Datu asko duten kalkulu orrietan sarri datuen azpimultzoekin lan egitea komeni da. Azpimultzo edo kontsulta horiek egiteko pare bat metodo badira bederen: iragazkiak eta datu-pilotuak. Gaur datu-pilotuaz arituko naiz.
Datu-pilotuak honako hau egiten du, datu-hautapen baten gainean interesatzen zaizkigun zutabe eta errenkadekin orri berri bat sortzen du; orri horrek jatorrizko orritik interesatzen zaizkigun eremuak erakusteaz gain berauek aldatzeko aukera ematen du. Datu hautapen horren gainean baldintzen bidez zehatz daiteke zeintzuk datuk ikusi, eta horretaz gain, hautatutako datu horiekin kalkuluak eta grafikoak egin ditzakegu. Ikus dezagun adibide bat.
Abiapuntua eskolako ikasleen zerrenda da. Mila ikasle ingurukoa.
|
Ikasleen datuak dituen kalkulu orriaren detailea. Ikasleen izenak pixelatuta daude. |
Taula osoa hautatu eta menu nagusian Datuak > DatuPilotua egingo dut. Datu horietan zeintzuk errenkadak eta zutabeak interesatzen zaizkigun markatuko ditut.
|
Interesatzen zaizkidan zutabeak ezkerreko atalean kokatu ditut. |
Ados egin eta aplikazioak orri berri bat sortzen du eta datu-pilotua deitzen dio. Hemendik aurrera hor lan egingo dugu jatorrizko orria lagata. Orri berri honetan iragazkiak ditugu zutabe-buruetan eta haien bidez datuei galbahea pasatzen ahal diegu.
|
Zutabe batean iragazkia pasatzeko aukerak |
Bukatzeko, iragazi konplexuagoak egiteko pilotuaren ezker izkinan agertzen den iragazia botoian klikatuta hainbat baldintza konbina dezakegu azpitaldeak egiteko.
|
Iragazi konbinatu baten adibidea. Ibai Lizeo eta Amassorraindik etorri diren ikasleen artean marrazketa markatu ez dutenak.
Laburbiltzen datu anitz kudeatzeko datu-base bat erabili beharrean kalkulu orria ibiltzen badugu -oso tipikoa inguru ez informatikoetan- datu-pilotuak datu-baseetan tipikoak diren kontsulta edo azpi-multzoketak egiteko aukera ematen ditu. |
|
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina