Nola erabiltzen dira lotura horiek Rythmbox erreproduktorean? Ikus dezagun adibide bat. Demagun blues pixka bat entzun nahi duzula. Aplikazioak > Soinua eta bideo > Rythmbox musika erreproduzitzailea abiatu:
- Hauta ezazu Jamendo (edo Magnatune).
- Bilatzailean entzun nahi duzun musika estiloa (gure kasuan blues)
- Artista, album edo zuzenean abesti bat hauta eta erreprodukzioa hasiko da eta jarraituko du zerrendako ordenan.
- Albuma gustatu bazaizu eta deskargatu nahi baduzu mp3an entzuteko edo CD bat egiteko deskargatzeko ikonoa klikatu. Jamendoren kasuan doako deskarga hasiko da torrent bidez eta Magnatuneren kasuan erregistratu eta hilean 15$en truke nahi haina deskargatu ahal izango dugu.