2010/04/04

Firefox gehigarriak: zenbait gehigarri interesgarri.

Firefox interneteko nabigatzailea hain erakargarri egiten duen gauzetako bat bere gehigarriak dira. Osagarri hauen bidez nabigatzaileak eskaintzen dituen zerbitzuak nabarmen handi ditzakegu gure beharretara egokituz.
Ehundaka gehigarri daude; kontua ez denak instalatzea baizik eta gomendatzen digutenak, interesgarriak iruditzen bazaigu, instalatu, frogatu eta mantendu edo, arazorik gabe, desinstalatu.
Hemen dituzu orden alfabetikoan une honetan nik instalatuta ditudanak, interesatzen zaizkizunetan klikatu eta instalatzeko agindu. On dagizutela:

  • Addictive Typing Lessons: Mekanografia praktikatzeko. Testuak euskaraz deskarga daitezke (begiratu mezu hau).
  • Barlesque: Firefox 4ko gehigarrien barra tamaina minimora txikitzen du.
  • Bookmark Autohide: Lastermarken tresna barra ezkutatzen du eta agerian jartzen du sagua gainetik pasatzean. Interesgarria web orrientzat espazio gehiago emateko, batez ere netbooketan eta beste pantaila txiki edo zapaletan.
  • DeskCut: orri baten gainean eskuin-klikari orriaren lasterbidea mahaigainean sortzeko aukera eransten dio.
  • DownloadHelper: bideoak jaisteko.
  • Download Status Bar: Erakusten du gehigarrien barran deskargen egoera. Erabiltzen da deskargen leihoaren ordez. Deskargen lehioa ez ikusteko Editatu > Hobespenak > Orokorra eta desmarkatu Erakusi deskargen leihoa.
  • Downthenall: web orriak dituen objektu guztiak, irudiak, musika... denak batera jaisteko.
  • Euskalbar: euskara eta gaztelania, frantsesa, ingelesaren arteko hiztegiak, Euskalterm, corpusak, esaera zaharrak... eta zer dakit nik dena batera.
  • Forecastfox: Datozen egunetan toki zehatz batean zer eguraldia egingo duen berri ematen digu beheko barran.
  • Greasemonkey: scripten bidez zenbait web orriri gure gogoko aldaketak egin ahal izateko. Esate baterako Googleren bilaketak hobetzeko bi script hauek:
    • GoogleExtra: bilaketaren eskuinetik publizitatea kendu eta bilatu dugun terminoarekin lotura duten irudiak, bideoak, Wikipediaren azalpena, itzulpena...eskaintzen digu.
  • Image resizer: web-irudiak handiago ikusteko. Azalpena.
  • Instaclick: esteka batean eskuin-klik egitean fitxa berri batean irekitzea.
  • Save link: web orrien estekak laster-marketan gorde beharrean fitxategi moduan gordetzeko. Fitxategian klikatzean web orria irekitzen da.
  • Siphon: Firefoxen gehigarriak sinkronizatzeko. Ekipo batzuk erabiltzen badituzu zure gogoko gehigarrien instalazioa errazten du.
  • Tile Tabs  bi fitxa edo gehiago batera ikusteko.
  • Webmail Ad Blocker: web posta zabalduenetan publizitatea ezabatzen du.
  • Xuxen zuzentzaile ortografikoa: nabigatzailean idazten ditugun orrietan, hala nola blog, formulario, wikietan... euskarazko zuzentzaile ortografikoa aktibatzen du.
2012ko martxoaren  15an eguneratua.

0 comments:

Post a Comment