EuskalGNU arduratu da azken urteotan OpenOffice eta LibreOffice euskaratzen. Guztiz eskertzekoa den lan eskerga eta txukuna egin dute baina EuskalGNU elkartea desegin zenetik proiektu hauen lokalizazioa geldirik egon da, eta hori batez ere LibreOffice-ren 4. bertsioan sumatu da: ingelesezko mezu ugari agertzeaz gain Xuxen zuzentzaile ortografikoa ez zetorren inplementatua eta euskadi.net-eko bertsioa ezin da instalatu LibreOffice berrian.
10 egun bakarrik pasatu dira Librezale elkarteak EuskalGNU mantentzen zituen proiektuak bere gain hartu dituenetik eta emaitzak hasi dira ikusten, eta nola gainera.
Librezalek Xuxen bertsio zaharra LibreOffice 4rako atontzeaz gain hitz-zatikatzailea erantsi dio. LibreOffice-ren hedapenak gestionatzen dituen LibreOffice Extensions gunetik deskarga daiteke. Instalatzeko, behin deskargatuta, LibreOfficeko menura joko dugu eta Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Gehitu eta arakatuko dugu deskargatu berri dugun xuxeniv-lo4-1-1.oxt fitxategia.
LibreOffice berrabiaraztean Xuxen berria martxan jarriko da. Ez dut azalduko nola funtzionatzen duen zuzentzaile ortografikoa baina bai zertarako eta nola erabil daitekeen hitzen zatikatzailea.
Hitzen zatikatzailearen funtzioa hauxe da: zutabeak erabiltzen ditugunean hitzak zatitzen ditu silabak puskatu gabe. Horrela tarte itsusiak ekiditen dira eta zutabeen justifikazioa hobetzen da.
Hona hemen adibide bat: lehenengo irudian era arruntean egina dago, hitzak zatitu gabe,
Bigarren irudian hitzak automatikoki marratxoz zatituta daude, silabak hautsi gabe:
Bistan dago bigarren diseinuak itxura hobea duela.
Nola aplikatzen da hitzen zatiketa testu batean?
Testua hautatu eta menu nagusian egingo dugu: Tresnak > Hizkuntza > Hitz zatiketa... eta elkarrizketa koadro hau agertuko zaigu:
Koadro honetan guk erabaki dezakegu hitzak nondik zatitu edo -gomendagarria- Hyphenate All sakatu eta berak zatituko ditu ia beti ondo. Hyphenazio-algoritmoa hitzak marratxo baten bidez bi lerrotan zatitzeko arau multzo bat da.
Eskerrik asko LibreOffice-ren lokalizazioaren arduradun berriari eta irakurleei Librezale elkartearen bidez software librea euskaratzen eta zabaltzen laguntzeko animatzea.
LibreOffice 3 Debian, Ubuntu, Mint edo antzekoetan instalatuta baduzu begiratu mezu honetan nola instalatu 4. bertsioa PPA bidez.
2013/07/24
2013/07/17
Euskalbarraren kontsulta aurreratua
Euskalbar Firefox-erako gehigarri ezaguna da. Haren bidez termino baten hiztegi, sinonimo, corpus, lokuzio-kontsultak egin daitezke.
Badu gainera modu bat kontsultak multzoka egiteko, alegia laster-teklak erabiltzen hainbat hiztegi edo zerbitzuren kontsulta ematen digu instant batez eta pantaila bakarrean.
Behin Euskalbar instalatuta barra nagusian liburu gorri bat agertuko da. Haren ezkerreko gezian klika eta Hobespenak > Kontsulta aurreratua egingo dugu eta bertan definituko dugu hizkuntza-pare bakoitzerako tekla-konbinazio hori egitean (nahiko izaten da Shift+Enter-ekin) zein baliabide kontsultatzea nahi dugun.
Azpiko irudian ikus daiteke laster-tekla sakatzean batera agertu direla Euskalterm, Elhuyar, Morris eta Opentran itzulpen-memoria.
Oharra
Euskalbar soilik Firefoxen funtzionatzen du. Chromium/Chromerako Hiztegibar dago baina ez dakit kontsulta aurreratua duen.

2013/07/12
Script-ak Nemo eta Nautiluserako
Nemo eta Nautilus GNU/Linux arakatzaile nagusiak dira eta ezaugarri interesgarri bat dute: script-ak eransten ahal zaizkie. Elementu batean eskuin klik eginda goitik beherako menu oso zabal bezain interesgarria hedatzen da. Menu horren funtzionalitatea zabal daiteke script edo programa txikiak erantzita. Goiko irudian ikus dezakezu nola nik ohiko menuari script-en bidez beste lau funtzionalitate erantzi diodan.
Ikus dezagun nola erantz daitezkeen horrelako script-ak.
Atareao garatzaile eta blogariak Nemo eta Nautilus-erako 70 scripten bilduma bat osatu du eta bertatik deskarga daiteke. Instalatzeko deskonprimitu behar da eta ondoren karpetara joan eta interesatzen zaizkizun script-ak kopiatu behar dira karpeta honetara:
Nautilus erabiltzen baduzu: /home/erabiltzailea/.gnome2/nautilus-scripts
Nemo erabiltzen baduzu: /home/erabiltzailea/.gnome2/nemo-scripts
Bi gauza izan kontuan: erabiltzaile jartzen duen tokian zure erabiltzaile karpeta izana behar du eta .gnome2 karpeta -puntu duenez- ezkutuko karpeta da eta Ikusi>Erakutsi ezkutuko fitxategiak edo Ctrl+H egin beharko duzu ikusteko. Script horiek kopiatuta arakatzailean eskuin klik egin eta Scriptak elementuan klik egiten duzunean aukera horiek agertuko zaizkizu.
Hona hemen Scale image to Sizes script-a lanean. Oso egokia argazkiak txikitzeko postaz bidali aurretik.
![]() |
| GIF animatua SimpleScreenRecorder eta Qgifer-ekin egina. |
2013/07/01
WebGL Water: 3D mugimenduan nabigatzailean
WebGL Water web orrien garapenean eta grafikoetan aditua den Evan Wallace-ren proiektua da eta WebGL-ren gaitasuna erakusten digu.
WebGL (Web Graphics Library) interneteko nabigatzaileetan hiru dimentsiotako grafikoak errendatu edo prozesatzeko erabiltzen den javascript API bat da.
WebGL-ren erakustaldi honekin disfrutatzeko txartel-grafiko potente samar bat eduki behar duzu kontrolatzaile berriak dituena eta Chromium-Chrome edo Firefox nabigatzailea. Hala bada irudian klik egitean irekitzen den web-orrian uraren simulazio harrigarria ikusiko duzu erreflexio eta errefrakzio efektuekin eta itzal ezin errealagoekin.
Zer egin daiteke:
uraren gainazalean klikatu edo saguarekin marraztu.
piszinan klik egin eta arrastatzen baduzu kuboa posizioz aldatuko da.
pilota ere mugi dezakezu, uretatik atera eta G klikatuta askatu eta erortzen utzi.
Espazio-barra klikatuta mugimendu oro gelditzen da.
L klikatuta argiaren norabidea alda daiteke.
Merezi du pantaila osoan ikustea (F11)
Martxan jartzeko klikatu irudian.
Zure ekipoan ez badabil bideo honetan ikus dezakezu aukerak. Arazoa nabigatzailea baldin bada Firefox hemendik deskarga eta instala dezakezu.

2013/06/25
Ubuntu bertsioen egutegia
Datorren ikasturteari begira Ubuntu edo haren gainean dabilen Mint edo bestelako banaketan lan egiten dutenentzat kontuan izateko hainbat data:
Ubuntu 12.04.3 2013ko abuztuaren 15ean
Ubuntu 12.04.4 2014ko urtarrilaren 24an.
Ubuntu 14.04 LTS 2014ko apirilean.
Grafikoan ikusten den bezala LTS bertsioen sostengua bost urtera luzatu dute eta bertsio arruntena 9 hilabetetara murriztu. Argi dago ikastetxe eta lantokietan LTSak instalatzea komeni dela eta tarteko bertsioak berritasun gosez daudenen ekipoetarako utzi behar direla.

2013/06/24
Likewise baldin baduzu argi ibili eguneratzean¡
GNU/Linux erabiltzen dugun hainbat ikastetxeetan -eta enpresetan- Likewise-open aplikazioa erabiltzen dugu Linuxak integratzeko Windows Server baten menpeko Active Directory-n.
Bada kontua integrazio hori egiteko libpam-mount fitxategia instalatu behar izan genuela eta eguneratzean errabiltzaileen sistema ingelez agertzen dela.
Hori gerta ez dadin eguneratzearen une batean, PAM configuration titulupean, /etc/pam.d/common-* fitxategiak gainidazteko baimena eskatzen du eta onartu egin behar da, tabuladoreaz marka gorria <Bai> eta Intro sakatu.
Pantaila hau da agertzen dena eguneratzea sudo apt-get upgrade bidez eginez gero. Eguneratzea-kudeatzailearekin eginda gainidazteko baimena eskatzen duen eta informazio osagarria eskaintzen ez duen antzeko leihoa agertzen da.

2013/06/23
Oraindik ez duzu Linux instalatu?
Tira. Orain ikus dezakezu nola luzituko zukeen Linux (Ubuntu Unity hain zuzen) zure ekipoan web baten bidez.
Egin klik azpiko irudian Ubuntu Tour egiteko
Klika F11 ikustek web-orria pantaila osoan eta eman buelta bat Ubuntu-tik Show yourshelf around botoian klik eginez.
Gustatzen bazaizu bigarren urratsa deskargatzea (iso formatuko fitxategia) eta instalazio-DVD bat sortu Nero edo dena delakoarekin. DVD horrekin abiatzen baduzu ekipoa -pazientzia pixka batekin- egiaztatu ahal izango duzu zure wifia, inprimagailua, txartel grafikoa ezer egin gabe funtzionatzen duten Linuxen.
Bigarren urratsak gogoa betetzen badizu hirugarren urratsa delako DVD-rekin instalazioa egitea da. Posible duzu sistema osoa euskaraz instalatzea eta mantentzea orain duzun sistema. Ekipoaren abioan aukeratu ahal izango duzu zein sistemarekin abiatu.

2013/06/21
Nola jarri euskaraz Blogger eta zure bloga
Blogger zerbitzuko blog bat baldin baduzu jakizu Blogger kudeatzailea euskaraz ikus dezakezula eta zure blogaren egiturazko elementuak euskaraz ager daitezkeela.
Blogger euskaratzeko
http://draft.blogger.com orrira joan, sartu logean eta pantailaren goiko ezker aldean
agertzen den laukian euskara-vasco-basque hautatu.
Hortik aurrera bloga kudeatzeko tresna euskaraz agertuko zaizu. Baina zure blogaren egiturazko hizkuntza lehengoa segituko du izaten arik eta
Bloga euskaratzeko
Sartu zure blogean. Goiko barran Diseinua klikatu eta ezkerreko menuan egin Ezarpenak> Hizkuntza eta Formatua eta Hizkuntza atalean euskara hautatu.
Aldaketa egiturazko testuetan antzemango duzu. Begira zer elementu aldatuko dira:
etiketak eta iruzkinak
eta bukaeran hurrengo mezuetara pasatzeko
Blogger euskaratzeko
http://draft.blogger.com orrira joan, sartu logean eta pantailaren goiko ezker aldean agertzen den laukian euskara-vasco-basque hautatu.
Hortik aurrera bloga kudeatzeko tresna euskaraz agertuko zaizu. Baina zure blogaren egiturazko hizkuntza lehengoa segituko du izaten arik eta
Bloga euskaratzeko
Sartu zure blogean. Goiko barran Diseinua klikatu eta ezkerreko menuan egin Ezarpenak> Hizkuntza eta Formatua eta Hizkuntza atalean euskara hautatu.
Aldaketa egiturazko testuetan antzemango duzu. Begira zer elementu aldatuko dira:
etiketak eta iruzkinak
eta bukaeran hurrengo mezuetara pasatzeko
2013/06/20
Open-Sankoré 2.1 euskaraz
Orain eskolak bukatuta garai egokia da hezkuntza-aplikazioak ikaslerik gabe probatzeko. Eta, zein hobe Open-Sankoré baino, azken bertsioan (2.1) euskaraz datorrena.
Open-Sankoré arbel digital interaktiboentzako aplikazioa da, Lausaneko unibertsitatean hasitako proiektua eta gaur egun Frantziako Groupement d’intérêt public pour l’éducation numérique en Afrique ardurapean dagoena, zeinak software librean lizentziatu du.
Eskola 2.0-ko Smart tresnak eta Notebook-en parekoa da baina azkarrago irekitzen da, arinagoa eta ergonomikoagoa da, software-librea da eta formatu irekiak erabiltzen ditu. Biak batera egon daitezke instalatuta eta irakasle bakoitzak gogokoa duena erabiltzen ahal du. Smarten tresnak inork erabiliko ez balitu abioko aplikazioetatik ken daiteke baina Smart-en kontrolatzailea ezin da desinstalatu arbelaren interaktibitatea harekin funtzionatzen du-eta.
Aplikazioari gain-begirada bat emateko bideo-tutorial bat prestatu dut baina kontuan izan oso azalekoa dela eta ez dituela aplikazioaren funtzionalitate guztiak aztertzen, ez eta urrik eman ere. Bideoaren iraupena 7:40. Xehetasunak ikusteko pantaila osoan eta kalitate hoberenean (480p) ikustea komeni da.
Deskarga eta instalazioa
Open-Sankoré Linux, Windows eta Mac-en gainean funtzionatzen du eta bere web-orritik deskarga daiteke.
Behin deskargatuta klik bikoitza egin fitxategian eta instalazioa abiatuko da.
Beste aplikazioak Linuxen eta Software-bilduma.

2013/06/14
2013/06/13
Loretan
http://loretan.weebly.com/ web orria loreen izenak haren kolorearen arabera kontsultatzeko balio du. Euskal Herriko ipar-isurialdeko hainbat basa-lore ageri dira bere herri-izena edota izan zientifikoarekin.
Sailkapenean lore zuriak, horiak, gorria, urdina eta berdeak ageri dira.
Lore batean klik eginda tamaina handiagoan ikus daiteke eta segidan ikus daitezke kolore bereko loreak.
Web-orriari itxura aldatu diot loreak argiago ikusteko eta smarthphonetan kontsultak errazago eta argiago ikusteko.
Lore zurien pantaila:
Loretan tituluaren ezkerreko menu-ikonoan klikatuta menua zabaltzen da:
Lore batean klikatuta berau maximizatu egiten da eta hatza ezker-eskuin mugituta beste loreak ikus daitezke.
Mendian zabiltzala lore baten izena jakin nahi baduzu hau aukera interesgarria da.
Web-orri hau egiteko http://www.weebly.com zerbitzua erabili dut, era erraza eta aukera handikoa web-orriak diseinatu eta ostatua emateko.
Sailkapenean lore zuriak, horiak, gorria, urdina eta berdeak ageri dira.
![]() |
| Ordenagailuko interfazea |
Lore batean klik eginda tamaina handiagoan ikus daiteke eta segidan ikus daitezke kolore bereko loreak.
Web-orriari itxura aldatu diot loreak argiago ikusteko eta smarthphonetan kontsultak errazago eta argiago ikusteko.
Lore zurien pantaila:
| Smartphone-interfazea |
Lore batean klikatuta berau maximizatu egiten da eta hatza ezker-eskuin mugituta beste loreak ikus daitezke.
Mendian zabiltzala lore baten izena jakin nahi baduzu hau aukera interesgarria da.
Web-orri hau egiteko http://www.weebly.com zerbitzua erabili dut, era erraza eta aukera handikoa web-orriak diseinatu eta ostatua emateko.
2013/06/08
Linux fisikan eta mekanikan jolasteko
Grabitate eta inertziaren indarrekin hasiko gara jolasten. Horretarako sormena eta buru-argitasuna lantzen duten bi dimentsiotako jolas-simuladoreak erabiliko ditugu.
Sinplenetik hasiko gara: Numpthy Physics (Crayon Physics aplikazioaren ordezkoa kode irekian). Jolas honetan jokalariak bola batez izarra jotzea lortu behar du baina jokalariak ez du bolaren kontrol zuzena, forma desberdineko figurak sortuz (bolak, arranplak, palankak...) eta grabitatea eta inertziaren indarrez lortu behar du bola izarrera eramatea.
Numpthy Physics instalatzeko Ubunturen software-zentrotik egin dezakegu edo Debianen oinarritutako destribuzioa badugu honako hau itsatsita terminalean:
sudo apt-get install numptyphysics
Jokoen atalean agertuko da.
Pausu bat haratago joaten da Magic Pen. Web aplikazio honetan lehen aipatutako figuraz gain loturak eta ardatzak egin daitezke, bai eta figurak ezabatu ere.
Probatzeko helbidean klik egin eta aurrera: http://www.physicsgames.net/game/Magic_Pen.html
Hauekin entrenatu ondoren prest egongo gara Phun aplikazioaren erronkari ekiteko.
Phun-en ingurunea bera konfiguratu daiteke: grabitatea bai ala ez eta zenbat, airea eta bere marruzkadura...
Aurrekoetan ikusitako elementuez gain gurpil horzdunak, kateak, malgukiak... ditugu eskuragai eta elementu bakoitzaren ezaugarrien parametroak kontrolatu daitezke: masa, materiala, erakarpena. Baita objektuak likido bihurtu ere, fluidoen jokaera aztertu eta probezteko.
Phun Linuxen instalatzeko:
1- Deskargatu aplikazioa Sofpediatik. Aukeratu 5 bertsioa eta zure sistemaren arabera 32 edo 64 biteko bertsioa.
2- tgz fitxategia deskonprimitu artxiboen-kudeatzaileaz nahi duzun karpetan. Nik Software karpeta sortu dut. Phun karpeta agertuko da.
3- Terminaletik aplikazioak behar dituen libreria pare bat instalatuko dugu:
sudo apt-get install libpng3 libsdl-image1.2
4- Aplikazioa abiatzeko Phun karpetako Phun fitxategian bi klik egin eta kito. Nahi baduzu abiarazle bat sortzen ahal diozu.
Beste Hezkuntza aplikazioak ikusten ahal dituzu Luberriko software-bilduman.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)