CD-ROM asko tamalez soilik Windows-en erabiltzeko eginak daude, Ikastolen Elkartekoak adibidez. EXE fitxategi bat exekutatuz abiatzen dira. CD-ROM hauek ikusteko aski zen Wine instalatzea eta horren bidez ikustea baina Ubuntun, Lucid (10.04) bertsiotik hasita, ezin dira exekutatu ekipotik kanpoko programak eta horrek tarea konplikatzen du. Ikus dezagun nola peleatu
.exe horiekin.
Lehenik eta behin bereizi behar dugu instalatu gabe aplikazioa martxan jartzen duten
.exe fitxategiak eta .exe intalatzaileak. Batzuetan, azpiko irudiaren lez, biak agertuko dira.
|
Ttantto aplikazioa martxan jartzen duena eta Ttantto disko gogorrean instalatzen duen setupa. |
Aplikazioa martxan jartzen duen .exe badago nik ondoren azaltzen dudan sistema gomendatzen dizut. Soilik instalatzailea badago mezuaren bukarean emango dizut sistema egokia instalazioa burutzeko.
1. urratsa: ISO irudia prestatzea.
ISO irudia egitea CD edo DVD baten informazioa fitxategi bakarrean gordetzea da.
CD edo DVDa grabagailu unitatean sartu eta Brasero (Aplikazioak > Soinu eta Bideoa > Brasero) martxan jarriko dugu.
Diskoak kopiatzea aukera hauta eta bertan
Disko berria beharrean
Irudi
fitxategia hauta ezazu. Propietateetan sartu eta jarri izen egoki bat
irudiari, irudia gordetzeko tokia adierazi (eskolan zerbitzariko karpeta batean
CD-DVD irudiak karpeta sor dezakezu) eta beheko Disko-irudi mota
atalean hauta ezazu ISO9660irudia formatua; Itxi; Sortu irudia.
|
Braserori kopia ISO fitxategi batean egiteko agintzen |
2. urratsa: softwarea.
Bi programa eta bere menpekoak behar ditugu. Hauek instalatzeko ireki terminal bat (Aplikazioak > Gehigarriak > Terminala) eta honako hau itsatsi eta exekutatu:
sudo apt-get install wine acetoneiso
3. urratsa: ISOak AcetoneISO-rekin asoziatu.
Grabatu duzun ISO irudira joan arakatzailearekin eta fitxategiari eskuin klik egin eta Propietateak klikatu, fitxetan Ireki honekin klika, agertzen den zerrendan Acetoneiso hauta eta onartu.
|
ISO irudia AcetoneISO aplikazioari asoziatzen |
4. urratsa: esteka bat sortu.
Erabilera erraztu arren ISO fitxategiari esteka bat sor diezaiokegu mahaigainean; horretarako ISO fitxategian eskuin klik egin eta Sortu esteka klika. Sortzen duen esteka ebaki eta mahaigainean itsatsi. Pausu hau CD-ROM bakoitzarekin egin beharko dugu.
|
Esteka sortzen |
5. urratsa: martxan jarri.
Mahaigaineko estekan bi klik eginez bi leiho irekitzen dira: acetoneiso-rena eta CD-ROMaren fitxategiak erakusten diguna. Lehenengoa itxi eta bigarrenean aplikazioa martxan jartzen duen EXE fitxategia bilatu (kontu! ez klika setup.exe baizik eta aplikazioaren izena duena).
|
CD-ROMaren aplikazioa irekitzen |
Sistema honek abantaila bat dauka -denak ez dira nekeak izango- eta zera da, diskoak tiradera batean gordetzen ahal ditugula betiko haren kopia disko gogorrean dagoelako.
CD-ROMen ordez bideo CD edo DVDak badira urratsak antzekoak dira, Wine ez genuke instalatu beharko eta EXEren ordez AVI fitxategia jarriko genuke martxan.
CD edo DVD baten Windows instalatzailea nola jarri martxan.
Zure diskoan .exe bakarra instalatzailea bada, jeneralean setup.exe, exekutatu ahal izateko exekutatzeko baimenik izan gabe Gnometik kanpo egitea da irtenbidea. Wine instalatua eduki behar duzu. Sartu CDa eta arakatzailearekin begira zein den setup.exe fitxategiaren kokalekua. Ondoren ireki terminala (Ctrl+Alt+t) eta idatzi:
wine /media/...eta osatu exe fitxategiaren path edo bidea eta izena. Enter egin eta instalazioa martxan jarriko da.
|
Ostadar II instalatzeko fitxategia exekutatzeko agindua. |
Programa abiatzeko: Wine > Programak...