Linux-zalea bazara seguru noizbait gertatu zaizula powerpoint, word edo excel bat LibreOffice-z ireki eta aurkezpena edo dena delakoa ez dela guindousen bezala ikusten. Dela letra mota aldatu diola, dela ez dakit zer efektua gaizki ikusten dela...
Hona hemen soluzio bat delako pptx, doc edo dena den guindowsen bezalaxe ikusteko: Outlook.com eta bere OneDrive. Outlook.com Microsoft-en posta da eta OneDrive bere lainoko biltegia. Jakina aldez aurretik outlook.com-en erregistratu beharko duzu (euskaraz dago eta estetikoki bikaina da).
Sartu outlook.com-en. Ez dugu, momentuz bederen, posta-elektronikoa erabiliko; biltegira joango gara aplikazioen botoia sakatuta:
Eta OneDrive irekiko dugu:
Fitxategien arakatzailetik ikusi nahi dugun ppt edo pptx fitxategia herrestan eramango dugu OneDrive-ra eta jaregin. Behin OneDriven dagoela eskuin klik egingo diogu eta esango diogu irekitzeko PowerPoint Online-n.
Ikusteko diaporama hasteko esan eta pantaila osoan ikusteko F11 sakatuko dugu
eta guindousen bezalaxe ikusiko dugu.
Behar izanez gero fitxategia bertan editatzeko aukera izango dugu.
Berdin jokatuko dugu arazoa doc edo xls batek ematen badigu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina