(Eguneratua 2019/4/30ean)
Ubunturekin batera instalatzen zen Soinu-grabatzailea (gnome-sound-recorder) aspaldi honetan ez du funtzionatzen. Izan ere, Ubuntu 16.04tik kendu dute.
Bestetik aplikazio horrekin mikrofonoaren soinua bakarrik graba zitekeen, baina nola grabatu pelikula baten audio zati bat, bideo konferentzia bat, entzuten ari garen irrati emisio bat edo edozein audio?
Lehengo batean arazo honi irtenbide bat bilatu nion eta mezu honetan azaldu nuen. Gaurkoan ordea, errazago eta erabilgarriagoa den soluzio bat topatu diot: Audio Recorder aplikazioa.
Ezaugarriak:
nire ustez interesgarriena da aukera ematen duela hautatzeko grabazio iturria, eta bertan mikrofono eta bertan Internal Audio Analog Stereo, alegia soinu txartelaren soinua. Horretaz gain mikrofonoa, webcam, Rhythmbox, Skype...
Automatikoki has daiteke grabatzen ordu zehatz batean edo soinua hastean eta gelditu hainbat denbora pasata edo isiltasuna egiten denean.
Onartzen dituen formatuak: ogg, flac, mp3, mp2, spx eta wav.
Automatikoki gordetzen du karpeta nagusiko Audio karpetan. Gordetzeko tokia alda daiteke Addicional settings atalean.
Ubuntun instalatzeko bere PPA edo biltegi propioa aktibatu behar dugu. Terminal batean hurrenez hurren exekuta ezazu:
sudo add-apt-repository ppa:audio-recorder/ppa
sudo apt-get update
sudo apt-get install audio-recorder
Aipatu formatu guztiak erabili ahal izateko komeni da egiaztatzea plugin hauek instalatuta dituzula (terminalean itsatsita):