2017/07/13
Nola jakin, administradorea izan gabe, erabiltzen ari zaren Moodle-ak zein bertsioa duen
... eta edozein orritan Moodle-ren laguntza eskatzea.
Orduan irekiko da Moodle-ren dokumentazio orrian eta erreparatu behar duzu orri horren helbideak markatzen duen bertsioan. Adibidez, azpiko irudian 31 jartzen du, beraz bertsioa 3.1 da.
2017/07/07
EAEko Hezkuntza Sailaren Moodle 3.1.6 bertsiora migratuko dute
Ikastetxe publikoetara bidalitako mezu batean EAEko Hezkuntza Sailak jakinarazi du bere Moodle plataforma 3.1.6 bertsiora migratuko duela eta horretaz gain segurtasun handiko HTTPS sistema erabiliko duela.
Migrazioa uztailaren 10, 11 eta 12rako aurreikusi dute.
Pozgarria da ikustea aurten udako oporraldian bertsio berritzea egiteko konpromisoa aurten beteko dutela.
Martxan dagoen 2.9.3 bertsiotik 3.1.6 bertsiora egingo den jauzi horretan hainbat nobedade izango ditugu erabilgai. Horien gaineko gainbegiratu bat emateko Moodle dokumentazioa gaztelerazko bertsioan zerrendatu eta informazioan sakontzeko aukera ematen dute. Inportanteenak 3.0 eta 3.1 bertsioen berritasunetan topatzen ahal ditugu:
Moodle 3.0 bertsioaren nobedadeak
Moodle 3.1 bertsioaren nobedadeak
Asko dira nobedadeak baina bi azpimarratzen ausartuko naiz:
- 3.0 bertsioan galdera bankurako lau galdera mota berri jarri dituzte: testuan falta diren hitzak aukeratzeko, testuan falta diren hitzak arrastatu eta jaregiteko eta irudi baten gainean irudiak edota markatzaileak arrastatu eta jaregitekoak. Horrelako aukerak daude 3.1 bertsioan (marko barrenean aukera berriak):
- 3.1 bertsioaren nobedaderik handiena gaitasunak ebaluatzeko sistema guztiz inplementatuta dagoela.
Hona hemen gaitasunen tratamenduari buruzko lotura pare bat:
nire blogean: http://alexgabi.blogspot.com.es/2016/08/moodle-31-eta-gaitasunen-tratamendua.html
gaztelerazko dokumentazioan: https://docs.moodle.org/all/es/Competencias
2017/06/18
Nola konpartitu zure Calibre liburutegia sare lokaleko erabiltzaileekin
Plataforma anitza da. Ubuntun azken bertsio hau instalatzeko ondoko segida hau hautatu (hiru klik) kopiatu, terminalean itsatsi eta exekutatu:
sudo -v && wget -nv -O- https://download.calibre-ebook.com/linux-installer.py | sudo python -c "import sys; main=lambda:sys.stderr.write('Download failed\n'); exec(sys.stdin.read()); main()"
Behin instalatuta menuko Gehitu liburuak botoiaren bidez hautatu zure epub liburuak. Liburua irakurri, editatu, bihurtu ahal izango duzu, eta orain 3.0 bertsioarekin konpartitzen ahal duzu zure sare lokaleko beste ordenagailu, tablet, mugikorrekin. Horrek ematen dio, esate baterako, irakasleari ikasleekin bere liburutegia, edo liburu bakar bat, konpartitzeko eta ikasleek Interneteko nabigatzailearen bidez, aplikaziorik instalatu gabe, epub liburua irakurtzeko.
Horretarako:
1- Calibre duen ekipoan liburutegia konpartitu behar duzu: Konektatu/Konpartitu > Start Content Server
Ordenagailu horretan bertan probatzeko nabigatzailean idatzi helbide hau: localhost:8080 eta Calibre liburutegia ireki ahal izango duzu:
2- Beste ekipoetatik zure Calibreko liburutegia ikusteko sare lokal berean konektatuta egon behar dute kablez edo wifiz.
Calibrea duen ekipoarekin konektatzeko Calibrea duen ekipoaren IPa jakin behar dugu. Horretarako ekipo horren sistemaren erretiluko konexioaren ikonoan klikatu eta konexioaren informazioa eskatuko diogu eta IP helbidea begiratuko dugu:
Konektatu nahi duten ekipoetan (mahaigaineko, portatila, tableta, mugikorrean) Interneteko nabigatzailea ireki eta helbidearen leihatilan idatzi xx.xx.xx.xx:8080 non xx.xx.xx.xx Calibrea konpartitzen ari den ekipoaren IPa den. Horrela ekipo horren liburutegia ikusi eta nahi den liburua irakurri edo deskargatu daiteke.
2017/06/14
Eguneratzeak: Zim Wiki 0.67-rc2 eta Peek 1.0.3
Zim Wiki-k 0.67 bertsioaren rc2 atera du, gehien bat hainbat errore zuzentzen duena eta, horien artean, estekaren zuzenketa; izan ere, aurreko bertsioan testua hautatu eta fitxategi batekin estekatzeko Browser edo arakatzailea ez zebilen eta orain zuzendu dute.
Gaurko bigarren nobedade Peek-ek ekarri du, hain zuzen aurreko GIF animatua egiteko erabili dudan aplikazioa. Peek aplikazioak 1.0.3 bertsioak atera du eta berrikuntzarik nabarmenena grabatu behar den leihatilaren tamaina eta forma errazago aldatzea. Orain arte bezala beheko panelean Peek-ean eskuin klik egin eta Aldatu tamaina egingo dugu...
...baina orain leihatilaren kontrola askoz hobea da:
Eguneratze hauek disfrutatzeko Zim eta Peek instalatuta eduki behar dituzu eta sistema eta aplikazioak eguneratu behar dituzu. Horretarako irekin terminal bat (Krtl+Alt+T) eta exekuta itzazu hurrenez hurren bi aginduok:
| sudo apt-get update sudo apt-get upgrade |
2017/06/13
Nautilus: nola eskuratu karpeta baten bide-izena
Bi dira bide-izenak ikusteko moduak:
- Nabigazio-haria, ingelesez breadcrumb edo ogi-apurren bidea ohiko ikuspegia da. Ikuspegi honetan oinarriko edo arbaso karpetek esteka dute eta oso erosoa da atzera-aurrera nabigatzea.

- Bide-izena edo path. Ikuspegi hau ez da hain erabilgarria baina lantzean behin erabiltzen da, batez ere terminalean edo sistemako tresnetan.
Nautilus nabigazio-haritik bide-izena eskuratzeko modua laster-tekla hauen bidez egiten da:
2017/06/04
Helbide taula baten kokapena Google Maps-en
Nola egiten den ederki azaltzen du Kike Clemente Gazteizko Berritzeguneko IKT aholkulariak bideo-tutorial honetan.
Jarraibide horietan oinarritua Oarso aldeko eta Bidasoa Beherako ikastetxeen mapa prestatu dut titularitate eta ikasketa moten araberako kategoriak dituena. Taula LibreOffice Calc-en egina eta mapara inportatuta.
![]() |
| Besteak beste izenak eta helbideak dituen taula eta sortzen dituen markatzaileak. |
Behin mapa sortua web moduan edo, behekoa bezala, web batean kapsulatua ikus daiteke.
2017/05/30
Calibre: nola konfiguratu Harluxet euskara euskara hiztegia
Gaur komentatu nahi dudana, Calibre hain zuzen ere, ordenagailuetan erabiltzen da hainbat formatuko liburu digitalak irakurtzeko eta liburuen bilduma kudeatzeko, formatuak aldatzeko, editatzeko eta bestelako zereginetarako.
Calibre Linux, Windows eta Mac bertsioak ditu. Aurrerago azalduko dut nola instala daitekeen Linuxen.
Calibrearen berezitasuna liburuen kudeaketa da baian gaur lanak aparte lagata irakurgailuari (E-book viewer-ari) erreparatuko diot...
... eta, bereziki, bere hitzak hiztegian kontsultatzeko aukerari.
Testuan hitz bat ulertzen ez badugu aukera dugu -Internetera konektatuta bagaude- hitz horren lema -hitzaren erroa, deklinaziorik gabeko zatia- hautatu eta eskuin klik eginda hiztegian kontsultatzeko.
Kontsulta hori funtziona dezan Calibreri esan behar diogu zein hiztegi erabili. Ingeleserako Wordnik.com konfiguratuta du eta gaztelera eta euskararako wiktionary. Wiktionary Wikipediaren motore eta filosofia bera erabiltzen duen hiztegia da. Euskarazko bertsioak aurrera egiten ari da baina oraindik berde xamar dago. Alde horretatik une honetan funtzionalitate handia duen euskara-euskara online hiztegia bakarra (?) dugu: Harluxet hiztegi entziklopedikoa.
Nola lehenetsi Harluxet gure hiztegi bilaketetan.
1- Calibre irakurgailuaren ezarpenak ireki. Ezker aldeko ikonoen artean gurpil horzdunak dituena.
2. Ezarpenetan Dictionaries fitxara joko dugu. Bertan web orri bat gehitzeko esango diogu: Add website. Bertan hizkuntzen artean euskara hautatuko dugu eta URL edo helbide hau itsatsiko dugu:
http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera={word}
Ondoren Ados egingo dugu onartzeko.
Erabilera:
Aurrekoa eginda aski dugu testuan ulertzen ez dugun hitzaren lema hautatu, alegia hitzaren erroa deklinazioa hautatu gabe, eskuin klik egin eta agertzen diren aukeren artean Bilatu hiztegian klikatu edo zuzenean Ktrl+L egin eta Harluxetera joko du esanahi eta adibide bila azpiko irudian ikus daitekeenez.
Harluxet hiztegi entziklopedikoa denez hitza arruntez gain toki edo pertsonai famatuez ere egin dezakegu galde.
Calibre liburu digitalen gestorea Ubuntu eta antzeko GNU/Linuxetan instalatzeko software zentroan bilatuta egingo dugu edo terminalean hau itsatsita:
| sudo apt install calibre |
OHARRAK:
Harluxeten ordez nahiago baduzu Elhuyarren Zientzia eta Teknika Hiztegi Entziklopedikoa hau da jarri behar duzun helbidea:
https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/{word}
2017/05/29
Polonia, testu liburu irekien nazio mailako programa
Poloniako gobernuak testu liburu digitalen sorkuntzara bideratu du aurretik paperezko liburuen erosketa laguntzeko erabiltzen zen dirua (24 milioi € inguru). HBIak sustatzeko Poloniak jorratu duen bidea interes handia sortu du inguruko gobernuetan.
Ondoko estekan klikatuta ikus dezakezu material libre hau:
Materialak lau etapatan banatzen dira:
Barnean hainbat materiatan antolatutako testuak, diagramak, animazioak,
bideoak, eskemak eta galdetegiak daude.
Informazio-iturria: https://www.opensocietyfoundations.org/voices/poland-pioneering-worlds-first-national-open-textbook-program
2017/05/21
Nola instalatu mahaigaineko Telegram Luberrin
Telegram Desktop mezularitza aplikazioaren ordenagailurako bertsioa da. Bere ezaugarrien artean hauek nabarmendu daitezke:
- Whatsapp-ena ez bezala aplikazio natiboa da. Nabigatzailea martxan jarri gabe ibiltzen da, are gehiago, konektatzeko telefono mugikorraren zenbakia eskatzen du, baina erabiltzeko ez du mugikorra aldean edo piztua behar.
- Audio deiak egin daitezke ordenagailutik mugikorrera eta alderantziz edo ordenagailutik ordenagailura.
- Linux, Windows eta Mac-erako bertsioak daude, Android eta IOS gain jakina.
- Aplikazioa zerbitzariaren aldetik ez da librea, bezeroen aldetik bai.
- Oraindik ez du euskara hizkuntza integratzen baina euskaratuta dago eta erraz jartzen da euskaraz bai mugikorren bai mahaigainean.
Instalazioa Ubuntu eta deribatuetan.
Hainbat modu daude instalatzeko. Nik hau proposatzen dizut.
1- Joan Telegram Desktopen webgunera eta klikatu Get Telegram for x64 konprimatutako fitxategia deskargatzeko.
2- Joan deskargatu duzun tokira eta tsetup fitxategia ireki eta bertan erauzi. Telegram izeneko karpeta ageriko da.
3- Administratzaile rolarekin karpeta hori /opt/ karpetara kopiatuko dugu. Karpeta horretatik. Bertsio berritzea bada aurretik zaharra ezabatuko dugu:
sudo rm -R /opt/Telegram
edozein kasutan, kopiari ekingo diogu:
sudo cp -r Telegram/ /opt/
4- Abiarazlea sortuko dugu. Horretarako ireki testu-editorea eta hau kopiatu
[Desktop Entry]
Name=Telegram Desktop
GenericName=Telegram mahaigainean
Exec= /opt/Telegram/Telegram %F
Type=Application
Icon=
Categories=Network;
Keywords[eu]=komunikazioa
Terminal=false
Gorde telegram.desktop izenarekin eta kopiatu lasterbideen karpetara
sudo cp telegram.desktop /usr/share/applications/
Denbora baduzu bilatu dezakezu Telegramen ikonoa, gorde eta aurreko fitxategian zehaztu non jarri duzun ikonoa Icon= lerroan.
Erabiltzeko prest dago.
Idatzi zure buruari: gordetako mezuak
- Oso aukera interesgarria da zure buruari mezuak bidaltzeko:
- ohar bloka moduan
- fitxategien biltegia edo hodeitxo moduan
- argazkiak eta bestelako dokumentuak mugikorretik ordenagailura edo alderantziz pasatzeko.
Telegram euskaraz jartzeko
kopiatu ondoko esteka, zure buruari bidali eta ondoren klik egin gainean eta baimena eskatuko dizu aplikazioa euskaraz (beta) jartzeko:
https://t.me/setlanguage/eu-beta
Ezarpenak
Menuan klikatu eta Ezarpenetan konfigura dezakezu aplikazioa zure gustura, itxuraz zein funtzionamenduaz:
Egunerokoan erabili behar baduzu baloratu ezarpenetan konfigurazio hauek aktibatzea:
- aktibatzea mezuak bidaltzean Ktrl+Sartu bidez (edo gezi urdina) puntu eta aparteak egin ahal izateko.
- Aurreratuetan, aktibatu Bistaratu ikonoa erretiluan. Abiarazi sistema hasten denean.
- Desaktibatu Erabili zuzentzaile ortografikoa (oraindik ez baitago prest euskararako eta aktibatuta badago hitzak azpimarratuak agertuko dira).
Kanalak eta taldeak
- ARGIA
- BERRIA egunkaria
- Librezale
- Hezkuntzan ere Librezale
2017/05/18
2017-2018 ikasturteko egutegia
2016-2017 ikasturteko egutegia
Lehenengo orrian ikasturte osoa ikus daiteke:
2017/05/07
Firefox: korritze automatikoa
Horren ordez Firefoxek badu korritze automatikoa izeneko aukera bat: haren bidez saguaren gurpilean klik egiten dugunean (esteka batetik kanpo, jakina) borobiltxo bat agertzen da eta aski da -sagua klikatu gabe- erakusle edo punteroa borobiltxoaren azpira mugitzea testua -sagua askatuta ere- automatikoki korritzeko behera. Korritze abiadura erakusle eta borobiltxoaren arteko distantziak markatzen du. Erakuslea gainean jarriz gero goraka egingo du.
Pixka bat praktikatu behar da teknika menperatzeko baina aisa kontrolatzen da.
Korritze automatikoa aktibatzeko Firefoxen menuan klika > Hobespenak > Orokorra fitxa > Korritze automatikoa gaitu.
Probatu eta gustukoa ez baduzu aski duzu desaktibatzea.
2017/04/30
Zim wiki orain euskaraz
Bertsio-berritze honen beste berrikuntza aipagarriak:
* Added translations for: Amharic, Arabic, Basque, and Portuguese
Bertsioaren berrikuntza eta errore-konponketen zerrenda hemen.
Zim wikia erabiltzen baduzu euskaratzeko egin behar duzuna da softwarea eguneratzea (PPA bidez instalatu bazenuen) edo aplikazioaren azken bertsioa instalatzea.
Zim wikiaren Windows bertsioa, une honetan 0.69 da baina -agian ofizial ez izanagatik- ez dago euskaraz.
Zim wikiaren gaineko informazio gehiago blogaren mezu honetan.




























