Comaps eta Organic Maps-ek, Google Maps-en lehiakide libreek (informazio gehiago eta toki ofiziala), euskaraz du interfazea baina ingelesez hitz egiten dute eta ez nekien nabigazioan ahozko jarraibideak nola jarri euskaraz.
Izan ere, haien ezarpenetan aukera dago nabigazioaren ahots argibideen hizkuntza aldatzeko...
baina euskara ez da agertzen aukerako hizkuntzen artean Googleren n hizketa-hautematea eta sintesiak ez duelako euskararen TTS librerik.
Badago, ordea, soluzio erraz bat (eskerrik asko IƱigo Gebarari). Hona hemen urratsak:
1- Aholabek garatutako AhoTTS aplikazioa mugikorrean apk fitxategia Aptoide-tik deskargatu eta instalatu edo Play Store-tik .
2- Ahots argibidetan zaudela, sakatu "Sistemaren ahots-sintesiaren ezarpenak"...
... eta Android ezarpenetako Testua-Hizketara Ezarpenak pantailan egin klik "Motor hobetsia"ren gainean, erne, bertan eta ez ezkerreko engranajean.
Hor, AhoTTS aukeratu
3- Badirudi martxan jartzeko komeni dela aplikazioa berrabiaraztea. Egiaztatzeko dabilela eta zein den bere ahotsa eta abiadura, Organic Maps-en hizkuntza aukeretan euskara eta gaztelania Espainiakoa eta Mexikokoa agertuko dira eta euskara hautatuta probatzen ahal duzu.
Hemendik aurrera autoan, bizikletan, oinez... zoazela Organic Maps-en nabigazioa erabilita ahots argibideak euskaraz entzungo dituzu. Nik probatu dut autoan eta oinez -mugikorra sakelan eta belarriko entzungailuekin argibideak entzuten- eta oso ondo funtzionatzen du.
Oharrak:
- Sistemaren ahots-sintesiaren ezarpenetan alda daitezke tonua eta hizketa tasa edo abiadura. Abiadura ez moteldu zeren eta autoz gidatzean argibideak azkar samar eman behar ditu.
- Iphonean ez dut probatu baina ematen dit prozesua berdintsua izan behar duela.
- AhoTTS aplikazioa instalatu behar da euskarak oraindik TTS librerik ez duelako. Ez dut gaia kontrolatzen, beraz, isil nadin, baina meloi hori noizbait ireki beharko zen.












