Instalatzeko hemen klikatu, azken bertsioaren zenbakian klikatu (orain 0.94), avaliable downloads azpian agertzen oxt fitxategian klikatu, gorde eta gero LibreOffice ireki > Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Gehitu, arakatu jaitsitako fitxategia eta instalatu. LibreOffice berrabiarazi eta eskema laguntzailea erabiltzeko Impress eta Draw-en tresna barren ezkerrean agertuko da ikono berria klikatu edo egin Txertatu > SmART Gallery.
Smartek bi eskema klase eskaintzen ditu: hierarkikoa eta harreman-eskema.
Hierarkikoen klasean lau tipo daude aukeran:
- sinplea
- horizontala
- taula itxurakoa
- organigrama
- Venn diagrama
- zikloa
- piramidea
- jopuntua
Oso tresna interesgarria eta fin dabilena. Gogoan izan gehigarria edo hedapena den neurrian administratzailea izan gabe ere instala dezakezula eta zure erabiltzailerako soilik instalatzen dela.
Iturria: el atareado
EGUNERATZEAK
- 2012ko abuztuan Libreoffice 3.5.4.2-rekin ez dabilkit.





