2015/01/28

Nola sortu lasterbideak dokumentuei eta karpetei Linuxen

Linuxek bi esteka edo mota bereizten ditu: bigunak edo sinbolikoak eta gogorrak.

Diferentzia nagusia hau da: esteka biguna puntero bat da, fitxategia ezabatuta estekak ez du funtzionatzen. Esteka gogorren kasuan esteka jatorrizko fitxategiaren kopia da, jatorrizkoa ezabatuta estekak mantentzen ditu datuak. Esteka gogorrak ezin dira egin karpetei ez eta beste fitxategi-sistemen fitxategiei.
Normalean esteka bigunak Mahaigainean sortzen dira modu azkar batez dokumentu bat irekitzeko edo urruneko karpeta bat irekitzeko.

Gutxienez hiru era daude estekak sortzeko:

Lehenengoa arakatzailean (Nautilus, Nemo...) Ctrl+Mayus sakatu eta estekatu nahi dugun dokumentua edo karpeta errestan eraman lasterbidea nahi dugun karpetara, gehienetan Mahaigaina karpetara.
Sistema hau erraza izateaz gain sareko dokumentuekin funtzionatzen du ere. Esteka bigunak sortzen ditu.


Bigarrena da estekatu nahi dugun dokumentu edo karpetan eskuin klik egin eta sortu esteka. Esteka dokumentua dagoen karpetan bertan sortzen da. Ondoren esteka ebaki eta egon behar duen tokian itsatsi. Sistema honek ez du funtzionatzen sareko dokumentu eta karpetekin. Esteka bigunak sortzen ditu.


Hirugarren era terminala erabiliz egiten da. Sistema honek bakarrik dokumentuetarako balio du, lokalak zein sarekoak.
Terminala ireki (Ctrl+Alt+T), cd komandoaren bidez esteka kokatu nahi duzun tokira joan, eta ln komandoaren bidez esteka sortu:


ln komandoak link edo esteka sortzen du -s parametroarekin esteka soft, biguna edo sinbolikoa -bestela gogorra sortzen du-; tileta (~) ikurrak zure erabiltzailearen karpeta adierazten du (/home/erabiltzailea). Lana errazteko karpeta eta dokumentuaren izenetan ez dut espazio zuririk erabili, espazio zuririk balego izena kakotzen artean idatzi beharko genuke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina