Ubuntun software-biltegitik instalatzen da (Small screencast creator) edo terminalean hau itxatsita:
sudo apt-get install byzanz
Behin instalatuta ez da azaltzen Aplikazioetan, appleta bezala eransten da panelean Desktop Recorder izenarekin beheko GIFean ikus dezakezunez:
![]() |
| Bloggerrek bakarrik tamaina handian erreproduzitzen du |
Ondo funtzionatzeko aurretik desaktibatu behar duzu hobespenetan efektu bisualak -grabazioa bukatzean berriz aktiba ditzakezu-.
Pantaila osoa, leiho bat edo area zehatz bat grabatu daiteke baina fitxategiak har dezakeen pisuagatik ez dut gomendatzen pantaila osoa eta grabazio luzetarako.
Gif animatuak web orrietan irudi moduan txertatzen dira.

0 comments:
Post a Comment