Otsailaren 1 eta 8an, asteazkenekin,"Linux instalazioa eta administrazioa eskolan" ikastaroa egingo da Irungo Berritzegunean.
Ikastaroa ikastetxetako IKT arduradunei zuzenduta dago eta helburua da hastea Linux -zehazki Luberri Ubunturen erremasterizazioa- instalatzeko, kudeatzeko eta erabilera zabaltzeko jarraibide, laguntza teknikoa eta irizpideak eskaintzea.
Ikastaroa zazpi ordukoa da bi egunetan banatuta.
Noiz: Otsailaren 1a eta 8an, asteazkenarekin.
Ordutegia: goizeko 9:30etatik 13:00etara.
Tokia: Irungo Berritzegunea (Karrika Nagusia 43).
Programa:
- Zertarako Linux. Software librearen abantailak.
- Linuxen ezaugarri nagusiak.
- Ubuntu: Mahaigaina, fitxategien arakatzailea, aplikazio nagusiak eta formatuen afera.
- Luberri erremasterizazioaren ezaugarriak: Windowsen Active Directoryn integratzea, konpartitutako karpetak eta karpeta pertsonalak mapeatzea, eta aplikazio nagusiak.
- Ikastetxerako distribuzio propioa prestatu eta instalatu.
- Ekipoen ezarpenak: wifia, inprimagailuak, IP finkoak...
- Ekipoen kudeaketa: softwarearen eguneratzeak, programen instalazioa...
- Domeiniuaren kudeaketa Linuxetik: Terminal Server Renminaren bidez.
- Arbel digitala: Smart eta beste modeloen instalazioa eta kalibrazioa.
- Instalazioen erritmoak eta irizpideak.
- Laguntza teknikoa eskuratzeko bideak.
- Linux eskolan posta-zerrenda.
Ikastarora gutxienez 4GB duen USB memoria huts bat eraman behar da. Komeni da ere ikastetxeko portatil bat eramatea lehenengo instalazioa egiteko.
Plaza kopurua: 20.
Izena emateko Irungo Berritzeguneko web orritik egin daiteke, eskuineko atalean Prestakuntza ekintzak > Ekintza bilaketa > Izenburua Linux, edo zuzenean lotura honetan klikatuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina