, erosotasunean izango dugu irabazia: idaztea plazer bat izango da eta ez buru eta begi ariketa nekagarria.

Linuxen mekanografia ikasteko aplikaziorik hoberena, nire ustez, Ktouch da: Interfazea euskaraz eta argia, pantailako laguntza, mailaz automatikoki pasatzeko aukera, estatistikak...


Instalazioa egiteko Ubuntun software-biltegitik egin dezakezu edo terminalean ondokoa itsatsi eta exekutatuta:

sudo apt install ktouch


Behin instalatuta abiatzeko Aplikazioak > Hezkuntza atalera joko dugu Ktouch abiatzeko. Abiatu eta izena eskatuko digu, izan ere, saio berdina pertsona batzuk erabiltzen badute horrela identifikatuko du erabiltzailea eta dagokion ikasgaian hasiko da.


Ondoren ikasgaien hizkuntza zehaztuko dugu. Lehenengo ikasgaiak berdinak izaten dira baina hitzak agertzen direnean euskal hitzak agertuko dira.


Hurrengo urratsa izango da ezarpenak konfiguratzea.




Ondoko irudian agertzen da nik nola konfiguratu dudan trebakuntza. Hemen bakoitzak bere gustura. Nik desaktibatzen ditut estatistikak arreta desbideratu eta kontzentratzeko oztopatzen dutelako. Lerro bukaeretan Sartu tekla errealitatean hori erabili behar dugulako. Eta, bukatzeko maila gainditzeko gutxieneko abiadura eta zehaztasuna irudian agertzen diren zenbakietara jaisten ditut programak proposatzen dituenekin ez dagoela modurik ikasgaietan aurrera egiteko.



38 maila ditu ikastaroak. Lehenengo 15etan letrak lantzen dira eta gainerakoetan karaktere grafikoak eta zenbakiak abestirekin tartekatzen dira ikasketa gozatu eta hatzak arintzeko.


Eta ariketekin hasten garenean honelako pantaila agertuko da:




Animatzen bazara mekanografia egiten hona aholku batzuk:
  • Hasi eta buka egin behar da, beraz, hauta ezazu garai egokia hasteko kontuan izanda egunean ordu erdi egiten baduzu hiru edo lau aste inguru beharko duzula. 
  •  Kontzentrazio handia behar da eta teklatua ez begiratzeko determinazioa. Hautatu une egokiak eta aritzeko eta ezin baduzu begirada kontrolatu estali dezakezu teklak gometsen bidez, ahal dela kolorezkoak markatzeko hatz bakoitzari zein tekla esparru dagokio.

  • Atseden bat edo bi egitea komeni da eta horietan eskuak, besoak eta sorbalda luzatzeko ariketak egin. 
  • Akatsik ez egiteak du garrantzia, ez pikatzeko abiadura. Ktouch-ekin bukatu ondoren idatzi ahalik eta gehien: mezuak lagunei, txateatu, ... ikasitakoa finkatzeko.
Animo.


(Ktouch-en gaineko mezua 2010ean idatzi nuen eta 10 urteren ondoren berridatzi dut. Klasiko bat da.)

2018/12/06

Ktouch Ubuntu 18.04 bertsioan

Ktouch KDE inguruneko mekanografia ikasteko programa da.
2015eko mezu batean eman nuen horren berri eta bertan azaldu nuen nola instalatu, ezarri eta hainbat gomendio. Ez ditut errepikatuko. Bakarrik aipatuko ditut bi gauza kontuan hartzeko:

Hizkuntza aldaketa
Abiatzean Catalana proposatzen du. Aldatzeko kontuan izan behar dugu KDEko aplikazio honen botoiak ez direla ikusten Gnome ingurunean, baina egon badaude.


Beraz, nahiz eta ikusi ez, klikatzen baduzu toki egokian (1) hizkuntza joango da aldatzen eta euskarara iritsiko zara:


 Beste berrikuntza ezarpenetan dago (2)

Ktouch zaharrak behartzen zuen akatsak zuzentzen. Hori nahiko amorragarria da, beraz nik aholkatzen dizut desmarkatzea Enforce correction of typings error. Bestetik une oro estatistikak ikustea kontzentrazioari kalte egiten dio, beraz hobe Show real-time statistics desmarkatzen baduzu. Maila batetik hurrengora pasatzeko gutxieneko abiadura eta zehaztasuna ere erregula dezakezu; nik hurrenez hurren 100 eta %97a egokia iruditzen zait. 
Ezarpenekin bukatzean: Apply eta OK.




2015/03/21

Ktouch 2.3 mekanografia


Aurreko batean idatzi nuen mekanografia ikasteko KDE inguruneak garatu duen Ktouch aplikazioaz. Ubuntu 14.04 bertsioarekin batera Ktouch 2.3 bertsiora pasatu da eta bertsio honen ezaugarri batzuk iruzkinduko ditut.

Ubuntun Ktouch software-zetrotik instala daiteke edo terminalean agindu hau itsatsita:

sudo apt-get install ktouch

Behin instalatuta martxan jartzeko Aplikazioak > Hezkuntza atalera joko dugu.

Ezarpenak

(1) Hasi baino lehen aplikazioaren ezarpenak egokituko ditugu. Lehenik eta behin ikasgaien hizkuntza: aplikazioa irekitzean Catalá proposatuko digu; gezi berdearekin aurrera egingo dugu Euskara hizkuntzara iritsi arte.

(2) Euskara ariketak 38 ikasgaik osatzen dute. Ikasgai batetik bestera pasatzeko abiadura eta zuzentasun minimo batzuk gainditu behar dira. Aplikazioak lehenesten duen abiadura, nire ustez, gehiegizkoa da eta komeni da egokitzea. Horretarako eskuineko goiko ertzean agertzen den eta ezarpenen menua zabaltzen duen giltza ingelesean klikatuko dugu eta bertan Konfiguratu typewriter training... klikatuko dugu eta abiadura minutuko 90 pultsazio ingurura jaitsiko dugu. Beste ezarpenak bera hartan uztea proposatzen dizut: teklatua eta estatistikak pantailan ikustea, lerroa bukatzean Sartu tekla sakatzea hurrengo lerrora pasatzeko eta zuzentasuna %98an.


Eskuen posizioa

Ikasgaiekin hasi aurretik kontuan izan hatzen kokalekua eta hatz bakoitzaren lan esparrua.


Kontuan izan:
  • Hatz erakusleak F eta J tekletan kokatuko ditugu. Teklok dituzten koskei esker jakingo dugu, teklatua begiratu gabe, eskuak ondo jarriak ditugula. 
  • Koloreen bidez jakingo dugu letra berriak zein hatzez sakatu behar dugun. Argi ibili C teklarekin¡¡
  • Beste lerro batean dagoen tekla zapaldu ondoren hatza jatorrizko posiziora bueltatu behar dugu. 
  • Hitzen arteko tarteak erpuruez zurigune-tekla sakatuta egingo ditugu. 
  • Lerroa bukatzean hatz txikiaz Sartu (Enter) tekla sakatuko dugu. 
  • Okerreko tekla sakatuz gero zuzendu behar dugu (bestela ez du hurrengo lerrora pasatzen) J askatu gabe eskuineko hatz txikiaz Atzera (Backspace) tekla sakatuta.
  • Maiuskulak egiteko letra sakatu behar ez duen eskuko hatz txikiaz Maiuskula (Shift) tekla sakatu behar dugu. (15. ikasgaian). Soilik hainbat maiuskula jarraian idatzi behar dugunean erabiliko dugu maiuskulen blokeoa (Caps Lock).
  • Teklatua ez begiratu¡¡. Duda baduzu begiratu pantailako teklatua.

Ekin
Hasteko Start Trainig botoia sakatu.



38 ariketetatik lehenengo 14tan letrak lantzen dira. Hurrengoetan errepasoko abestien artean zenbakiak eta gainerako ikur grafikoak.
Ariketak ondo egiteak kontzentrazio handia eskatzen du: aukeratu momentu egokia. Ahal dela egunero egin ariketak baina pasa gabe (ordu erdi bat nahikoa izan daiteke).

Izan kontuan mekanografia ikasteko egin behar den denbora eta esfortzu inbertsioa segituan amortizatuko duzula idazteko abiadura eta zehaztasunari esker  eta, batez ere, begiak pantailatik ez kentzeak dakarren produktibitate erosotasuna eta ergonomiari esker.
Animo.


2009/04/28

ARTypist mekanografia online euskaraz

Orain arte ingelesez, gazteleraz eta katalaneraz zegoen online aplikazioa dagoeneko euskaraz dugu. Instalaziorik gabe, web orri batetik (http://www.artypist.com/) ikas dezakegu mekanografia. Erregistratu behar da eta, horri ezker, programak gogoratzen du zein mailatan ari garen.

Interfazea euskaraz ikusteko klikatu ikurriñan.

eta, ekin lanari!



Irakasleok posible dugu irakasteko offline aplikazio bat erabili eskolan, Type Faster esate baterako, ARTypist gomendatu etxean edo praktikatzeko, eta Addictive Typinf Drills ebaluatzeko.
Eskerrik asko Jose Luis.