Soinuak erreproduzitzeko Ubuntuk Soinu-grabatzailea aplikazioa instalatzen du. Oso Ubuntu estilokoa, sinplea, erraza eta oso grafikoa alegia.
Soinu grabatzailearen pantaila |
Ikus dezagun nola konpon dezakegu hori.
- Pulseaudio Volume Control aplikazioa instalatuko dugu. Horretarako terminal bat ireki (Aplikazioak > Gehigarriak > Terminala eta honako hau itsatsi eta exekutatu: sudo apt-get install pavucontrol
- Soinu grabatzailea irekiko dugu.
- Instalatu berri dugun aplikazioa ere irekiko dugu: Aplikazioak > Soinua eta bideoa > Pulseaudio Volumen Control. Recording fitxara joan. Show atalean Applications aukeratu.
- Hirugarren leiho batean audioa erreproduzitzeko erabiliko duzun aplikazioa ireki (Firefox, Rithmbox, VLC...)
- Grabatzeko grabatzailean botoi gorria zanpatu, erreprodukzioa martxan jarri eta Pulseaudioan Recording atalean Internal Audio Analog Steroan aukeran klikatu eta aukera ezazu Monitor of Internal Audio Analog Stereo. Hau eginda ekipoak erreproduzitzen duen soinua grabatuko da.
Ekipoak erreproduzitzen duen audioa grabatzeko. |
Pulseaudio Volume Control horretan posizio hori horrela uzten badugu -Monitor of...- hortik aurrera grabatzaileak ekipoaren audioa grabatuko du eta ez mikrofonoarena. Beraz mikrofonoaren audioa grabatzeko egoerara bueltatzeko grabatzailea grabatzen jarriko dugu eta Pulseadioko Recording atal horretan Internal Audio Analog Stereo posizioa aukeratuko dugu.
Mikrofonoarekin grabatzeko posizioa. |
Pulseaudio Volume Control bakarrik ireki beharko dugu audioaren sarrera aldatu nahi dugunean.
Askoz errazagoa izango zen audio hobespenetan stereo-mixa sarrera aktibatzeko aukera ematea, baina, tira, zer egingo diogu. Metodo sinpleago bat ezagutzen baduzu jar ezazu komentarioetan, faborez.
Natty bertsioan frogatua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina