2012/04/02

Nola instalatu Linux lau partizio primario dituen HP portatil batean

HPren portatilek -batzuk bederen- lau partizio primario dituzte eta horrek edozein Linuxen instalazioa galarazten du ez baitu behar den partizioak sortzen uzten.
Hori konpontzeko modu bat hau da:
  1. Windowsen sartu eta Easus Partition Manager instalatu (Windows Home Editionerako doako softwarea da) eta martxan jarri.
  2. Lau partizio agertuko dira: bi txiki (hainbat megabyte), Windows7 eta Recovery. Bi partizio txikiak logikoak bihurtu.
  3. Bide batez Windows7 partizioari tamaina txikituko diogu (begiratu ondo zenbat duen okupatua eta horren arabera erabaki zein tamaina eman). 
Hau egin ondoren itzali eta has daiteke Linuxen instalazioa.

1 iruzkin:

  1. Mila esker!!
    Erotuta nenbilen hainbeste partizioekin... saiatuko naiz adierazitakoa egiten!!

    ErantzunEzabatu