azpitituluak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
azpitituluak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/03/30

Subtitle Editor euskaraz

 Probatu dut Subtitle Editor azpitituluen editorea eta oso interesgarria iruditu zait.

 Ezaugarriak

  •  GTK+3n egina GNU/Linuxen funtzionatzen du.
  • Bereziki diseinatuta azpitituluak ondo sinkronizatzeko. Integratzen dut bideo-erreproduzigailua eta soinu-uhinak erakusten ditu.
  • Soinu erreproduzigailuan azpitituluak ikusten dira. 
  • Erroreak atzematen ditu.
  • Sinkronizazio tresnak ditu. Azpitituluak zatitu eta batu ditzake.
  • Azpitituluak itzultzeko erabili daiteke.
  • Azpititulu formatu askotara esportatu daiteke.

 

Pantaila-argazkia 



Instalazioa

Debian, Ubuntu eta deribatuetan terminala ireki (Ctrl+Alt+t) eta agindu hau itsatsi:


sudo apt install subtitleeditor


Euskaraz jartzea

Lokalizazioa egina dago eta hurrengo eguneraketa, seguru aski, euskaraz egongo da baina orain dagoen bertsioa 0.54.0 euskaraz erabili nahi baduzu deskargatu dezakezu subtitleeditor.mo fitxategia, ireki terminala fitxategia duzun karpetan eta agindu hau itsatsi:


sudo cp subtitleeditor.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/


Erabilera

Ikastetxeei erreparatuta, bi erabilera nagusi bururatzen zaizkit:

  • Filma, dokumental edo bestelako bideoren azpitituluak eskuratu -hainbat bilduma daude- zatitu, banatu, euskaratu, batu, zuzendu eta azpitituluak.eus webgunera kargatu. Praktika honekin itzulpena lantzen da.
  • Filma, dokumental edo bideoa baten fitxategia eskuratu eta haren azpitituluak sortu. Praktika honekin lantzen da gehien bat transkripzioa, alegia hizketatik testura pasatzea (irakurketaren alderantzizko prozedura). Euskarazko bideo fitxategiak lortzeko hainbat bide daude, besteak beste: 

Landu daitezke euskalkiak, kale-hizkuntza edo erregistro informalak...  

Bideo tutorial honetan ikusi daiteke aplikazioaren oinarrizko erabilera:


2017/04/04

Her filmaren euskarazko azpitituluak

2013an estreinatutako film hau informatika gaia duen filma bat baino amodiozko filma goxo bat da baina etorkizuneko sistema eragileez edota etorkizuneko gizakiez zer pentsa eta eztabaidagaia eskaintzen du.


Filmaren oinarrizko datuak eta jatorrizko bertsioaren erreferentziak, eta Open Data Euskadik eskainitako euskarazko azpitituluak azpitituluak.com web orrian daude deskargatzeko.

2016/10/01

Pride filmerako azpitituluak

Pride, Galesen kokatua,  LGTB eta langile mugimenduen arteko gorabeherak jorratzen duen 2014ko filma interesgarria da. Institutuetan LGTB gaia lantzeko ikasleekin ikusten ohi den filma izanik pozgarria da Arantzak euskarazko azpitituluak osatu eta Azpitituluak.com web orriaren bidez eskaini izana.


Horrek aukera ematen du jatorrizko bertsioa ikusteko euskarazko azpititulurekin. Horretarako lehen aipatutako web orritik rar formatuko fitxategia deskargatu, bertatik srt formatuko azpitituluak erauzi eta  DVD edo dena delako iturria VLC, Totem edo bestelako erreproduzigailuarekin ireki eta zehaztuko diogu azpitituluen fitxategia non eta zein den.

VLC erreproduzigailuan azpitituluen fitxategiaren kokalekua markatzeko bidea
Totem (Ubuntu bideoak) erreproduzigailuan