2017/05/07

Firefox: korritze automatikoa

Web orri bat luze bat irakurtzean -edo gainetik begiratzean- nekagarri eta zaratatsua izaten da saguaren gurpilari behin eta berriz eragitea.

Horren ordez Firefoxek badu korritze automatikoa izeneko aukera bat: haren bidez saguaren gurpilean klik egiten dugunean (esteka batetik kanpo, jakina) borobiltxo bat agertzen da eta aski da -sagua klikatu gabe- erakusle edo punteroa borobiltxoaren azpira mugitzea testua -sagua askatuta ere- automatikoki korritzeko behera. Korritze abiadura erakusle eta borobiltxoaren arteko distantziak markatzen du. Erakuslea gainean jarriz gero goraka egingo du.


Pixka bat praktikatu behar da teknika menperatzeko baina aisa kontrolatzen da.

Korritze automatikoa aktibatzeko Firefoxen menuan klika > Hobespenak > Orokorra fitxa > Korritze automatikoa gaitu.



Probatu eta gustukoa ez baduzu aski duzu desaktibatzea.

1 iruzkin:

  1. 2022

    Aplikazio-menua (hiru marratxo horizontal menuaren eskuinean) >

    Ezarpenak >

    Orokorra >

    Nabigatzea >

    X Erabili korritze automatikoa X

    ErantzunEzabatu