2012/01/16

Ubuntu Linux: bi hatzekin touchpaden saguaren gurpila imitatuz



Ordenagailu eramangarriek eta notebookek touchpad-a dute sagurik gabe erabiltzen ditugunerako. Touchpad-ak punteroa mugitzen du eta haren azpiko ezker eta eskuin barra zanpatua saguaren arrastatzeak egiten ahal dugu eta laster-menuak zabaltzea. Baina, nola egin touchpad-ean saguaren gurpilarekin egiten ditugun korritzeak eta hurbil-urruntzeak?

Ubuntun bederen aukera hori ez dator aktibatuta. Aktibatzeko saguaren aukeretara joan behar dugu (Natty arte Sistema > Hobespenak > Sagua; Oneirick-en paneleko eskuineko erabiltzaile-izena > Sistemaren ezarpenak > Hardwarea > Sagua eta touchpad-a). Hara iritsitakoan touchpad-aren fitxa ireki eta markatu Bi hatzetako korritzea.

Hortik aurrera bi hatzak touchpad-ean jarrita gora eta behera egiten duzunean testu prozesadore edo pdf irakurtzailean testuak gora eta behera egingo du; Nautilusen eta internet nabigatzailean ere bai; argazkiak ikustean edo Google Earthen ibiltzean irudiak handitu eta txikitu egingo dira.



Bi hatzetako korritzea aktibatzeko deskribatu dudan modua erabiltzaile batentzat balio du. Ekipoaren administradorea bazara eta haren erabiltzaile guztientzat aktibatu nahi baduzu honako hau exekutatu behar duzu terminalean:

gconf-editor  /desktop/gnome/peripherals/touchpad/scroll_method
2 zenbakia idatzi, eskuin klik egin eta lehenetsi, pasahitza sartu, saioa berrabiarazi eta probatu. Touchpaden zenbait modelo -zaharrak edo oinarrizkoak- ez dituzte mugimendu anitzak (multigestos) onartzen -niri Xtrem notebookarekin gertatu zait-. Funtzionatzen ez badizu hori izan daiteke arrazoia.

Bestelako mugimenduak konfiguratzeko badago programa bat TouchEgg baina ez dut probatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina