2011/06/08

Ubuntu: aukeran Rhythmbox, Jamendo eta Magnatunerekin.

Ubunturen azken bertsioak, Natty Narval-ek, musika erreproduktorean aldaketa bat ekarri du Rythmbox-en ordez Banshee. Erreproduktore berrian ez dira agertzen Jamendo eta Magnatune musika libreko banatzaileen loturak.
Nola erabiltzen dira lotura horiek Rythmbox erreproduktorean? Ikus dezagun adibide bat. Demagun blues pixka bat entzun nahi duzula. Aplikazioak > Soinua eta bideo > Rythmbox musika erreproduzitzailea abiatu:



  1. Hauta ezazu Jamendo (edo Magnatune).
  2. Bilatzailean entzun nahi duzun musika estiloa (gure kasuan blues)
  3. Artista, album edo zuzenean abesti bat hauta eta erreprodukzioa hasiko da eta jarraituko du zerrendako ordenan.
  4. Albuma gustatu bazaizu eta deskargatu nahi baduzu mp3an entzuteko edo CD bat egiteko deskargatzeko ikonoa klikatu. Jamendoren kasuan doako deskarga hasiko da torrent bidez eta Magnatuneren kasuan erregistratu eta hilean 15$en truke nahi haina deskargatu ahal izango dugu.
Rythmbox instalatzeko -eta hala nahi baduzu Banshee desintalatzeko- Software biltegitik egin dezakezu.

2 iruzkin:

  1. Egia, Banshee-ri Jamendo falta zaio, baina egia esanda Jamendo plugin-a kaxkar xamarra iruditu izan zait beti, webgune ofizialarekin alderatuta. Motela eta aukera sozialik gabea, nahiago izan dut beti jamendo.com-en musika entzun.
    Portzierto, blog aparta duzu.

    ErantzunEzabatu
  2. Arrazoia duzu Makilakixki -lehenengo paragrafoan-. Jamendo.com web aparta da.

    ErantzunEzabatu