Aitorpen bat egin behar dut. Bloga sortu nuenean -Windows garaian- gehien bat erabilpen partikularrerako egin nuen. Bloga erabili aurretik gogoan izateko gauzak: trukoak, konponketak, nondik jaitsi ez dakit zer... testu dokumentuetan gordetzen nituen eta USB memorian gordetzen nituen. Bistan da sistema kaskarra zela, behar nuena topatzeko lanak eta USBrik gabe jai. Horretarako sortu nuen bloga: gogoan izateko gauzak eta apuntetxoak sarean, era antolatuan eta bilatzeko erraza den moduan edukitzeko.
Ondorioz neu naiz blog honen bezerorik fidelena. Sarri erabiltzen dut gogoratzeko nola instalatzen den Google Earth, Ubuntu abiatzean nola aktibatzea automatikoki teklatu numerikoa edo Libreofficen nola egin behar da dokumentu batean orri horizontalak eta bertikalak konbinatzeko. Zentzu horretan gaurkoan komentatu nahi dudana nola bilatu daiteke eduki bat blog honetan. Etiketak aparte utzita bi eratan:
Blogerrek, alegia blogak berak, ezkerraldean duen
bilaketarako leihoa.
|
Bilaketa adimentsua Bloger-en bilaketa leihoan. |
Firefoxen
bilaketa motorean -Google Search atalean- edukia baino lehen
luberri jarrita, ondoko adibidean ikus daitekeenez:
|
Bilaketa adimentsua Firefoxen bilaketa-motorean. Edukiaren aurretik luberri jarrita. |
Gaur egun, partekatzearen garrantziaz jabetuta -Linux garaiak- , zuek lagunontzat ere idazten dut tankera honetako mezuak.