![]() |
| VLC-ren interfazea euskaraz. Egin klik handia ikusteko. |
Hainbaten artean hasitako lan hau ez dakit zeinek bukatu duen (EuskalGNUk?) baina bederen haren berri Xabier Aramendi zinemazaleak Azpitituluak.com web orrian eman du.
Mezu horretan bertan azaltzen da nola instalatu Windowsen. Ni saiatuko naiz azaltzen nola instala daitekeen Ubuntun. Instalatua ez baduzu jo software-biltegira, vlc bilatu eta instalatu. Ondoren:
- Hizkuntza fitxategia jaitsi.
- Deskonprimitu nahi duzun karpetan.
- Arakatzailera root moduan sartu terminal batean hau exekutatuz (tentuz ibili): sudo nautilus
- Deskonprimitutako vlc.mo fitxategia kopiatu.
- Arakatzailean /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES karpetara joan eta fitxategia itsatsi. Esango dizu izen bereko fitxategi bat badagoela eta ea ordeztu nahi duzun; baietz esan.
- Arakatzailea eta terminala itxi, VLC ireki eta egin irribarrea.

0 comments:
Post a Comment