2012/03/24

Okular: PDF dokumentuak ikusi baino gehiago.

Ubuntuk PDF dokumentuak irakurtzeko instalatzen duen programa Evince da. Aplikazioetan ez da agertzen baina PDF batean klikatzen dugunean berak erakusten digu. Aplikazioa arina da baino nahiko pobrea. Haren aldean KDE interfazeren Okular aplikazioak, dokumentuak irekitzeko denbora pixka bat gehiago behar badu ere, hainbat tresna interesgarri ditu:

Alboko barran edukia (aurkibidea), koadro txikiak (orrien irudia), berrikuspenak (markak eta oharrak) eta laster-markak ikus daitezke.


Markak eta oharrak egiteko tresna du (Tresnak > Berrikusi F6)

  1. Oharrak
  2. Testua
  3. Arkatz librea
  4. Nabarmendu, fosforito
  5. Kutxak eta beste poligonoak
  6. Tanpoi edo sigiluak
  7. Tatxatuak
  8. Elipsea
Markak eta oharrak ken daitezke eskuin klik eta ezabatu aukeratuta.
Tamalez Okular bidez egindako markak eta oharrak  Okularrek bakarrik ikusten ditu. Are gehiago, USB memoria batean eramateko edo lagun bati bidaltzeko Okular formatuan gorde behar da (Dokumentua > Esportatu honela > Dokumentuaren artxiboa).

Dokumentua pantailatik herrestan eramateko aukera: dokumentuan esker klik egin eta zapalduta mantentzen badugu punteroak eskuaren itxura hartzen du eta dokumentua herrestan eraman dezakegu gora-behera eta ezker-eskuin desplazamendu barrak erabili beharri gabe. Aukera hau bereziki interesgarria da dokumentua plano handi bat denean.

Bukatzeko, testua ez ezik irudiak ere aukeratzen ahal dira kopiatzeko, edo testua bera irudi moduan kopiatu.

Okular Ubunturen software-biltegitik instala daiteke edo terminalean honako hau itsatsita:
sudo apt-get install okular 
Probatu ondoren gustukoa ez baduzu software-biltegitik desinstala dezakezu edo terminalean hau itsatsita:
sudo apt-get remove okular

4 iruzkin:

  1. PDF gainean gauzak egiteko beste aplikazio on bat Xournal da. http://xournal.sourceforge.net/

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Arrazoia duzu. Gainera honek bai aukera ematen duela editatutako pdf-a gordetzeko. Dokumentuak ikusteko ez da oso egokia baina editatzeko bai. Orain gogoratu naiz duela pare bat urte blogean mezu bat egin nuela haren gainean (http://alexgabi.blogspot.com.es/2010/06/xournal-pdf-dokumentuetan-oharrak.html). Eskerrik asko ekarpenagatik.

      Ezabatu
    2. Ah egia, blog honetan ezagutu nuen Xournal, kar kar.

      Ezabatu
  2. Lifehacker -en linuxeko pdf ikustaile onenentzat dute pokular eta ni bat nator haiekin http://lifehacker.com/5875879/the-best-pdf-viewer-for-linux
    Kontua da gnome-n instalatzeak qt libreria mordoa instalatzea dakarrela.

    ErantzunEzabatu