2010/11/29

Google SketchUp nola instalatu Ubuntun


Google SketchUp hiru dimentsiotako objetktuak diseinatzeko aplikazio erabilterraza da. Google-k eskaintzen du beste gauzen artean G Earth eta G Maps-en mapei eraikinen 3D irudiak eransteko.

Aplikazioa berez Windowserako dago konpilatua baina Ubuntun oso ondo dabil Wine simuladoreari esker.

Instalatzeko
Egiaztatu Wine instalatuta duzula eta, hala ez bada, software-biltegitik instala ezazu.
Jaitsi SketchUp-en Windows bertsioa hemendik mahaigainean edo nahi duzun tokitan gordeta.
Fitxategira joan, eskuin klik egin eta ireki Wine-rekin.
Instalazio aukerak onartu eta kito.


Ibiltzeko
Aplikazioak > Wine > Programs > Google SketchUp

1 iruzkin:

  1. kaixo Alex!!
    batzueta errorea eman dezake bideo (plakaren arabera) eta kasu horietan wineko registroan sartu (wine regedit) eta bertan CURRENT_USER/SOFTWARE/GOOGLE/SKETCHUP/GL_CONFIG/DISPLAY/HW dagoen 0a 1 zenbakiarekin ordezkatu behar dugu.
    Zorionak

    ErantzunEzabatu