2019/06/10

BigBlueButton euskaraz

Moodle ikaskuntzarako plataformaren bideo-konferentzia sistema den BigBlueButton dagoeneko euskaraz dago.



EAEko ikastetxe publikoen Moodlen erabilgarri dago. Zuk erabiltzen duzun Moodle plataforman ez badago eskatu administratzaileari plugina instalatzeko.

BigBlueButton aplikazioari buruzko informazio gehiago eta bideo-tutoriala aurreko mezu honetan.

Une honetan interfaze grafiko %100ean dago euskaraz baina zuzenketak proposatzeko zein egiteko edota datozen bertsioen lokalizazioan lagundu nahi baduzu jo librezale.org taldera.

1 iruzkin:

  1. Aupa Alex!

    Eskerrik asko egindako lanagatik!

    Bide batez, BigBlueButton-erako Moodle-ko pluginari dagokionez, une honetan %20an dago euskaraz, badakizu kualitatiboki zein den egoera (zer den euskaraz dagoena)?

    Euskaratutako plugin-en datu-basean ( https://moodle.org/mod/data/view.php?d=102&rid=7927 ) ohar bat jarri dut, gehitzeko zerbait badaukazu esan, bale?

    Nik plugina euskaratzen lagunduko nuke baina ez dut BBB ezagutzen/erabiltzen eta hanka sartzeko arriskua daukat, baina plugina ere euskaratzen animatzen bazara berrikusteko konpromisoa pozik hartuko dut.

    Ondo izan!

    ErantzunEzabatu