2017/05/30

Calibre: nola konfiguratu Harluxet euskara euskara hiztegia

Epub eta bestelako formatuko liburu digitalak irakurtzeko ebook gailua, tableta, smartphone handia edo ordenagailua erabil ditzakegu.Gailu eta sistema eragile guztietarako irakurgailuak badira.

Gaur komentatu nahi dudana, Calibre hain zuzen ere, ordenagailuetan erabiltzen da hainbat formatuko liburu digitalak irakurtzeko eta liburuen bilduma kudeatzeko, formatuak aldatzeko, editatzeko eta bestelako zereginetarako.

Calibre Linux, Windows eta Mac bertsioak ditu. Aurrerago azalduko dut nola instala daitekeen Linuxen.


Calibrearen berezitasuna liburuen kudeaketa da baian gaur lanak aparte lagata irakurgailuari (E-book viewer-ari) erreparatuko diot...

... eta, bereziki, bere hitzak hiztegian kontsultatzeko aukerari.

Testuan hitz bat ulertzen ez badugu aukera dugu -Internetera konektatuta bagaude- hitz horren lema -hitzaren erroa, deklinaziorik gabeko zatia- hautatu eta eskuin klik eginda hiztegian kontsultatzeko.

Kontsulta hori funtziona dezan Calibreri esan behar diogu zein hiztegi erabili. Ingeleserako Wordnik.com konfiguratuta du eta gaztelera eta euskararako wiktionary. Wiktionary Wikipediaren motore eta filosofia bera erabiltzen duen hiztegia da. Euskarazko bertsioak aurrera egiten ari da baina oraindik berde xamar dago. Alde horretatik une honetan funtzionalitate handia duen euskara-euskara online hiztegia bakarra (?) dugu: Harluxet hiztegi entziklopedikoa.


Nola lehenetsi Harluxet gure hiztegi bilaketetan.

1- Calibre irakurgailuaren ezarpenak ireki. Ezker aldeko ikonoen artean gurpil
horzdunak dituena.

2. Ezarpenetan Dictionaries fitxara joko dugu. Bertan web orri bat gehitzeko esango diogu: Add website.  Bertan hizkuntzen artean euskara hautatuko dugu eta URL edo helbide hau itsatsiko dugu:

http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera={word}

Ondoren Ados egingo dugu onartzeko.

Erabilera:

Aurrekoa eginda aski dugu testuan ulertzen ez dugun hitzaren lema hautatu, alegia hitzaren erroa deklinazioa hautatu gabe, eskuin klik egin eta agertzen diren aukeren artean Bilatu hiztegian klikatu edo zuzenean Ktrl+L egin eta Harluxetera joko du esanahi eta adibide bila azpiko irudian ikus daitekeenez.


Harluxet hiztegi entziklopedikoa denez hitza arruntez gain toki edo pertsonai famatuez ere egin dezakegu galde.

Calibre liburu digitalen gestorea Ubuntu eta antzeko GNU/Linuxetan instalatzeko software zentroan bilatuta egingo dugu edo terminalean hau itsatsita:

sudo apt install calibre


OHARRAK:
Harluxeten ordez nahiago baduzu Elhuyarren Zientzia eta Teknika Hiztegi Entziklopedikoa hau da jarri behar duzun helbidea:
https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/{word}

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina