EuskalGNU arduratu da azken urteotan
OpenOffice eta
LibreOffice euskaratzen. Guztiz eskertzekoa den lan eskerga eta txukuna egin dute baina
EuskalGNU elkartea desegin zenetik proiektu hauen lokalizazioa geldirik egon da, eta hori batez ere LibreOffice-ren 4. bertsioan sumatu da: ingelesezko mezu ugari agertzeaz gain
Xuxen zuzentzaile ortografikoa ez zetorren inplementatua eta
euskadi.net-eko bertsioa ezin da instalatu LibreOffice berrian.
10 egun bakarrik pasatu dira
Librezale elkarteak EuskalGNU mantentzen zituen proiektuak bere gain hartu dituenetik eta emaitzak hasi dira ikusten, eta nola gainera.
Librezalek Xuxen bertsio zaharra LibreOffice 4rako atontzeaz gain
hitz-zatikatzailea erantsi dio. LibreOffice-ren hedapenak gestionatzen dituen
LibreOffice Extensions gunetik
deskarga daiteke.
Instalatzeko, behin deskargatuta, LibreOfficeko menura joko dugu eta Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Gehitu eta arakatuko dugu deskargatu berri dugun
xuxeniv-lo4-1-1.oxt fitxategia.
LibreOffice berrabiaraztean Xuxen berria martxan jarriko da. Ez dut azalduko nola funtzionatzen duen zuzentzaile ortografikoa baina bai
zertarako eta nola erabil daitekeen hitzen zatikatzailea.
Hitzen zatikatzailearen funtzioa hauxe da: zutabeak erabiltzen ditugunean hitzak zatitzen ditu silabak puskatu gabe. Horrela tarte itsusiak ekiditen dira eta zutabeen justifikazioa hobetzen da.
Hona hemen adibide bat: lehenengo irudian era arruntean egina dago, hitzak zatitu gabe,
Bigarren irudian hitzak automatikoki marratxoz zatituta daude, silabak hautsi gabe:
Bistan dago bigarren diseinuak itxura hobea duela.
Nola aplikatzen da hitzen zatiketa testu batean?
Testua hautatu eta menu nagusian egingo dugu: Tresnak > Hizkuntza > Hitz zatiketa... eta elkarrizketa koadro hau agertuko zaigu:
Koadro honetan guk erabaki dezakegu hitzak nondik zatitu edo -gomendagarria-
Hyphenate All sakatu eta berak zatituko ditu ia beti ondo.
Hyphenazio-algoritmoa hitzak marratxo baten bidez bi lerrotan zatitzeko arau multzo bat da.
Eskerrik asko LibreOffice-ren lokalizazioaren arduradun berriari eta irakurleei Librezale elkartearen bidez
software librea euskaratzen eta zabaltzen
laguntzeko animatzea.
LibreOffice 3 Debian, Ubuntu, Mint edo antzekoetan instalatuta baduzu begiratu
mezu honetan nola instalatu 4. bertsioa PPA bidez.