The Document Foundation-ek LibreOffice bulego paketearen 3.5 bertsioa aurkeztu du.
Abiatzea arintzeko egindako kode-garbiketa aparte utzita erabiltzaileari begira berrikuntzarik nabarmenenak hauek dira:
Writer
- Ingeleserako gramatika-zuzentzaile berria.
- Hobekuntzak tipografian.
- Hitz kontagailu berria.
- Goiburu, orri-oina eta orrialde jauzi berriak
- DocX-ren komentarioak inportatzen ditu.
- Linux Libertine tipografiaren gestio hobetua.
Impress/Draw
- PPT/PPTXren Shapes eta Smart Art-en inportazioetan hobekuntzak.
- Multimedia eta paleten kaptsulatua.
- Microsoft Visioko irudiak inportatzeko aukera.
- Marrazteko paletan linea bukaera berriak.
Calc
- 10.000 arteko orriak.
- Datuak lerro anitzetan sartzeko era berria.
- Beste pakete ofimatikoen fitxategien inportazioan hobekuntzak.
- Datuen iragazkirako leihoaren diseinu berria.
Math
- Hobekuntzak docx-en formulen inportazio-esportazioan.
- Jokuen teoriarako ikur berriak.
Base
- PostgreSQLrako kontrolatzaile natiboa.
Berrikuntzen berri zehatza hemen
Berrikuntzen nagusien bilduma-orria pdf-n.
Instalatzeko hoberena da libreofficen PPA biltegia iturrietan jartzea eta itxarotea egun batzuk biltegian jarri arte. Terminalean:
sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/ppa
sudo apt-get updateWindows edo Mac-en instalatzeko begira hemen.
Ubuntun OpenOfficetik LibreOfficera pasa nahi baduzu kontsulta ezazu mezu hau.
Gaurtik aurrera Ubuntu 10.14 eta 11.10ean 3.5 bertsiora berrituko da PPA instalatzen baduzu.
ErantzunEzabatuEta gaurtik aurrera Ubuntu 10.10 eta 11.04 bertsioetan deskargatzen da sistema eguneratuz gero.
ErantzunEzabatu