2011/01/26

LibreOffice 3 euskaraz



The Document Foundation LibreOffice garatzeko ardura duen fundazioak lehenengo bertsio egonkorra jarri du eskuragai, 3.3 bertsioa. OpenOffice paketea Oraclek erosi zuenetik garapenean pairatzen ari zen utzikeria gainditzeko proiektua da LibreOffice.


Oraindik ez dut astirik izan OpenOfficekiko aldeak aztertzeko baina hirurekin txundituta geratu naiz:
  • Irekitzeko abiadura
  • SVG irudiak txertatzeko aukera.
  • PDFak irekitzeko aukera.
Horietaz gain beste hobekuntza asko egin dizkiote. Patxadaz frogatu behar.

LibreOffice Windows, Linux eta Mac plataformetan ibiltzeko gai da eta bai interfaze osoa bai laguntza euskaraz dago (eskerrik asko EuskalGNU).


Instalatzeko lehenik eta behin OpenOffice desintalatzea komeni da (LibreOfficek bere egingo ditu OpenOfficen ezarpen eta hedapenak). Hona hemen Ubuntun desintalazioa egiteko terminalean exekutatu beharreko agindua:

sudo apt-get purge openoffice*.*

Windowsen instalazioa egiteko deskarga orrira joan, programa eta hizkuntza paketea jaitsi eta hurrenez hurren instalatzea da bidea.

Ubunturen kasuan Software biltegitik instala daiteke baina terminaletik egin nahi baduzu horrela egin dezakezu:

Errepositorioa edo PPA kargatuko dugu:
sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/ppa
Ondoren eguneratuko ditugu software iturriak:
sudo apt-get update
LibreOffice paketea instalatuko dugu:
sudo apt-get install libreoffice
Ondoren mahaiganeko ingurura egokituko dugu. Gnome erabiltzen baduzu -gehienetan hala da-:
sudo apt-get install libreoffice-gnome
KDE erabiltzen baduzu:
sudo apt-get install libreoffice-kde

Eta orain aplikazioa euskaratzeko:
sudo apt-get install libreoffice-l10n-eu
eta laguntza euskaratzeko:
sudo apt-get install libreoffice-help-eu
Aplikazioeta joan, bulegoa atala ireki eta bertan topatuko dituzu aplikazio guztiak. Lehenengoa irekitzen duzunean motel irekiko da, hortik aurrera ziztuan.

Debian familiakoak ez diren Linuxentzat eta Windows eta Mac-entzat Libreoffice-ren deskarga orrira joan, jaitsi eta instalatu.


Disfruta ezazu.

4 iruzkin:

  1. Post bikaina, Alex!!
    Eskertzekoa da hartzen dezun lana erremolkean gabiltzanoi gai hauek azaltzeko: mila esker!

    ErantzunEzabatu
  2. Bikain. Eskerrikasko!

    ErantzunEzabatu
  3. Gaurtik aurrera Ubuntu 10.04 (Lucie) eta 11.10 (Oneiric) bertsioetan LibreOffice 3.5 bertsioa instalatuko da.

    ErantzunEzabatu