2017/06/18

Nola konpartitu zure Calibre liburutegia sare lokaleko erabiltzaileekin

Calibrek, liburu digitalen liburutegiko kudeatzailea eta irakurgailuak, 3.0 bertsioa estreinatu du.

Plataforma anitza da. Ubuntun azken bertsio hau instalatzeko ondoko  segida hau hautatu (hiru klik) kopiatu, terminalean itsatsi eta exekutatu:

sudo -v && wget -nv -O- https://download.calibre-ebook.com/linux-installer.py | sudo python -c "import sys; main=lambda:sys.stderr.write('Download failed\n'); exec(sys.stdin.read()); main()"
 
Behin instalatuta menuko Gehitu liburuak botoiaren bidez hautatu zure epub liburuak. Liburua irakurri, editatu, bihurtu ahal izango duzu, eta orain 3.0 bertsioarekin konpartitzen ahal duzu zure sare lokaleko beste ordenagailu, tablet, mugikorrekin. Horrek ematen dio, esate baterako, irakasleari ikasleekin bere liburutegia, edo liburu bakar bat, konpartitzeko eta ikasleek Interneteko nabigatzailearen bidez, aplikaziorik instalatu gabe, epub liburua irakurtzeko.

Horretarako:

1- Calibre duen ekipoan liburutegia konpartitu behar duzu: Konektatu/Konpartitu > Start Content Server




 Ordenagailu horretan bertan probatzeko nabigatzailean idatzi helbide hau: localhost:8080  eta Calibre liburutegia ireki ahal izango duzu:


2- Beste ekipoetatik zure Calibreko liburutegia ikusteko sare lokal berean konektatuta egon behar dute kablez edo wifiz.

Calibrea duen ekipoarekin konektatzeko Calibrea duen ekipoaren IPa jakin behar dugu. Horretarako ekipo horren sistemaren erretiluko konexioaren ikonoan klikatu eta konexioaren informazioa eskatuko diogu eta IP helbidea begiratuko dugu:

Konektatu nahi duten ekipoetan (mahaigaineko, portatila, tableta, mugikorrean) Interneteko nabigatzailea ireki eta helbidearen leihatilan idatzi  xx.xx.xx.xx:8080  non xx.xx.xx.xx Calibrea konpartitzen ari den ekipoaren IPa den. Horrela ekipo horren liburutegia ikusi eta nahi den liburua irakurri edo deskargatu daiteke.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina