Granola PUZ edo prozesadorearen elektrizitate kontsumoa jaisten duen aplikazio bat da. DVFS teknologia erabiltzen du (tentsio dinamikoa eta maiztasunaren eskalatzea); haren bidez prozesadoreen maiztasuna haren lanari egokituta kontsumoaren murrizketa interesgarria lortzen omen du -%30 artekoa hornitzaileak dioenez-. Ekipoaren errendimenduan ez da inolako jaitsierarik sumatzen -duela hiru aste instalatu nuen-. Portatiletan baterien iraupena luzatzen da.
Interfaze grafiko txiki bat du aurreztearen berri ematen duena, kontsumoan, dirutan eta CO2an.
Windows eta Linuxerako bertsioak daude.
Ubuntun instalatzeko hauek dira hurrenez hurren terminalean exekutatu beharreko aginduak:
sudo
apt-get
install
apt-transport-https
wget https:
//download
.miserware.com
/linux/deb/ubuntu/natty/miserware-repo-latest
.deb
sudo
dpkg -i miserware-repo-latest.deb
sudo
apt-get update
apt-cache search MiserWare
sudo
apt-get
install
granola
sudo apt-get install granola-gui
Jakin nahi duzu ekipo batean granola zerbitzua dagoen? Egin
sudo ls /etc/init.d eta zerrendan agertzen bada zerbitzua badago.
Kuriositatez kontsultatu dut zenbat kontsumitzen duen ordenagailu batek eta hemen jarriko ditut hainbat datu orientatzaile:
Mahaigaineko baten osagaiak:
PUZ: 40W - 125W
Oinarrizko plaka: 10W
Haizagailu bakoitzak: 5W
Txartel grafikoa: 20W - 50W
Elikadura iturria: 10W
Disko gogorra: 5W - 10W
CD-ROMa: 3W - 6W
CRT monitorea: 70W - 110W LCD monitorea: 30W - 40W
Bozgorailuak: 10W - 30W
Bideratzailea: 5W - 10W
ADSL modema: 5W - 10W Ekipo portatilek 15W - 45 W
Nire ekipoaren kasuan prozesadoreak 95W kontsumoa du; aplikazioaren datuen arabera 40 W gutxiago gastatzen omen du orduko.
iturriak: el atareao eta taringa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina