Ordenagailu honetan Linux instalatu eta wifia ez duela funtzionatzen ikusten baduzu, ez larritu soluzio erraza baitu.
Ordenagailu honen wifia Realtek markako RT8852AE da eta bere kontrolatzaile edo driverra instalatzeko aski da Github-eko orri honetako jarraibideak aplikatzea: https://github.com/lwfinger/rtw89
Irungo Lekaenea eskolan Linuxerako migrazioa egitean inprimagailuekin izan dugun arazo teknikoaren konponketa deskribatuko dut beste kasu batean erabili ahal izateko.
Eskola honek hiru inprimagailu ditu Ricoh markakoak:
Ricoh IM C3000
Ricoh MP C3003
Ricoh Aficio MP c2050
Lehenengo ordenagailua migratzean ezarpenetatik instalatu genituen hiru inprimagailuak marka eta modeloa aukeratuta. Gerora hornitzaileak esan zigun Ricoh Aficio MP c2050rena ez zuela funtzionatzen eta instalatzeko PPD bidez kontrolatzaile hau deskargatuta: https://www.openprinting.org/download/PPD/Ricoh/PXL/Ricoh-Aficio_MP_C2050_PXL.ppd
Probatzean, ordea, ordenagailuak bidaltzen zuen baina ez inprimagailuek ez zuten inprimatzen erabiltzailearen identifikazio sistema aktibatuta zutelako. Hornitzaileari kontsulta eginda proposatu zuen inprimagailuen PPD fitxategiak (/etc/cups/ppd/ karpentan) editatzea erabiltzaile eta gakoen zerrenda eranzteko. Erabiltzaile eta gakoen zerrenda ikusi daiteke inprimagailuaren ezarpenetan, interneteko nabigatzailean http://xxx.xxx.xxx.xxx non ixen ordez inprimagailuaren IPa sartu behar den.
Ikusita horrek zer mantenu lana suposatzen zuen, batez ere erabiltzaileen zerrenda eguneratzeko, eskolak erabaki zuen Windowserako identifikazio sistema mantentzea eta Linuxen saihestea. Horretarako editatu genituen banaka inprimagailuen PPD fitxategiak eta erabiltzaileen identifikazioa zehazten den tokian:
aukera bat zen erabiltzaile bakoitzaren izena eta gakoa zehaztea formatu honekin:
*UserCode urlia/urlia. "/usrcode(0000)def\n" non 0000ren ordez urlia erabiltzailearen gakoa jarriko genuen (izenak eta gakoak inprimagailuaren ezarpenetan begiratzen ahal dira).
Baina identifikazioa saihesteko egin genuena izan zen lerro honetan:
*UserCode None/None: "/usrcode()def\n"
edozein erabiltzailearen gakoa sartu horrela utziz:
*UserCode None/None: "/usrcode(0000)def\n" non 0000ren ordez erabiltzaile baten gakoa jarri genuen.
Probatu eta ongi inprimatzen zuela ikusita hiru inprimagailuen PPD fitxategi editatuta USB memora batera kopiatu eta handik instalatu ditugu irakasleen ordenagailuetan. Horretarako instalazioa egitean PPD instalazioa aukeratuta.
Zerrendatik aukeratu beharrean hemen zehazten zaio PPD fitxategi baten bidez egingo dugula instalazioa.
EAEko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntza Sailak Eskola 2.0ko 2009ko ASUS Eee PC zuri berdeak ("matxinsaltoak") erretiratu eta 5. mailarako TTL markako notebook edo eramangarri txikiak hornitu ditu.
2020koek etiketa zuria dute:
Ordenagailuaren ezaugarriak
Prozesadorea: Intel Celeron N4120 Gemini Lake (lau nukleo 1,1Gh)
RAM: 8 GB
Biltegia: 240 GBeko SSD diskoa
Wifia: RTL8411
240 GBeko diskoa horrela dator partizionatua: sistema eta datuak partizio bana Windows eta Linuxerako, bakoitzak 111,5GBkoa.
Zergatik instalatu Luberri datorren Ubunturen ordez? Bi arrazoi nagusi daude
Luberrik domeinuan integratzeko aukera ematen du. Horri esker ezagutzen ditu ir, ik eta ad domeinuko erabiltzaileak eta nork bere, IKASLEAK, IRAKASLEAK, ADMINISTRAZIOA edota OROKORRA karpeta partekatuak erabil ditzake.
Luberrik testu, irudi, audio, bideoa lantzeko eta hezkuntzarako propioak diren hainbat aplikazio ditu instalatuta (ikusi bere aplikazio nagusiak). Horri esker edozein zereginetarako erabili daiteke programarik instalatu gabe.
Luberri instalatzeko distribuzioa deskargatu eta instalazio USB bat prestatu behar da UEFIrekin bateragarria jarraibideetan deskribatzen den moduan.
Modelo honetan USBtik abiatzeko F2 sakatu > Boot Manager (abioaren kudeaketa) eta bertan EFI Boot Devices zerrendan erabiltzen ari garen USBaren markan klik egin dut.
Systembacken menuan bigarren aukera egingo dugu: installer
Administratzailearen datuak eta ordenagailuaren izena zehaztu ondoren partizioen esleipen leihoa agertuko zaigu, bertan:
a.- 100MBeko Linuxerako boot-efi partizio bat sortu gehitu behar dugu. Horretarako 118GB ext4 partizioa ezabatuko dugu eta espazio horretan sortuko dugu 100MB partizio bat eta gainerako espazioan beste bat ext4 formatukoa.
b.- Sortutako bi partizio horiei esleituko diegu:
100MBekoari boot-efi esleitu (gezi zuzen berdea klikatua onartuko dugu).
118GBekoari "/" esleitu eta onartu.
Bi esleipen hauek eginda Next sakatu eta instalazioa burutuko da.
Lehenengo inpresioa da errendimendu interesgarria duela. Celeron 4120 prozesadorea eta SSD diskoa oso errendimendu interesgarria ematen du kontsumo gutxirekin (6 bat ordu markatzen du bateriak). Luberrik 55 segundo behar izan ditu arrankatzeko eta 1GB RAM jaten du abiatu berria.
Wifia, bluetooth eta touchpada ondo funtzionatzen dute eta funtzioen teklak (soinua igo eta jaitsi, distira igo eta jaitsi eta abar ondo funtzionatzen dute.
Ez dakit, aurrekoen antzera, hamar urte iraungo duten martxan baina orain erabiltzeko oso katxarro interesgarriak dira. On dagizuela.
2021ekoek etiketa beltza dute:
Ezaugarri antzekoak dituzte eta hainbat diferentzia: BIOS desberdina eta ext4 partiziorik ez dute.
Hauetan Luberri instalatzeko Luberriren USBa sartuko dugu, piztu eta Supr tekla sakatuko dugu BIOSean sartzeko.
Behin BIOSean gaudela menuko Boot fitxara joan eta zerrendako beheko partean hautatuko dugu UEFI eta USBaren marka duen elementua.
Behin USB bidez abiatzen denean Live moduan sartuko gara, Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Gparted eta Windowsen partizioa handia txikiagotuko dugu (erdiarekin nahiko izango da). Sortutako hutsunean sortuko dugu:
100MBeko Fat32 partizio bat
Gainerakoan beste bat geratzen den espazio osoarekin eta Ext4 formatua.
Aplikatu aldaketok.
Ondoren Linux instalatuko dugu: Sistemaren tresnak > Systemback > System Install.
Administratzaileren eta ordenagailuaren datuak sartu ondoren partizioetan instalatu beharrekoa zehaztuko dugu:
100MBekoan Boot-efi
Ext 4 partizioan /, alegia Linux
Instalazioa bukatzen denean esango diogu berrabiarazteko ordenagailua eta, garrantzitsua, berrabiaraztean Supr tekla sakatuko dugu BIOSean sartzeko. Menuko Boot fitxan joango gara HDren UEFIen ordena aldatzera: lehenengoa agertzen da Windows eta bigarrena Ubuntu. Lehenengoan sakatu eta Ubuntu hautatu. Gorde eta utzi abiarazten.
Kitto.
Text-to-speech function is limited to 200 characters
Disko gogor magnetikoekin ez zait behin ere gertatu baina SSD eta EMMC diskoekin gertatu izan zait ordenagailua piztean pantaila beltza eta Initramfs errorea agertzea.
Normalean arrazoia da Linux dagoen partizioak errore bat duela eta ezin du arrankatu.
Gehienetan arazoa horrela konpontzen da:
1- Pantaila horretan bertan (initramfs)-ren ondoan idatzi exit eta sakatu Intro. Errorearen arrazoia azaltzen duen mezua agertuko da:
Kasu honetan Linux /dev/sda2 partizioan dago eta txostenak esaten digu konpondu behar dugula fsck komandoaren bidez.
2- Behin dakigula zein den korruptoa dagoen partizioa konpontzeari ekin behar diogu. Horretarako (initramfs) ondoan idatziko dugu:
fsck /dev/sda2 -y
Zuk a2-ren ordez jarri behar duzu zure txostenak esaten duena.
3- Behin errorea konponduta (initramfs)-ren ondoan reboot idatziko dugu berrabiarazteko (edo Ctrl+Alt+Del)
Horrek funtzionatuko ez balu beti dago instalazio Live USBa sartu eta berrinstaltu dezakegu (hala badagokio /home errepetatuz).
Otsailaren 1 eta 8an, asteazkenekin,"Linux instalazioa eta administrazioa eskolan" ikastaroa egingo da Irungo Berritzegunean.
Ikastaroa
ikastetxetako IKT arduradunei zuzenduta dago eta helburua da hastea
Linux -zehazki Luberri Ubunturen erremasterizazioa- instalatzeko, kudeatzeko eta
erabilera
zabaltzeko jarraibide, laguntza teknikoa eta irizpideak eskaintzea.
Ikastaroa zazpi ordukoa da bi egunetan banatuta.
Noiz: Otsailaren 1a eta 8an, asteazkenarekin. Ordutegia: goizeko 9:30etatik 13:00etara.
Tokia: Irungo Berritzegunea (Karrika Nagusia 43).
Programa:
Zertarako Linux. Software librearen abantailak.
Linuxen ezaugarri nagusiak.
Ubuntu: Mahaigaina, fitxategien arakatzailea, aplikazio
nagusiak eta formatuen afera.
Luberri erremasterizazioaren ezaugarriak: Windowsen Active
Directoryn integratzea, konpartitutako karpetak eta karpeta
pertsonalak mapeatzea, eta aplikazio nagusiak.
Ikastetxerako distribuzio propioa prestatu eta instalatu.
Ekipoen ezarpenak: wifia, inprimagailuak, IP finkoak...
Domeiniuaren kudeaketa Linuxetik: Terminal Server Renminaren
bidez.
Arbel digitala: Smart
eta beste modeloen instalazioa eta kalibrazioa.
Instalazioen erritmoak eta irizpideak.
Laguntza teknikoa eskuratzeko bideak.
Linux eskolan
posta-zerrenda.
Ikastaroa aurrez aurrekoa da eta laguntzako dokumentazioa Moodle
honetan dago.
Ikastarora gutxienez 4GB duen USB memoria huts bat eraman behar
da. Komeni da ere ikastetxeko portatil bat eramatea lehenengo instalazioa egiteko.
Plaza kopurua: 20.
Izena ematekoIrungo Berritzeguneko web orritik egin daiteke,
eskuineko atalean Prestakuntza ekintzak > Ekintza bilaketa
> Izenburua Linux, edo zuzenean lotura honetan klikatuta.
Open Broadcaster Software Studio audio eta bideoen grabazio eta transmisioa (streaming) egiteko software libreko aplikazioa da. Linux, Windows eta Mac-erako bertsioak ditu.
Oro har, aplikazioa erraza eta intuitiboa da. Dena den aukera asko ematen dituenez konplexutasun puntu bat du eta postprodukzioa ekidin nahi baduzu hobe duzu aurretik probak egitea.
Funtzionalitateak:
Bideo-tutorialen grabazioa.
Aurkezpen, hitzaldien eta bestelakoen transmisioa eta grabazioa.
Eskolako irratia edo telebista...
Instalazioa:
Aplikazioa plataforma-anitza da. Proiektuaren web orrian azaltzen da nola instalatu sistema bakoitzean.
Ubuntu eta Debian oinarrikoetan terminala ireki eta agindu hau itsatsi:
sudo apt install obs-studio
Ezarpenak:
Hasi baino lehen komeni da Fitxategia>Ezarpenak egin eta bertan begiratzea zein diren aukerak: Orokorretan aplikazioa euskaraz jar dezakegu -hala ireki ez bazaigu-, gai argia edo iluna aukeratu..., Irteeran helburu-karpeta, formatuak, bereizmenak, bit-ratioak zehaztu ditzakezu eta Laster tekletan jar dezakezu grabazioa eta transmisioa tekla konbinazio baten bidez abiatzea (nik Ktrl+G eta Ktrl+T jarri dut hurrenez hurren -argi ibili zeren eta momentuz ez du indikatzailerik-).
Funtzionamendua:
Grabazioa edo transmisioa hasi aurretik eszena(k) diseinatu behar d(it)ugu.
Eszenak
Eszenan zehazten dira ikusiko eta entzungo diren elementuak. Hainbat eszena diseina dezakegu eta grabazio-transmisioan batetik bestera pasa dezakegu.
Eszenetan erabili daitezkeen elementuak hauek dira:
- Bideoak:
pantailaren kaptura
leiho kaptura
web-kamera
beste bideo kapturak
bideo fitxategia
- Irudia bat edo irudi segida bat,
- Testua
- Audioak:
Adibide honetan ikus dezakegu bi eszenaz sortutako grabazio bat.
Grabazioa eta transmisioa.
Aplikazio honen abantaila handi bat da postprodukzioa ekiditen duela. Ondo prestatuz gero eta bitartean istripurik eta hitztripurik gertatzen ez bada grabazioa bukatu eta editatu gabe kargatu edo erabil dezakegu.
Beste aukera bat, hitzaldi, urrutiko eta zuzeneko klaseak eta telebista saioetarako da zuzenean transmititzea (streaming). Horretarako hainbat aukera daude: aplikazioak zenbait transmisio zerbitzu eskaintzen ditu eta aparte zuk bestelako bat jar dezakezu.
Nik Youtube.com-en kanalak (bideo kudeatzailean) eskaintzen duena probatu dut eta oso ondo dabil. Kanalak transmisio gako bat ematen du eta OBSen jarri behar da, aplikazioak transmisioa ikusteko URL bat ematen du ikusleen artean zabaldu behar dena -web bidez esate baterako-. Arazo bat egon daiteke transmisio horretan erabat librea ez den musika jartzen badugu -nahiz atzeko planoan egon- Youtubek detektatu, abisatu eta transmisioa itxiko baitu.
Behin transmisioa bukatzen denean bideoa grabatuta geratzen da zure kanalean. https://www.twitch.tv zerbitzuak ere ondo funtzionatzen du.
Oharrak:
Juan Luis Fernández, Jenofonte, blogariak OBSren gainean hainbat bideo-tutorial oso interesgarriak prestatu ditu. Ikusteko bilatzailean jarri "unade25 OBS"
Irungo Berritzegunean 'Linux instalazioa eta administrazioa' izeneko ikastaroa
emango dut datozen asteetan.
Ikastaroa ikastetxetako IKT arduradunei zuzenduta dago eta helburua da hastea Linux -zehazki Luberri erremasterizazioa- instalatzeko, kudeatzeko eta erabilera
zabaltzeko jarraibide, laguntza teknikoa eta irizpideak eskaintzea.
Ikastaroa sei ordukoa da eta bi formatutan eskaintzen da:
Goizeko formatua: bina orduko hiru saio, urtarrilaren 20a eta
otsailaren 10a eta 24a, goizeko 9etatik 11etara. Arratsaldeko formatua: hiru orduko bi saio, otsailaren 24a
eta martxoaren 2a, arratsaldeko 4etatik 7etara.
Tokia: Irungo Berritzeguneko informatika gela.
Programa:
Zertarako Linux. Software librearen abantailak.
Linuxen ezaugarri nagusiak.
Ubuntu: Mahaigaina, fitxategien arakatzailea, aplikazio
nagusiak eta formatuen afera.
Luberri erremasterizazioaren ezaugarriak: Windowsen Active
Directoryn integratu eta konpartitutako karpetak eta karpeta
pertsonalak mapeatzea, erantsitako aplikazioak.
Ikastetxerako distribuzio propioa prestatu eta instalatu.
Ekipoen ezarpenak: wifia, inprimagailuak, IP finkoak...
Domeinuaren kudeaketa Linuxetik: Terminal ServerRenminaren
bidez.
Arbel digitala: Smart
eta beste modeloen instalazioa eta kalibrazioa.
Instalazioen erritmoak eta irizpideak.
Laguntza teknikoa eskuratzeko bideak.
Linux eskolan
posta-zerrenda.
Ikastaroa aurrez aurrekoa da eta laguntzako dokumentazioa Moodle
honetan dago.
Ikastarora gutxienez 4GB duen USB memoria huts bat eraman behar
da.
Plaza kopurua: 15 (eskaerak kopuru hau gainditzen badu lehentasuna izango dute IKT arduradunek eta Bidasoa-Oarsoaldeko ikastetxetako irakasleek).
Izena emateko Berritzeguneko web orritik egin daiteke,
eskuineko atalean Prestakuntza ekintzak > Ekintza bilaketa
> Izenburua Linux, edo zuzenean lotura hauetan klikatuta.
Linux-zalea bazara seguru noizbait gertatu zaizula powerpoint, word edo excel bat LibreOffice-z ireki eta aurkezpena edo dena delakoa ez dela guindousen bezala ikusten. Dela letra mota aldatu diola, dela ez dakit zer efektua gaizki ikusten dela...
Hona hemen soluzio bat delako pptx, doc edo dena den guindowsen bezalaxe ikusteko: Outlook.com eta bere OneDrive. Outlook.com Microsoft-en posta da eta OneDrive bere lainoko biltegia. Jakina aldez aurretik outlook.com-en erregistratu beharko duzu (euskaraz dago eta estetikoki bikaina da).
Sartu outlook.com-en. Ez dugu, momentuz bederen, posta-elektronikoa erabiliko; biltegira joango gara aplikazioen botoia sakatuta:
Eta OneDrive irekiko dugu:
Fitxategien arakatzailetik ikusi nahi dugun ppt edo pptx fitxategia herrestan eramango dugu OneDrive-ra eta jaregin. Behin OneDriven dagoela eskuin klik egingo diogu eta esango diogu irekitzeko PowerPoint Online-n.
Ikusteko diaporama hasteko esan eta pantaila osoan ikusteko F11 sakatuko dugu
eta guindousen bezalaxe ikusiko dugu.
Behar izanez gero fitxategia bertan editatzeko aukera izango dugu.
Berdin jokatuko dugu arazoa doc edo xls batek ematen badigu.
Ikastetxean Linux, Active Directory-n integratuta eta zerbitzariko karpetak konpartituta, nola dabilen probatu nahi baduzu agian ikastaro hau interesatzen zaizu. Bertan ikusiko dugu nola prestatu instalazio propioa zure eskolarako eta nola ezarri ekipoetan wifiak, inprimagailuak, arbel digitalak eta abar.
6 orduko ikastaro bera bitan eskainiko dugu:
Asteazkenetan goizez (11:00-13:00) otsailaren 11 eta 25ean eta martxoaren 11ean.
Asteazkenean arratsaldez (16:00-19:00) otsailaren 25ean eta martxoaren 4an.
EDUKIAK
Zertarako Linux. Software librearen abantailak.
Linuxen ezaugarri nagusiak.
Ubuntu: Mahaigaina, fitxategien arakatzailea, aplikazio nagusiak eta formatuen afera.
Linux-ekipoak Windowsen Active Directoryn integratu eta konpartitutako karpetak eta karpeta pertsonalak mapeatu.
Distribuzio propioa prestatu eta instalatu.
Ekipoen ezarpenak: wifia, inprimagailuak, IP finkoak...
Linuxek bi esteka edo mota bereizten ditu: bigunak edo sinbolikoak eta gogorrak.
Diferentzia nagusia hau da: esteka biguna puntero bat da, fitxategia ezabatuta estekak ez du funtzionatzen. Esteka gogorren kasuan esteka jatorrizko fitxategiaren kopia da, jatorrizkoa ezabatuta estekak mantentzen ditu datuak. Esteka gogorrak ezin dira egin karpetei ez eta beste fitxategi-sistemen fitxategiei.
Normalean esteka bigunak Mahaigainean sortzen dira modu azkar batez dokumentu bat irekitzeko edo urruneko karpeta bat irekitzeko.
Gutxienez hiru era daude estekak sortzeko:
Lehenengoa arakatzailean (Nautilus, Nemo...) Ctrl+Mayus sakatu eta estekatu nahi dugun dokumentua edo karpeta errestan eraman lasterbidea nahi dugun karpetara, gehienetan Mahaigaina karpetara.
Sistema hau erraza izateaz gain sareko dokumentuekin funtzionatzen du ere. Esteka bigunak sortzen ditu.
Bigarrena da estekatu nahi dugun dokumentu edo karpetan eskuin klik egin eta sortu esteka. Esteka dokumentua dagoen karpetan bertan sortzen da. Ondoren esteka ebaki eta egon behar duen tokian itsatsi. Sistema honek ez du funtzionatzen sareko dokumentu eta karpetekin. Esteka bigunak sortzen ditu.
Hirugarren era terminala erabiliz egiten da. Sistema honek bakarrik dokumentuetarako balio du, lokalak zein sarekoak.
Terminala ireki (Ctrl+Alt+T), cd komandoaren bidez esteka kokatu nahi duzun tokira joan, eta ln komandoaren bidez esteka sortu:
ln komandoak link edo esteka sortzen du -s parametroarekin esteka soft, biguna edo sinbolikoa -bestela gogorra sortzen du-; tileta (~) ikurrak zure erabiltzailearen karpeta adierazten du (/home/erabiltzailea). Lana errazteko karpeta eta dokumentuaren izenetan ez dut espazio zuririk erabili, espazio zuririk balego izena kakotzen artean idatzi beharko genuke.
2004ko urriaren 20an Canonical-ek, Ubuntu garatzen duen enpresak, Ubuntu 4.10 Warty Warthog jaio zen Debian banaketaren fork bezala. Ubuntu da eragin handiena izan duen Linux banaketa, gehien bat, bere leloak adierazten duen bezala -Ubuntu for human beings-, lortu duelako adituentzat zen sistema eragile bat jende arruntera urbiltzea bere erabiltzeko erraztasunagatik.
Mark Shuttleworth informatikari eta enpresari hego afrikarrak zuzentzen duen Canonical enpresak 600dik gora langile ditu, gehienak Londresen.
Ubunturen banaketen izenak bi zati ditu: lehenengoak zenbakiz adierazten du agerpen urtea eta hilabetea eta bigarrena alfabetoaren hurrenkerako letra batez hasten den animali baten izena eta adjektibo bat. Ostegun honetan agertuko da 14.10 bertsioa, Utopic Unicorn. Dena den zabalduenak diren bertsioak bi urtean behin argitaratzen direnak dira; LTS -Long Time Support- esaten zaie bost urteko sustengoa dutelako; horrela apirilean agertu zen Ubuntu 14.04 Trusty Tahr LTS bertsioak 2019 urte arte jasoko ditu eguneratzeak.
Ubuntuk hainbat mahaigaineko ditu (Unity, Gnome, Gnome klasikoa...) eta zenbait leiho gestoreen aldaerak (Kubuntu, Lubuntu, Xubuntu...). Era berean, haren gainean oinarritzen dira ehundik gora banaketa; ezagunenak Linux Mint eta Elementary OS.
Zorionak Ubunturi eta bete dezala beste urte asko.
Winmail.dat fitxategia Microsoft Outlook posta bezeroak mezu bati erantsitako fitxategiekin sortzen duen paketea da.
Posta jasotzeko Thunderbird erabiltzen baduzu winmail.dat automatiko zabaltzen dituen LookOut gehigarria instala dezakezu.
Aldiz, posta web bidez jasotzen baduzu fitxategi horiek Linuxen irekitzeko tnef aplikazioa instalatu behar duzu. Horretarako Ubuntun terminala ireki eta itsatsi agindu hau:
sudo apt-get install tnef
Gorde winmail.dat fitxategia -ahal dela fitxategi asko ez duen karpeta batean-, terminalean joan karpeta horretara eta exekuta ezazu
tnef winmail.dat
karpeta horretan agertuko d(ir)a erantsitako fitxategia(k).
EdX plataformak Linux Fundazioak diseinatatako ikastaroa eskaintzen du. Ikastaroa irekia, online eta taldekoa da, MOOC (massive open online course) bat alegia. Honek esan nahi du ez duela tutoretza pertsonalizaturik eskaintzen.
Ikastaroa ingelesez dago, testuz, bideoz, test eta ariketaz osatuta dago eta edukiak zabalak badira ere maila ez da sakona (sarrerak esaten du aski dela ordenagailue eta aplikazio arruntekin familiarizatua egotea). Sarrerak esaten du 40-60 ordu inguru behar direla ikastaroa burutzeko*.
Matrikulatzeko EdX-en web orri honetara joan eta kontuan izan ikastaroa doakoa dela Simply Audit modalitatean. Badirudi erregistratuz gero eta ohore kode bat onartuta nolabaiteko egiaztagiria eskura daitekeela baina egiaztagiri 'berifikatu' bat lortzeko ordaindu behar da.
Zure ingelez maila ona ez bada eta Firefox erabiltzen baduzu agian komeni zaizu Quick Translator edo antzeko tresna bat erabiltzea eta kontuan izatea bideoen azpiko barrako Cc botoia sakatuta alboan laburpen idatzi bat agertzen dela.
* MOOC eredu horri freemium deritzo: "oinarrizko ikastaroa doanekoa izan arren, balio erantsiko gauzak erabiltzen dira ikastaroan dirua irabazteko: liburuak, kontsultak egiteko aukerak, ariketen zu zenketa edo bukaerako agiriak". Gorka Palazio, Teketen, in "MOOCen sasoia, etengabeko formakuntza librearen aroa" Administrazioa euskaraz IVAPeko aldizkariaren 85. alean.
Tupi bi dimentsioko animazioak egiteko aplikazio librea da. Linux eta Mac sistemetan funtzionatzen du.
Tupik sortutako bideotik abiatuta Qgifer-en bidez sortutako gif animatua
KToon aplikazioaren fork edo garapen alternatiboa da.
Flash edo Synfig Studio-ren aldean Tupi-k ez dauka denbora lerrorik, fotogramen edizioan oinarritzen baita, hori bai, tween tresnaren bidez bi fotogramen arteko fotogramak sortzen ditu automatikoki mugimendu, tamaina, kolore edo errotazioa sortuz.
Sortutako animazioa bideo (webm, ogv, avi, mov, mpeg...), swf edo png, jpeg fotograma zerrenda gisa esportatu daiteke.
Instalatzeko:
Tupi proiektuaren web orrira (http://www.maefloresta.com), Downloads atalera joan eta zure sistemari dagokion atalean klikatu. Ubunturen kasuan zure bertsioari dagokiona aukeratu, deskargatu eta fitxategian klik bikoitza eginda instalatuko da eta Aplikazioak > Grafikoak atalean agertuko da.
Oharra:
Datozen egunetan oinarrizko funtzionamendua deskribatzen duten bideotutorial batzuk argitaratzeko asmoa daukat.
Great Little Radio Player mundu osoko irratiak entzuteko aplikazio arin eta libre bat da. Berez 300 inguru irrati dakar, mundu zabalekoak, gehienak musikalak, estilo aldetik aukera oso zabala: dance, folk, etno, rock...
Irratiak generoz eta herrialdez ordena daitezke. Horretaz gain gogokoen taldea edita daiteke beti eskura izateko.
Aurreko irudian interfazea ageri bada ere aplikazioa abiatzean interfazea ez da ikusten (ezarpenetan alda daiteke), panelean agertzen da eta klikatuz gero gogokoen zerrenda, interfaze osoa eta ixteko aukerak ageri dira.
Download klikatu eta zure Linux banaketa eta sistemaren bitei dagokien fitxategia deskargatu eta klik bikoitza eginez exekutatu.
Nola gehitu irrati bat:
Aukera zabala bada ere oso puntu interesgarria da nahi dugun irratia gehitzen ahal dugula, beti ere irrati hori streaming bidez emititzen badu, hau da interneten entzun badaiteke.
Ikus dezagun nola gehitu irrati bat, esate baterako Txingudiko Antxeta Irratia.
1- Irratiaren webgunera joan, internet bidez entzuteko estekan eskuin klik egin eta fitxategia gordeko dugu. Kasu honetan m3u formatuko fitxategia.
2- Editatu deskargatutako fitxategia, haren gainean eskuin klik eta Gedit aplikazioarekin ireki. Streaming-aren web helbidea kopiatu.
3- Great Little Radio Player-en menuan aukeratu Stations > Add a new station
Bertan irratiaren izena jarri ondoren aurreko pausuan kopiatutako helbidea Address atalean itxatxiko dugu. Ondoren osa dezakegu generoa eta herria. Markatu Favoriye eta onartzeko Add klikatu.
Hiru urrats hauekin Antxeta Irratia Gogokoen taldean agertuko da. Horrela egin dezakezu nahi duzun irrati guztiekin.
swf fitxategiak erreproduzitzeko Firefox-ek Shockwive plugina -baita Flash Plugin deituta- behar du. Plugina instalatuta duzula egiaztatzeko Firefoxen menuan klikatu Gehigarriak > Pluginak eta ez baduzu instalatu jarraipide hauen bidez.
Kontua da badirudi Firefox-en azken bertsioek (31.a behintzat) akats bat dutela mime-type esleipenean. Mime-type edo Internet media type da posta bezeroek erantsitako fitxategiekin eta nabigatzaileek htlm formatua ez duten fitxategiak irekitzeko zer aplikazioa erabili behar duten adierazten duen identifikatzaile estandarra.
Konponbidea:
Editatu freedesktop-org-xml fitxategia terminalean hau itsatsita:
Suitzako Geneva kantoneko lehen hezkuntzako 170 eskoletan GNU/Linuxerako migrazioa burutu dute eta datorren ikasturtean bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egingo dute.
Gelibredu proiektua Ubuntu 12.04 bertsioan oinarritu da eta hiru erabiltzaile mota bereizi ditu: administratzaile-irakaslea, 1. zikloko ikaslea (4-8) eta bigarren ziklokoa (8-12).
Proiekturako web hau: http://icp.ge.ch/sem/gelibredu prestatu dute eta bertan, frantsesez, azaltzatzen dute proiektuaren helburuak eta urratsak, hamar arrazoi hezkuntzan software librea erabiltzeko, proiektuaren dokumentu ofizialak, sistema librea eta formatu irekien azalpena, elkarlanerako proiektuak eta eduki libreen gaineko informazioa.
Proiektua oso ondo dokumentatuta dago. Abidibide moduan ikus daitezke:
Luberri_lh-asus_120441.iso Eskola 2.0ko programa barruan Lehen Hezkuntzako ikastetxeek dituzten Asus notebook ekipoentzako diseinatutako Linux distribuzioa da.
Ubuntu 12.04.4 bertsioan oinarritutako distribuzio honen deskarga, ezaugarriak, instalazio oharrak, instalazio ondorengo ezarpenak eta abar blog honen eskuineko panelean dagoen Luberri banaketa elementuan klikatua agertuko zaizu.
Luberri institutuan erabiltzen dugun distribuzioaren bertsio berri bat dago deskargatzeko eskuin paneleko Luberri banaketa estekan. Linux honen ezaugarri nagusiak bertan azaltzen dira.
Bertsio honen berritasun nagusia mekanografia ikasteko Ktouch aplikazioa da, euskarazko ariketak barne. Ktoucheko teklatua, ariketak eta gainerako ezarpenak egokitzeko jarraibideak mezu honetan.
Microsoft-ek eskoletako ekipoetan nagusi den Windows XP sostengurik gabe utzi duen egun hauetan Linux sistemako Luberri banaketa deskargatzeko moduan jarri dut eskuin paneleko Luberri banaketa atalean.
Linux banaketa hau Donostiako Antigua-Luberri institutuan erabiltzen dugun Ubunturen aldaera bat da. Ubunturen aldean hezkuntzarako interesgarriak diren hainbat aplikazio ditu eta, batez ere, Windows zerbitzarian integratzeko prest dago. Horri ezker irakasleak zein ikasleak euren ohiko erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzen ahal dira ordenagailuan, Active Directory-k esleitzen dizkien eskubideekin eta zerbitzarian partekatuta dauden karpetak muntatzen zaizkie.
Ubuntuk aste pare bat barru LTS bertsio berria aterako du baina oraingo banaketa Ubunturen 12.04.4 bertsioan oinarritzen da eta 2017 arteko sostengua du.
Deskargak, zehaztasunak, instalatzeko mudua eta abar eskuin paneleko Luberri banaketa atalean daude.