2019/07/08

Promethean arbelako kontrolatzaileak Ubuntu 18.04rako


Ekaina aldean Promethean enpresak arbelen Ubuntu 18.04rako  kontrolatzaileak, ActivDriver, eskuragarri jarri ditu. Bere web orrian bi modu deskribatzen ditu instalatzeko: terminalaren bidez eta Synaptic-en bidez. Nik terminalaren (Ctrl+Alt+T) bidezkoa  euskaratu dut:

Administratzaile bezala:
Editatu sources.list fitxategia:
sudo gedit /etc/apt/sources.list
Gedit-en ordez Xed, Nano edo bestelako testu editorea erabiltzen ahal duzu. Dokumentuaren bukaeran gehitu bere PPAren lerroa:
deb http://activsoftware.co.uk/linux/repos/driver/ubuntu bionic oss non-oss
Deskargatu autentifikazio gakoa:
cd Deskargak && wget http://activsoftware.co.uk/linux/repos/driver/PrometheanLtd.asc
Gehitu autentifikazio gakoa:
sudo apt-key add PrometheanLtd.asc
Eguneratu errepositorioak:
sudo apt update
Instalatu ActivDriver paketea:
sudo apt install activtools
Eskatzen badizu menpekotasunak instalatzeko erantzun baietz (B).

Berrabiarazi ordenagailua eta -azpiko oharrak kontuan hartuta- arbela aktiboa egongo da eta sistemaren erretiluan ActivDriveren ikonoa agertuko da

eta bertan ikusi ahal izango dugu kontrolatzailearen bertsioa, detektatutako arbela eta egin ahal izango duzu 9 puntuko kalibrazioa.

Oharrak:
  • Zerbitzu teknikoaren arabera Promethean-ek GNU/Linuxerako prestatu du kontrolatzailea Ubuntu 18.04rako eta, zehazki, bere lehenetsitako mahaigaina den Gnome Shell-erako. Horrek esan nahi du Ubunturen beste "koloreetan" agian ez duela ongi funtzionatuko. Hain zuzen ere, Luberrik erabiltzen duen Gnome Flashback-en azpi-menuek ez dute funtzionatzen. Beraz, nire gomendioa da arbeletan Ubuntu arruntaren mahaigaina erabiltzea. Horretarako, Luberrin, erabiltzailea sartzeko unean, gurpil horzdunean klik egin eta Gnome-Flasbak Metacityren ordez Ubuntu hautatu.
 
  • Arbelean marrazteko eta lanabes osagarriak erabiltzeko Prometheanen Activ Inspire instalatzen ahal duzu, edo arbela guztietan funtzionatzen duen software libreko Openboard (Luberrin instalatuta dago, bestela hemen dituzu instalatzeko jarraibideak) edo Xournal++. Azpiko animazioan ikusi nola finkatu atrakalekua edo dock-ean.

  • LibreOfficeko azpi-menuek ez dute funtzionatzen ez eta Ubunturen mahaigain arruntean (zerbitzu teknikoaren esanetan LibreOfficeren bug bat). 




3 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Debian Buster bertsiorako activinspire instaltzeko dependentzia batzuk falta dira. Horren berririk ba al daukazu?

    Mila esker, Miren

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ez. Promethean-eko zerbitzu teknikoko Adam eta Rikardok (914 192 083 es.support@prometheanworld.com ) lagunduko dizute.

      Ezabatu
  2. Eskerrik asko berriro ere

    Miren

    ErantzunEzabatu