diseinatutako Ubunturen erremasterizazioa da. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Irakasle eta ikasleentzako hainbat aplikazio ditu. Ohikoez gain: Minder, Foliate, Xournal++, Gimp, FreeFileSync, Zim, Nextcloud Client, Inkscape, LibreCAD, Ksnip, SweetHome3D, Ktouch, Stellarium, Geogebra, Chromium, Audacity, Openshot, OBS, VLC...
- Windows Server-en menpeko domeinuetan integratu daiteke eta eskoletako erabiltzaileak onartu.
- Domeinuan partekatutako karpetak (Irakasleak, Ikasleak, Orokorra, Administrazioa) erabiltzaile motaren arabera mapeatzen ditu.
Deskargak:
Luberri_20.04.2.iso (3.7GB, 64 bitekoa, edozein ordenagailurako)
Luberri_20.04.1.iso (3.7GB, 64 bitekoa, edozein ordenagailurako)
Luberri_18.04.11_64bit.iso (4GB)
Luberri _16.04.12_32bit.iso (2.9GB, 32 biteko prozesadorea duten Asus PC Eee matxinsaltoak, Lenovo
Ideapad S10e eta beste ekipo zaharrentzat).
Luberri_16.04.12_32bit_smart.iso (3.6
GB, 32 bitekoa, Smart Board arbel digitalaren SB68V eta SB580 modeloak erabili behar duten
ekipoentzat).
Ikusi:
- instalazioa egiteko eta instalazio ondorengo jarraibideak.
- bertsioen berrikuntzak.
- posta-zerrenda Foroko albisteak eta bestelako mezuak jaso nahi baduzu bertan harpidetzen ahal zara (subscribe). Ekarpenak, zalantzak, iritziak bidaltzen ahal dituzu helbide horretara eta harpidetutakoek jasoko dituzte.
Aupa Alex,
ErantzunEzabatu18.04.10 bertsioa ezin daiteke erderaz jarri. Nahiz eta espainiera deskargatu, euskera eta ingelera agertzen zaizkit bakarrik aukera moduan.
Eskerrik asko eta zorionak egindako lan ikaragarriagatik.
Barkatu, lehenengo esaldia galdera bat zen, ez afirmazio bat.
EzabatuAupa:
ErantzunEzabatuNorbaitek esaterik badu eskola 2.0-ko ordenagailu berde zahar horietan )Telefonikakoak)zein bertsioa den egokiena?
Eta bestetik, komeni da windows daukan partizioa mantentzea ala linuxekoa uztea nahikoa da?
Milesker
Eskola 2.0ko berde-zuriek (Asus Eee Pc) 32biteko prozesadorea dute. Luberri _16.04.11_32bit.iso bertsio egokia da. Badira beste bertsio batzuk 32 bitekoak baina honek aplikazioz ondo hornituta dago.
EzabatuOso ongi, hori deskargatuko dut.
EzabatuEta windows daukan partizioa mantentzea komeni da ala ezabatu eta linuxekoa bakarrik uztea?
Milesker
Linuxi berdin dio.
EzabatuKaixo Alex:
ErantzunEzabatuTelefonicako minieramangarrietan lortu dugu Luberri 16 bertsioa ondo instalatzea. Ondo arrankatzen du baina eskolako domeinuan sartzea ez dugu lortzen. Wifia ondo hartzen du eta domeinuan sartzea eskatzen diogunean hasi egiten da baina ez du aurrera egiten.
Sumatzen duzu non egon daitekeen arazoa?
Milesker
Probatu klable bidez konektatuta.
EzabatuProbatu dugu eta berdina egiten du, saiatzen da, hasten da baina ez da script-a azaldu ere egiten.
ErantzunEzabatu