Telegram Desktop mezularitza aplikazioaren ordenagailurako bertsioa da. Bere ezaugarrien artean hauek nabarmendu daitezke:
- Whatsapp-ena ez bezala aplikazio natiboa da. Nabigatzailea martxan jarri gabe ibiltzen da, are gehiago, konektatzeko telefono mugikorraren zenbakia eskatzen du, baina erabiltzeko ez du mugikorra aldean edo piztua behar.
- Audio deiak egin daitezke ordenagailutik mugikorrera eta alderantziz edo ordenagailutik ordenagailura.
- Linux, Windows eta Mac-erako bertsioak daude, Android eta IOS gain jakina.
- Aplikazioa zerbitzariaren aldetik ez da librea, bezeroen aldetik bai.
- Oraindik ez du euskara hizkuntza integratzen baina euskaratuta dago eta erraz jartzen da euskaraz bai mugikorren bai mahaigainean.
Instalazioa Ubuntu eta deribatuetan.
Hainbat modu daude instalatzeko. Nik hau proposatzen dizut.
1- Joan Telegram Desktopen Githubeko web orrien Releases atalera. Bertatik deskargatu azken bertsioaren Linux 64bit binari. Erne! hau idazteko unean azken bertsioa 2.6.1 da eta ez dabil 2.6.0 bertsioa bai ordea.
2- Joan deskargatu duzun tokira eta tsetup fitxategia ireki eta bertan erauzi. Telegram izeneko karpeta ageriko da.
3- Administratzaile rolarekin karpeta hori /opt/ karpetara kopiatuko dugu. Karpeta horretatik. Bertsio berritzea bada aurretik zaharra ezabatuko dugu:
sudo rm -R /opt/Telegram
edozein kasutan, kopiari ekingo diogu:
sudo cp -r Telegram/ /opt/
4- Abiarazlea sortuko dugu. Horretarako ireki testu-editorea eta hau kopiatu
[Desktop Entry]
Name=Telegram Desktop
GenericName=Telegram mahaigainean
Exec= /opt/Telegram/Telegram %F
Type=Application
Icon=
Categories=Network;
Keywords[eu]=komunikazioa
Terminal=false
Gorde telegram.desktop izenarekin eta kopiatu lasterbideen karpetara
sudo cp telegram.desktop /usr/share/applications/
Denbora baduzu bilatu dezakezu Telegramen ikonoa, gorde eta aurreko fitxategian zehaztu non jarri duzun ikonoa Icon= lerroan.
Erabiltzeko prest dago.
Idatzi zure buruari: gordetako mezuak
- Oso aukera interesgarria da zure buruari mezuak bidaltzeko:
- ohar bloka moduan
- fitxategien biltegia edo hodeitxo moduan
- argazkiak eta bestelako dokumentuak mugikorretik ordenagailura edo alderantziz pasatzeko.
Telegram euskaraz jartzeko
kopiatu ondoko esteka, zure buruari bidali eta ondoren klik egin gainean eta baimena eskatuko dizu aplikazioa euskaraz (beta) jartzeko:
https://t.me/setlanguage/eu-beta
Ezarpenak
Menuan klikatu eta Ezarpenetan konfigura dezakezu aplikazioa zure gustura, itxuraz zein funtzionamenduaz:
Egunerokoan erabili behar baduzu baloratu ezarpenetan konfigurazio hauek aktibatzea:
- aktibatzea mezuak bidaltzean Ktrl+Sartu bidez (edo gezi urdina) puntu eta aparteak egin ahal izateko.
- Aurreratuetan, aktibatu Bistaratu ikonoa erretiluan. Abiarazi sistema hasten denean.
- Desaktibatu Erabili zuzentzaile ortografikoa (oraindik ez baitago prest euskararako eta aktibatuta badago hitzak azpimarratuak agertuko dira).
Kanalak eta taldeak
- ARGIA
- BERRIA egunkaria
- Librezale
- Hezkuntzan ere Librezale
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina