2012/02/14

Ubuntu: nola bertsioberritu LibreOffice 3.5-era


The Document Foundation-ek LibreOffice bulego paketearen 3.5 bertsioa aurkeztu du.
Abiatzea arintzeko egindako kode-garbiketa aparte utzita erabiltzaileari begira berrikuntzarik nabarmenenak hauek dira:

Writer
  • Ingeleserako gramatika-zuzentzaile berria.
  • Hobekuntzak tipografian.
  • Hitz kontagailu berria.
  • Goiburu, orri-oina eta orrialde jauzi berriak
  • DocX-ren komentarioak inportatzen ditu.
  • Linux Libertine tipografiaren gestio hobetua.

Impress/Draw
  • PPT/PPTXren Shapes eta Smart Art-en inportazioetan hobekuntzak.
  • Multimedia eta paleten kaptsulatua.
  • Microsoft Visioko irudiak inportatzeko aukera.
  • Marrazteko paletan linea bukaera berriak.

Calc
  • 10.000 arteko orriak.
  • Datuak lerro anitzetan sartzeko era berria.
  • Beste pakete ofimatikoen fitxategien inportazioan hobekuntzak.
  • Datuen iragazkirako leihoaren diseinu berria.

Math
  • Hobekuntzak docx-en formulen inportazio-esportazioan.
  • Jokuen teoriarako ikur berriak.

Base
  • PostgreSQLrako kontrolatzaile natiboa.


Berrikuntzen berri zehatza hemen
Berrikuntzen nagusien bilduma-orria pdf-n.


Instalatzeko hoberena da libreofficen PPA biltegia iturrietan  jartzea eta itxarotea egun batzuk biltegian jarri arte. Terminalean:
sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/ppa
sudo apt-get update
Windows edo Mac-en instalatzeko begira hemen.
Ubuntun OpenOfficetik LibreOfficera pasa nahi baduzu kontsulta ezazu mezu hau.

Gnome Subtitles azpitituluak lantzeko aplikazioa

Azpitituluak hizkuntza lantzeko lanabes baliotsuak dira. Transkripzioek  ahozkotik idatzirako bidean eta alderantzizko bidaian lagunduko digute. Azpitituluek formala ez den hizkuntzaren itzulpenen erronka planteatuko digute.

Linux inguruan Gnome Subtitles aplikazio erabilgarria eta erraza da. Instalatzeko Ubuntun software biltegira joko dugu edo terminal batean honako hau aginduko dugu:
sudo apt-get install gnome-subtitles

Hiru dira azpitituluekin egiten ohi diren ekintzak:

A) Bideo bati azpitituluak ipini.

Behin programa irekita kargatuko dugu bideoa: Video > Open (1), tresna barrako plus berdea sakatuko dugu lehenengo azpititulua sartzeko, bideo erreproduktorean geldituko dugu bideoa azpititulua sartu nahi dugun unean (2) eta bertan markatuko dugu azpitiuluaren hasiera -From- (3) seinaleko ikonoa klikatuz. Beheko edizio kutxan idatziko dugu azpititulua (4). Bideoa erreproduzitzen segituko dugu eta geldituko dugu azpititulua desagerarazi nahi dugun unean eta (5) seinaleko ikonoan klikatuko dugu. Horrela egingo ditugu banan bana azpititulu guztiak eta ondoren fitxategia gordeko dugu proposatzen digun srt formatuarekin. Bideoa azpitituluekin ikusteko Film-erreproduzitzailean behin bideoa irekita egingo dugu Ikusi > Azpitituluak > Hautatu testuaren azpitituluak eta srt fitxategia non dagoen esango diogu.



B)  Azpitituluen itzulpena.

Beste lan interesgarria film baten azpitituluak euskaratzea izan daiteke. Horretarako filma eta jatorrizko hizkuntzaren azpitituluak jaitsiko ditugu.
Ondoren Gnome Subtitles ireki eta jatorrizko azpitituluak kargatuko ditugu eta File > Translation > Open egingo dugu. Orain testu bakoitzaren eskuin aldean bere euskarazko ordaina idatziko dugu.


Itzulpena literala baino argia eta laburra izan behar du.


C) Azpitituluen sinkronizazioa.

Bada hirugarren lan bat Gnome Subtitles aplikazioari eskatuko dioguna. Filma bat eta haren azpitituluak jaitsi eta desfasea badago haien artean aplikazioa erabil dezakegu bi fitxategiak sinkronizatzeko. Horretarako bideoa eta azpitituluak kargatuko ditugu eta Timings > Sinkronize klikatuko dugu (1).


Bilatuko dugu sinkronizatzeko sekuentzia bat eta sinkronizazio leihoan Gehitu egingo dugu (2). Azpititulua hautatuko dugu, bideo-erreproduzitzailea azpititulua hasi beharko zen unean kokatu eta hasierako ikonoan (3) klikatuko dugu. Bigarren sekuentzia batekin gauza bera egingo dugu eta ondoren sinkronizazioa egiteko aginduko diogu. Ondoren fitxategia gorde egingo dugu.

2012/02/02

Eskola 2.0 ikasleen ekipoak eta linux

Mezu hau gehien bat EAEko Eskola 2.0 programako institutuetako Premia edo IKT arduradunentzat dago pentsatua.

Orokorrean Eskola 2.0 programaren bidez institutuetara ekarri dituzten Toshiba gorriek softwarrez ongi hornituta daude eta Linuxen badabiltza, baina errazago eta seguruago ibiltzeko eta sarean konfliktoak sor ez daitezen aholku batzuk emango ditut. Aholkuak dira, hau da, aplikatu daitezke denak, batzuk edo bat ere ez. Zure esku.

Aldaketa hauek (bigarrena behintzat) komeni da institutuan bertan egitea ekipoa kablerik gabe ikasleen wifi piztu batetik gertu.

A- Administradore (eskola20) bezala sarturik.

1-  Ekipoaren izena: instalatzaileek klonaren izena aldatu dute baina Windowsen jarritako izen bera jarri dute eta horrek arazoa sor dezake sarean. Aski da letra bat aldatzea numerazioa bere horretan utzita eta nik hasierako SK letrei L bat erantsi diet. Nola egin: administradore bezala logeatu, terminal bat ireki eta agindu hau itsatsi:
sudo gedit /etc/hostname
Agertzen den izenari SK eta gero L erantsi eta gorde. Ondoren:
sudo gedit /etc/hosts
eta bigarren lerroan aldaketa bera egin eta gorde.

2- Wifiaren konexioa: Honezkero paneleko wifiak abisatzen du badaudela hainbat sare atzemateko moduan. Horien artean IKXXXXXX eta IRXXXXXX. Ikasleen ekipoa dela kontuan harturik IKXXXXXX hautatuko dutu eta pasahitza emanda konexioa egingo du. Inportantea: panelean konexioaren ikonoan klik egin eta zabaltzen den menuan Editatu konexioak... klika > Haririk gabekoa > Auto IKXXXXX > Editatu > (pasahitza eman) > azpian agertzen den Erabiltzaile guztientzako erabilgarri aktibatu eta itxi. Hartara ikaslea sartzen denean automatiko konektatuko da konexioa eta bere pasahitza ezagutu beharrik gabe.

3- Sistemaren ezarpenak aldatu: paneleko itzaltzeko botoian klika > Sistemaren ezarpenak >
3.1- Touchpadean bi hatzez. Hardwarea > Sagua eta Touchpad-a fitxan > Bi hatzeko korritzea aktibatu eta itxi. Horrela touchpadean gora eta bera, urbildu eta urrundu erraz egingo dugu.
3.2-  Automatiko logeatzea ikasle moduan: Sistema > Saioa hasteko pantaila > Desblokeatu > Aktiba ezazu Hasi saioa automatikoa eta hautatu ikaslea. Hartara ikasleari ez dio identifikazioa eta pasahitza eskatuko. Beste erabiltzaile batekin sartu behar denean ikaslearen saioa ...
3.3- Interfaze klasikoa Unityren ordez. ...bertan zaudela Hautatu atalean Ubuntu-ren ordez Ubuntu Clásico eta itxi. Horrek Ubunturen itxura klasikoa lehenesten du.

4- Instalazioak.  Lehen esan bezala oinarrizko software guztia daukate ekipoek -marrazketa teknikoa ezik-. Dena den orain da unea faltan duguna instalatzeko. Nik instalatuko dudana jarriko dut; ezin azaldu banan banan zergatik. Norberak ikusiko du zer kendu eta zer jarri. Terminalean:
sudo apt-get  install gthumb fotowall ktouch okular compizconfig-settings-manager fbreader shutter gnome-gmail pykaraoke acetoneiso
LibreCAD ez dago errepositorioetan, beraz, behar baduzu terminalean jarri:
sudo add-apt-repository ppa:librecad-dev/librecad-stable
sudo apt-get install librecad

5- Desinstalazioak. Arrazoi ezberdinengatik. Zuk ikusi. Terminalean:
sudo apt-get remove --purge shotwell pitivi picasa klavaro avidemux gwibber ubuntuone-client evolution

B- Ikaslea bezala sarturik

Behin ezarpen orokorrak jarrita ikaslearen profilean aldaketatxo batzuk egitea komeni da. Horretarako eskola20 erabiltzailearen saioa amaituko dugu eta ikaslearenean sartuko gara.

 1- Panela blokeatu. Ubunturen panela oso konfiguragarria da baina ikasleek ikonoak jarri eta kendu egiten dute eta gero ez dakite nola berreskuratu. Ikaslearen panela blokeatzeko terminalean:
gconf-editor /apps/panel/global/locked_down 
eta aktibatu locked down. Itxi.

2- Saioaren blokeoa desaktibatu. Segurtasunagatik aktibitaterik gabe minutu batzuk pasata saioa blokeatzen da. Hori ekiditeko terminalean:
gconf-editor  /apps/gnome-screensaver/lock enabled
eta desaktibatu lock enabled. Itxi.

3- IKASLEAK sareko karpetari konexioa sortu. Gure institutuan DBHko ikasle guztiek sareko erabiltzaile bera dute eta IKASLEAK karpeta honetan gordetzen dituzte hainbat lan eta, batez ere, hortik hartzen dute irakasleek jarritako materiala (dokumentu, irudiak, bideo, audio eta abar). Ahal den guztietan interneten ordez barruko sarea erabiltzea oinarrizkoa iruditzen zait interneteko konexioa satura ez dadin.

Egiteko: Lekuak > Konektatu zerbitzariarekin eta fitxa horretan:

Zerbitzu mota:  Windows-ek partekatuta.
Zerbitzaria:   Premia zerbitzariaren ip-a.
Partekatzea:   -
Karpeta:  IKASLEAK
Erabiltzaile-izena:  ikaslea
Domeinuaren izena: HXXXXXX.NET   (zure ikastetxearena, maiuskulaz)
Gehitu lastermarka:  bai
Laster-markaren izana:  IKASLEAK
Orain sareko ikaslearen pasahitza (sarekoa, ez eskola 2.0koa) eskatzen du. Emango diogu eta esango diogu gogoratzeko betiko -bestela konektatzen diren aldiro eskatuko die-.  Hori eginda paneleko Lekuak horretan beti agertuko zaie IKASLEAK eta aplikazioetan daudenean bolumen hori agertuko zaie bertatik irekitzeko edo bertara gordetzeko.

4- Efektu grafikoak aktibatu. Masoka bazara eta ikasleak zoriontsu egin nahi baduzu terminalean ccsm egin eta Compizen ezarpenetan aktiba itzazu Negatiboa (testu luzeak irakurtzean fondo beltza eta letra zuria izan dadin), leihoen dardara eta Shift Switcher aplikazio batetik bestera pasatzeko hemen kontatzen den bezala.

Kito.

OHARRAK
Aldez aurretik barkamena eskatu nahi dut aholkuak berandu jartzeagatik eta presaka idatzi izanagatik, guztiz egiaztatu gabe.
Aldaketan egitekotan-eta egingo ditut- zuzenean egingo ditut eta komentarioen bidez aipatuko ditut.
Zalantzaren bat baduzu edo aholkuak aplikatzean arazoren bat baduzu idatzi komentarioetan eta, denbora badaukat, begiratuko dut.

EGUNERATZEA
2012/13 ikasturtean Natty bertsioa konpondu beharrean LTS den -eta beraz bost urteko mantenua duen- 12.04 Precise bertsioa instalatu dugu ikasleen ekipoetan. Instalatutako distribuzioa Ubuntu Precisen oinarrituta dago baina gure beharretara egokituta Remastersys-en bidez (besteak beste Premia zerbitzariaren domeinuan integratua).

2012/01/30

Zuzentzaile ortografikoa Firefox eta Thunderbirden

Jende askok zuzentzaile ortografikoa testu prozesadorearekin lotzen du baina gaur egun idazten den gehiena nabigatzailean eta posta bezeroan idazten da.
Nabigatzailea web orriak ikusteko ezezik idazteko aplikazioa ere bada eta: web-postetan mezuak bidali, blogetan idatzi, txiokatu, formularioak bete, wikietan parte hartu, Google-Docs, sare sozialak eta abar. Eta idazten dugun toki guztietan hanka sartzen dugu -nik behintzat-.
Garai batean Firefox eta Thunderbirden zuzentzaile ortografikoa erabili ahal izateko gehigarrietan Xuxen instalatu behar zen. Gaur egun ez da deus instalatu behar erabili ahal izateko.
Ikus dezagun nola funtzionatzen duen eta nola aktibatzen den.
Idazten dugunean akatsa egiten badugu zuzentzaileak detektatu eta gorriz azpimarratzen du eta azpimarratutako hitzean eskuin klik egiten badugu zuzenketak proposatzen dizkigu (1).


Horretarako, eskuin klik egitean zabaltzen den alboko menuan, Zuzendu ortografia markatuta eduki behar dugu (2) eta haren azpiko Hizkuntzetan mezuaren hizkuntza egokia jarri behar dugu, kasu honetan euskara (3). Mezua gazteleran edo beste erdara batean badago zerrenda horretan hizkuntza aldatuko dugu.
Google Docs-en ez dabil.

Thunderbird posta bezeroan zuzentzaile ortografikoa ere badabil inolako gehigarririk instalatu gabe.



Zuzentzaileak akatsak detektatzea nahi badugu menuan egin behar dugu: Editatu > Hobespenak > Mezu prestatzea eta bertan zuzenketa markatu eta erabili behar dugun hizkuntza zehaztuko dugu.




2012/01/28

Firefox : Nola antolatu laster-markak






Hirugarren bertsioa arte Firefoxek bazuen menuko Laster-markak atalean berauek antolatzeko funtzioa baina bertsio berrietan kendu dute. Azken bertsioetan laster-markak antolatzeko aukerak agertzen dira eskuin-klik eginez.
Orduan azaltzen da karpeta eta marra bereizle berriak egiteko aukera bai eta laster-markak alfabetikoki ordenatzeko aukera Sailkatu izenez izenpean.

2012/01/26

Eskola 2.0 Linuxekin


Antigua-Luberri institutuan Eskola 2.0 ekimeneko arbel digital interaktiboak eta ekipo eramangarriak prestatzen ari gara Linuxekin erabili ahal izateko. Lan handiena portatilak wifi bidez Windows-en dominioan integratzen eta partekatutako karpetak automatikoki muntatzen ematen ari da. Lana bukatzen dugunean kontatuko dut nola egin dugun.