2016/10/06
LibreOffice: nola joan orri zehatz batera
Orri zehatz batera joateko klika dezakegu egora barraren ezker aldean, gauden orria adierazten duen zatian (1) eta nabigatzailea irekiko da, haren goiko aldean (2) orriaren zenbakia idatzita jauzi egingo da horra.
Behin orri horretan gaudela oso tresna interesgarria da nabigatzailean, orrialde zenbakiaren ezker aldean (3), orria aurrera eta atzera egiteko botoiak.
2016/10/02
Librezaleen urriko proiektua: Osmand Phrases
Librezale elkartean ekimen berria jaio da: hilabeteko proiektua.Partaideak aktibatzeko eta partaide berriak erakartzeko ekimen honen bidez hilabetero proiektu bat proposatuko da proiektu honi bultzada bat emateko.
Urriko proiektua Osmand Phrases da. Osmand mugikor eta tabletetan Open Street Maps-en oinarritutako informazioa eta nabigazioa eskaintzen duen aplikazioa euskaraz dago baina haren parte den Phrases atalean oraindik euskaratzeko lan mardula dago.
Parte hartzea erraza da. Informazio gehiago nahi baduzu mezu honetan dago, bai eta parte hartzeko modua eta aholkuak.
2016/10/01
Pride filmerako azpitituluak
Horrek aukera ematen du jatorrizko bertsioa ikusteko euskarazko azpititulurekin. Horretarako lehen aipatutako web orritik rar formatuko fitxategia deskargatu, bertatik srt formatuko azpitituluak erauzi eta DVD edo dena delako iturria VLC, Totem edo bestelako erreproduzigailuarekin ireki eta zehaztuko diogu azpitituluen fitxategia non eta zein den.
![]() |
| VLC erreproduzigailuan azpitituluen fitxategiaren kokalekua markatzeko bidea |
![]() |
| Totem (Ubuntu bideoak) erreproduzigailuan |
2016/09/27
Nola instalatu Luberri
Instalatu aurretik
Instalazioa hasi aurretik ordenagailuko informazioa (argazkiak, dokumentuak...) kanpoko unitate batera kopiatzea edo mugitzea komeni da. Badaezpada ere. Instalazioetan partizioak eta formateatzeak egin behar dira eta nahigabeko erruen bidez informazio galerak egon daitezke. Zure ordenagailutik Windows kentzea eta Linuxa bakarrik jarri nahi baduzu informazioa ateratzea ezinbestekoa izango da.
Datuen babeskopia egin eta gero...
1- Ordenagailuari dagokion iso irudia duen fitxategia deskargatu egingo dugu.
2- Irudi horrekin abio-USBa sortuko dugu. USB memoriak gutxienez 4 GBkoa izan behar du eta barruan zerbait badu galduko da prozesuan.
Bereiziko ditugu bi kasu: ordenagailuko BIOSa legacy moduan edo UEFI moduan dagoen.
- BIOSa Legacy moduan badago, alegia UEFIrik ez badu edo desaktibatuta badago -ikastetxe publikoetako 2019tik aurreko ordenagailu gehienetan-, abio-USBa Linux bidez sortzen ahal dugu:
- Luberri 18.04 arte: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Abio-disko sortzailea.
- Luberri 20.04n: Aplikazioak > Gehigarriak > USB irudi-idazlea
- Windows-en hurrengo atalean deskribatzen den bezala.
- BIOSa UEFI sistema badu abio-USBak UEFI izaera eduki behar du. Horretarako gutxienez hiru modu daude:
- Windowserako Rufus doako aplikazioaren bidez. Horrela sortutako USBak BIOS Legacy sistemetan ere erabili daitezke.
![]() |
- Windows duen ordenagailurik ez baduzu kopiatzen ahal duzu ISOa USBra Askubuntuko mezu honetan azaltzen den bezala.
- Lehendik zure ikastetxeko sblive irudia egina baduzu Systemback-en bidez. Irudi hori egin zenuen ordenagailuan sartu USB memoria eta administratzaile rolean Systemback martxan jarri > Live system create > hautatu sblive irudia eta USBa eta Write to target egin. Sistema honek EUFI USBa sortzen du.
Errazena:
- Windows > Símbolo del sistema (administrador), eta terminal horretan itsatsi hurrengo hau:
powercfg /h off
Konplikatuena:
- Ezkerreko panelean engranajea: Kontrol panela > Hardwarea eta soinua > Energia aukerak, eta bertan
- Sakatu Aukeratu itzali eta piztu botoiek zer egiten duten.
- Klikatu Aldatu une honetan erabilgarri ez dauden ezarpenak.
- Leiho horretan desaktibatuko dugu Abio bizkorra

Berrabiarazi ordenagailua eta...
4- Abiatu ordenagailua abio-USBaren bidez. Horretarako, ordenagailua itzalita dagoela, abio-USBa sartu eta, piztean, abio-menua edo boot menu agertzeko hainbat segundoz F8, F9, F10, F11 eta F12 sakatuko ditugu abio-menua agertu arte (marka bakoitzak F tekla bat erabiltzen du eta batzuk bat ere ez, hauetan Esc edo F2 sakatuta BIOSean sartu eta BOOT atalean boot order atalean USBaren marka hautatu behar da).
Abio menuan aukeratuko dugu USBa (markaren izenaz identifikatuta). USBa bitan agertzen bada, USB eta UEFI USB, horrek esan nahi du instalazioa Legacy moduan edo UEFI moduan egin daitekeela. Seguru aski Windows Legacy moduan instalatuta egongo da, beraz, saiatuko gara Legacy moduan (USBaren marka). Instalazioaren zehar, partizioak esleitzean, ikusten badugu Windowsek boot-efi partizioa dagoela, berrabiarazi eta UEFI USBarekin egingo dugu.
Ikastetxeetan UEFIz instalatu behar diren hainbat marka:
- mahaigainekoak: PT, APD...
- eramangarriak: Onlife...
Oharra: USB bidez abiatzean ohiko menua agertu beharrean pantaila beltza eta mezu hau agertzen bada: "fgxbeat. C32: not a COM32R image. Boot:". Sakatu TAB eta lerro batean agertuko zaizu menua. Idatzi "live" eta Intro sakatu.
Instalazioa (edozein kasutan)
Instalatu aurretik komeni da erabiliko diren partizioak eginak egotea.
Horregatik, bereziko dugu bi kasu: lehendik Linuxerako partizioak ez
dituzten ordenagailuak eta, aurretik Linux izan dutelako, partizioak
eginak dituzten ordenagailuak.
Systembacken menuan lehenengo bi aukera erabiltzen ohi dira:
- Boot Live system
- Boot system installer
Bigarrena erabiliko dugu behar diren partizioak dituen ekipo batean zuzenean instalazioa egiteko.
Linuxerako partiziorik ez dituen ekipo batean.
Ordenagailuan, aurretik Linux ez bada egon, instalazioa hasi aurretik sistema berria kokatzeko partizioak sortzea komeni da. Horretarako
1- abio-USB bidez abiatuta Systemback-ek aurkezten digun menuan lehenengo aukera hautatuko dugu, alegia Boot Live system moduan abiatu.
Aukera honen bidez probatzen ahal dugu Luberri instalatu gabe eta, ongi ez badabil (pantaila ez da ikusten, wifia ez dabil..) edo gustukoa ez badugu itzali eta kito. Aukera hau erabiliko dugu ere instalazioa egiteko behar diren disko-partizioak egiteko baldin eta ordenagailu horrek aurretik ez baditu.
2- Identifikatzeko pantailan hau jarriko dugu:
Erabiltzailea: adminpremialocal
Pasahitza: luberri
(Probatzeko bada gonbidatu moduan ere sar gaitezke).
3- Partizioak sortzeko Gparted aplikazioa abiatuko dugu: Aplikazioak > Sistema-konfigurazioa > Gparted.
Aplikazio honen bidez tokia egin behar dugu Linuxerako; normalean Windowseko datuen partizioa txikiagotuta.
Windows batzuk C unitatea dute sistemarako eta D datuetarako. Kasu horretan hobe D txikiagotzea. Windows eta datuak partizio bakarrean badaude partizio hori txikiagotuko dugu.
Hainbat ekipotan -Windows 10 duten hainbatetan- txikiagotu beharreko partizioaren tamaina ez da ikusten, ezezaguna jartzen du. Horrelako kasuetan instalaziotik atzera egin eta Windowsetik abiatuta txikituko dugu partizioa.Libre geratzen den espazioan honako partizio hauek sortuko ditugu:
- 100 MBko bat FAT32 bios-uefi abiorako. Partizio hau bakarrik sortuko dugu BIOSa UEFI bada (Erne!, ez erabili eta ez ezabatu beste bios-uefi partizioa, Windows-ena).
- 4 GB bat Linux-swap formatukoa (RAM memoriaren osagarri lanak egingo dituena).
- 20 GB inguruko bat eta ext4 formatukoa Linux sistemarako (une honetan ez da zehaztu behar).
- geratzen den espazioarekin beste ext4 formatuko partizioa home karpetarako. Bertan erabiltzaileen informazioa eta ezarpenak gordeko dira.
BIOS zaharrenek ez dute usten lau partizio baino gehiago jartzen. Horrelako arazoren bat badugu libratu dugun espazioa hautatuta Hedatua edo Extended motako partizioa sortuko dugu eta haren barrenean sortuko ditugu behar ditugunak.
Partizioak zehaztu ondoren aldaketak aplikatzeko esango diogu Gparted-i tresna barrako Ados edo check ikurra sakatuta.
Partizioak prest daudela instalazioarekin hasiko gara Systemabacken bidez: Aplikazioak > Sistema-konfigurazioa > Systemback eta bertan System install egin.
Hemendik aurrera instalazioa berdina da ordenagailu guztietan. Hurrengo ataleko 2. puntura pasa.
Linuxerako partizioak dituen ekipo batean.
1- Agertzen den menuko bigarren aukera erabiliko dugu: Boot system installer
2- Idatzi administratzaile lokalaren izena -ez domeinukoa-, adminpremialocal adibidez (lehenengo letra maiuskulaz agertuko da). Ondoren izen bera errepikatu (maiuskularik gabe). Administratzaile lokalaren pasahitza. New root password zurian utzi. New hostname eremuan idatzi ekipoaren izena: ikastetxe publikoetan hz edo sk-ren ordez beste letra bat jarri eta ondoren ekipoaren etiketako zenbakia ad. u125368 (inportantea da zeren ekipoak izen desberdinak izan behar ditu Windowsen eta Linuxen) .
3- Orain instalaziorako erabiliko ditugun partizioak zehaztu behar ditugu.
- BIOSa UEFI bada, bios-uefi partizioa hautatu (Erne! ez erabili hasierako boot-efi Windowsena baita), Mount Point /uefi/boot aukeratu eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
- 4 GB inguruko Linux swap partizioan Moint Point SWAP aukeratu eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
- 20 GB inguruko Ext 4 partizioan Moint Point / aukeratu, alegia Linux sistema, eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
- Geratzen den Ext 4 partizioan Moint Point /home aukeratu eta, adi!, erabaki formateatzea ala ez (home partizioa erabilita bazegoen ez formateatu datuak eta ezarpenak mantendu nahi badituzu), ondoren ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
Next.
4- Instalazioa bukatzen denean berrabiarazi ekipoa. Pizten denean Live USBa aterako dugu azkar.
Instalatu ondoren
1- Piztu
2- Ireki saioa zuk jarritako administratzailearen izena eta pasahitza erabiliz.
- Ekipoa eramangarria bada wifia konektatuko dugu. Horretarako goiko paneleko erretiluan agertzen den wifiaren abanikoan klikatu, gure wifia aukeratu eta pasahitza sartuko dugu. Luberri 20.04n hori nahikoa da baina 18.04 bertsioan edozein erabiltzailek wifi hori erabili ahal izateko wifiaren ikonoa klika eta Editatu konexioak (Edit connections...) sakatu, hautatu konexioa eta Editatu agindu gurpil horzduna sakatuta...
Orokorra fitxan eman baimena konektatzeko erabiltzaile guztiei.
(Etxerako ordenagailua bada saltatu hurrengo puntuak eta joan Etxerako ordenagailuak atalera)
- Ikastetxeak Windows domeinua badu ordenagailua domeinuan sartuko dugu domeinuko erabiltzaileak identifika ditzan:
Luberri 20.04n: Aplikazioak > Sistema-konfigurazioa > Domeinuan-sartu
Script bat jarriko da martxan eta eskatukok ditu:
administratzailearen pasahitza eta, ondoren:
- domeinuaren izena, minuskulaz eta luzapenarekin
- domeinuaren izena, letrak maiuskulaz eta luzapenik gabe
- domeinuko administratzailearen izena eta pasahitza
- Inprimagailuak gehitu. Sareko inprimagailu batzuk eta lokal guztiak automatikoki instalatzen dira (inprimagailuen segurtasun politikan jartzen ahal dugu tgikdenak taldekoek ezin inprimatzea). Baten bat falta bada eskuz instala dezakegu.
- Luberri 20.04 bertsioan, ordenagailuaren teklatuak zona numerikoa badu, piztean teklatu numerikoa aktibatu dadin Sistemaren ezarpenak > Administrazioa > Saio-hasieraren leihoa > Ezarpenak fitxan, Aktibatu blokzenb klikatuko dugu.
Zure ikastetxeko ISO irudia prestatu
Behin Luberri ikastetxeko ordenagailu batean instalatuta komeni
da ordenagailu hori prestatu eta ikastetxerako erremasterizazio propio bat egitea. Batetik software egokitzen ahal da (instalazioak, des-instalazioak) eta, batez ere, egokitu behar da zerbitzariko karpeta partekatuen mapeatzea.
1- Sistema abiatzean zure ikastetxeko sareko zerbitzariak konpartitzen
dituen karpetak (EAEko ikastetxe publikoen kasuan: orokorra, irakasleak,
ikasleak, administrazioa...) mapeatzeko
pam_mount.conf.xml fitxategia editatu behar dugu. Horretarako terminalean (Crtl+Alt+T)
agindu hau itsatsi:
sudo xed /etc/security/pam_mount.conf.xml
(Luberri 18.04 arte xed ordez gedit idatzi)
Behin irekitzen denean bilatuko dugu
<pam_mount>
<!-- Volume definitions -->
eta azpikoaren antzeko testu zati bat agertuko da. Bertan definitzen da nori zer karpetak mapeatu behar zaizkion. Zure ikastetxea EAEko eskola publikoen sarekoa bada aski izango dugu bi elementu agertzen diren toki guztietan aldatzen: batetik domeinua izendatzen duen H013157 izenaren ordez zure ikastetxekoa jarri; bestetik XX.XX.XX.XX agertzen den tokietan zure ikastetxeko zerbitzariaren IPa (EAEko eskola publikoetan 1 zenbakiz bukatzen dena).
Taldeen izenak (tgikdenak, tgirdenak, tgaddenak) minuskulaz idaztea inportantea da.
Aldaketak egin ondoren fitxategia gorde eta itxi editorea.
Berrabiarazi ordenagailua eta probatu erabiltzaile mota guztiek muntatzen dutela dagozkien zerbitzariko karpetak.
2- Wifiak: kendu agertzen direnak eta zure ikastetxekoak jarri eta partekatu. Inprimagailuak: kendu agertzen direnak eta zure ikastetxeko inprimagailu partekatuak instalatu (eta instalatu ondoren ikasleen ekipoetatik kendu) edo ez. Instalazioetan wifiak eta inprimagailuak mantenduko dira.
Orain ekipo hau zure ikastetxeko eredua edo master izango da erremasterizazio baten bidez. Erremasterizazioa egiteko Systemback aplikazioa abiatuko dugu: Aplikazioak > Sistemaren tresnak edo Sistema-konfigurazioa > Systemback.
Menuan Live system create hautatu. Proposatzen dizu irudia /home karpetan gordetzea, ados. Irudiari izena jarri, adibidez, KarrantzaLH_16.04.7, eta Create new sakatu. Minutu batzuetan sblive luzapena duen irudia egina egongo da.
3- Orain zure ikastetxeko ordenagailuetan sortutako irudia instalatzeko behar duzun USBa sortu behar duzu. Bi era daude egiteko:
Ez ahaztu USBari bertsioaren izena duen pegatina bat jartzen.
Bideo-tutorial hau lagungarria izan daiteke:
Etxerako ordenagailuetan
Luberri erremasterizazioak etxerako ere balio du, hori bai, komeni da domeinuaren intregrazioa eta domeinuko karpeta partekatuak kudeatzen dituzten aplikazioak desinstalatzea, horretarako terminalean:
sudo apt remove pbis-open libpam-mount
Instalazioan zalantza edo arazoren bat baduzu idatzi Luberri posta-zerrendara (luberri@framalistes.org)
2016/09/23
Firefox 49k hobekuntzak ekarri ditu irakurtzeko ikuspegian
Hainbat aldaketa ekarri ditu (ikusi denak) baina bat nabarmentzeko modukoa:
irakurtzeko ikuspegian hobekuntzak egin dituzte.
Irakurtzeko ikuspegia helbide barraren ezker aldean agertzen da, hainbat web orritan eta testuaren irakurketa errazten du:

Ondoko irudietan ikus ditzakegu orri baten ikuspegi arrunta eta orri beraren irakurtzeko ikuspegia, non zutabeak, irudiak eta irakurketa oztopatzen duten elementu guztiak ezkutatzen diren.49 bertsioan irakurtzeko ikuspegiaren menuaren aukerak zabaldu dituzte. Orain fondo zuria edo beltza eta letraren tamainaz gain testu-zutabearen zabalera eta lerroarteko espazioa ere moldatzeko aukera izango dugu.
Horretaz gain testua entzuteko aukera gehitu diote. Bertan hizkuntza eta irakurketaren abiadura egokitu daitezke.
![]() |
| Irakurtzeko ikuspegiaren testu aukerak |
Erabiltzen duen TTSa R2D2 errobota baino askoz argiagoa ez da eta euskara ez da ageri aukerako hizkuntzen artean baina atzerriko testuak irakurtzeko interesgarria izan daiteke, batez ere hizkuntzak ikasten dabilenarentzat.
Euskarazko testuak irakurtzeko ordea Irakurle digitala gehigarria erabiltzea dago aukeran, web orri guztietan erabili daiteke eta TTSaren kalitatea Irakurtzeko ikuspegiarena baino askoz hobea da.
![]() |
| Irakurtzeko ikuspegiaren TTS aukerak |
2016/09/11
Software librea nahi dugu ekimena

EAEko hauteskunde kanpaina une aproposa da Software librea nahi dugu manifestua irakurri eta sinatzeko.
2016/09/01
2016/08/30
SpotiWeb: nola jarri Spotify Web Player aplikazio moduan
Berez ez da Spotifyren bezero ofizial bat web aplikazioa edo webapp bat baizik, Spotifyren web orriari aplikazio itxura ematen diona. Izan ere aplikazioa bezala irekitzen da eta ez duzu interneteko nabigatzailea ireki behar; minimizatu eta maximizatu dezakezu eta abestia aldatzen denean notifikazio bat irekitzen da. Eta Tomś Correiak sortutako web aplikazio honen punturik interesante bat abestien arteko propaganda ia guztia kentzea da.
![]() |
| By Fabián Alexis |
Erabiltzeko modua:
Ez dauka instalaziorik. Horrela jar daiteke aplikazioen artean.
1- Joan proiektuaren Github orrira.
2- Deskargatu zure sistemari dagokion bertsioa.
3- Deskargatutako fitxategia Artxibo Kudeatzailearen bidez -deskonprimagailuaren bidez- ireki eta nahi duzun karpetan erauzi edo deskonprimatu. Karpeta horren SpotiWeb komandoa jartzen du martzan webapp-a.
4- Gnome klasikoa edo Mate erabiltzen baduzu Aplikazioetan jartzeko egin eskuin klik goiko barrako Aplikazioak elementuan eta Editatu menuak sakatu. Nahi duzun kategorian (Internet?) Elementu berri sortu. Spotify edo SpotiWeb izena jarri eta Command atalean arakatu (browse) erauzitako karpetan SpotiWeb agindua.
5- Spotify martxan jartzeko erabiltzailea baduzu saioa ireki behar duzu (login), eta erabiltzailea ez baduzu saioa hasi aurretik erregistratu behar duzu.
2016/08/25
Nola bihurtu PDF dokumentu bat JPG formatura Linuxen.
Demagun PDF dokumentu baten orri bat aurkezpen batean sartu nahi duzula edo PDFak irakurtzeko aplikaziorik ez duen mugikor batera PDF tiketa bat bidali edo dena dela noizbait behar baduzu PDF dokumenturen bat edo haren orrialderen bat irudia bihurtu gutxienez bi aukera dituzu: lehenengoa haren pantaila kaptura egitea eta bestea JPG formatura bihurtzea. Bigarren hau bereziki interesgarria da baldin eta dokumentu asko badira.
Bihurketa bat egiteko terminaletik egingo dugu baina Imagemagick aplikazioa behar dugu instalatuta. Luberri sisteman instalatuta dago. Ubuntu eta Debian-en beste deribatuetan instalatzeko Software zentrotik egin edo terminalean (Ctrl+Alt+T) hau itsatsita:
| sudo apt-get install imagemagick |
Hemendik aurrera aski duzu cd komandoaren bidez PDFa dagoen karpetara joan eta hau idatzi:
| convert sarrera.pdf irteera.jpg |
non "sarrera" PDF dokumentuaren izena den eta "irteera" JPGerako nahi duzun izena. Egina. Karpeta ireki eta ikusi. PDF dokumentuak hainbat orri baditu beste horrenbeste JPG dokumentuak izango dituzu irteera-0.jpg, irteera-1.jpg...
Hainbat aldagai:
A- PDF dokumentuaren lehenengo orria bakarrik bihurtu nahi baduzu:
| convert sarrera[0].pdf irteera.jpg |
eta, horren arabera, nahi duzun orrialdea.
B- Karpeta bereko PDF guztiak batera bihurtzeko:
| for i in `ls *.pdf`; do convert "$i" "$i".jpg; done |
JPGak jatorrizko fitxategien izenarekin sortuko dira.
Hauek dira nire ustez aukera interesgarrienak. Convert aginduaren aukera guztiak kontsultatu nahi baduzu itsatsi:
| man convert |
2016/08/02
Moodle 3.1 eta gaitasunen edo konpetentzien tratamendua
Moodle-n LTS edo sustengu luzeko bertsioa den 3.1 beste berritasunen artean gaitasunak kudeatzeko sistema bat eskaintzen duen lehenengo bertsioa da
Gaur egun, hezkuntza sistemen helburuak ikasleek gaitasunen eskuratze-gisa definitzen dira, diziplinei lotutako gaitasunak batzuk eta zeharkakoak edo arlo guztiak bustitzen dituztenak besteak. Hori dela eta, Moodlek ahalegin bat egin du gaitasunen gestioa integratzeko edo, hobe esanda, hezkuntza gaitasunen arabera kudeatzeko (CBE Competenci Based Education edo gaitasunetan oinarritutako hezkuntza).
Ikus dezagun, gainetik bada ere, Moodle-k nola integratu dituen gaitasunak:
1- Ikastetxeko gaitasunen edo konpetentzien markoa
Ikastetxeak bere gaitasunen markoa edo eskema (framework) definitu dezake. Praktikoagoa da marko egoki bat bilatzea eta, nahi izanez gero, egokitzea. Marko hauetan era eskematikoan agertzen dira gaitasunak, azpi-gaitasunak eta, nahi izanez gero, bere adierazleak. Sortutako edo inportatutako markoak ikastetxeko ikastaro guztietarako balio du. Ikastaro bakoitzean zehaztuko dira marko horretako zeintzuk gaitasun landuko diren.
- Gaitasunen markoaren definizioa Gunearen kudeaketan egiten da. Editatzeko guneko administratzaile bezala hasi behar da saioa:
![]() |
| Azpi-konpetentzia baten definizioa (5. maila) |
- Zerotik definitzea baino praktikoago da beste norbaitek egindako marko bat inportatzea eta, nahi izanez gero, moldatzea. Nik artikulu hau idatzi eta gero marko bat prestatu nuen Heziberri metodologian oinarritua. Hemendik deskargatu daiteke eta Gunearen Administrazioa > Gaitasunak > Inportatu konpetentzia-markoa.
2- Ikastaroan landuko diren gaitasunen hautapena
Hurrengo fase batean, irakasleak ikastaroak sortzen edo editatzen duenean, zehaztu dezake ikastaro horretan ikastetxeko konpetentzia-markotik zeintzuk gaitasun ebaluatuko diren. Hori irakaslearen lana da eta, ikastaroan gaudela, ezkerreko menuan egiten da.
![]() |
| Ikastaroko gaitasun baten hautapena |
Ikastaroa diseinatu ahala eskema honetan ageriko dira hautatutako gaitasun bakoitzak zein zereginen bidez lantzen den.
3- Zereginean landuko diren gaitasunen hautapena
Hurrengo pausua da zehaztea zeregin bakoitzean zein gaitasun, azpi-gaitasun edo adierazle lantzen diren. Lan hori irakasleak egiten du zereginak definitzean.
![]() |
| Jarduera zehatz batean ebaluatuko diren gaitasunen hautaketa |
Gaitasunak hautatu ondoren zehaztu behar da ikasleak zeregina bukatzean gaitasuna frogatutzat geratzen den edo irakasleak egiaztatu behar ote duen:
4- Ikasleek landutako gaitasunen ebaluazioa edota kontsulta
Bai irakasleak bai ikasleak landutako gaitasunen erregistroa kontsulta dezake:
Irakasleak kontsulta ditzake ikaslez ikasle hauek jorratutako gaitasunak eta, hirugarren puntuan ikusi bezala, automatikoki osatzen ez bada berak erabakiko du ikaslea ordurako gai den edo oraindik ez.
Kontsulta egiteko irakasleak Engranaje nagusia > Gehiago..) Txostenak > Gaitasunen analisia hautatuko du:
eta ikaslez ikasle ebaluatu (ebaluazio automatikoa hautatu ez bada) edota kontsulta ditzake. Hautatzen ahal da ikaslea eta, nahi izanez gero, jarduera.
Kontsulta:
Informazioa ikusteaz gain, ebaluazio automatikoa erabaki ez badugu, gaitasuna kalifikatzeko (1) aukera dugu: gai (Competent) edo oraindik ezgai (Not yer competent)
Horretaz gain ebidentziaren gaineko iruzkina idazten ahal dugu (2).
Ikasleak ere bere kalifikazioak kontsulta ditzakeen era berean kontsulta ditzake zein gaitasunak jorratu edo erakutsi dituen.
![]() |
| Ikasle batek bere gaitasunen ebaluazioa kontsultatzen |
Oharrak:
- Informazio gehiago gaitasunei buruz Moodle Docs-en.
- Irakasleaz gain tutoreak ere (rol hori erabiltzen badugu) ikaslearen gaitasunak ikus ditzake ere.
2016/07/12
OBS Studio 0.15 bertsio berriak dakarrena
Irudien diaporama: eszenek aukeran dituzten elementuen artean orain irudiaz gain irudien segidak edo diaporamak jar daitezke.
Diaporamarako aukera daitezke irudi solteak edo karpeta osoak, eta ezar daiteke irudiek zenbat milisegundoz erakutsi behar diren eta irudien arteko trantsizio mota eta denbora.
Transmisioarekin batera grabatzea: transmisioa Youtuberen bidez egitean berak bideoa gordetzen du baina beste grabazioa gordetzen ez duen streaming zerbitzu bat erabiltzen baduzu ezarpenetan agintzen ahal diozu grabatzeko automatikoki transmisioa egitean.
Hauek eta beste berritasunak zerrenda honetan:
-Bugfixes ;)
-Image Slideshow Source
-VLC Video Source (needs VLC 32 or 64 Bit installed)
-Option for hiding cursor over projector windows
-Option for automatic recording when streaming
-Padding for sources (added to the crop filter)
-Scaling/Aspect Ratio filter
-Ability to use scale filters on scene items
-New View menu (for hiding UI stuff)
-Settable process priority inside of OBS Studio
-Adding scenes as sources
-Removing of multiple sources
Nola aldatu Nautilusen hobespenak Ubuntu 16.04 bertsioan
Bi irtenbide daude gutxienez arakatzailearen kontrola mantendu nahi baduzu: lehenengoa Nemo arakatzailera pasatzea, eta bigarrena dconf-editor aplikazioaren bidez editatzea Nautilusen hobespenak.
Bigarrena egiteko:
1- Instalatu Dconf-editor. Terminalean:
| sudo apt install dconf-editor |
2- Abiatu Dconf-editor aplikazioa terminalean dconf-editor idatzita edo Aplikazioak > Sistemaren tresnak > dconf editorea
3- Bertan bide hau egin org > gnome > nautilus > preferences eta eskuineko panelean agertuko zaizkizu aukerak; esate baterako zakarrontzitik pasatu gabe fitxategiak ezabatu ahal izatea aktibatzea (enable-delete) edo karpetak eta fitxategiak irekitzeko klik bakarra erabiltzea (click-policy single).
![]() |
| Nautilusen hobespenak dconf-editorren interfazean. |






































