2010/12/05
Animazioak gordetzen Firefoxen bidez
Animazioak gehienetan Flash aplikazioan egiten dira eta swf formatua izaten dute gehienetan. Animazio dibulgatibo oso onak daude interneten eta oso erabilgarriak dira klasean baina eskola publikoetan sufritzen dugun konexioa dela eta komeni da animazioak gordetzea eta diskotik edo USB memoriatik erreproduzitzea.
Delako flash animazio hauek ez dute gordetzeko aukerarik ematen eskuin klik eginez baina Firefoxen bidez erraz gordeko ditugu, animazioa duen web orrian gaudela urrats hauek emango ditugu:
Tresnak > Orriaren informazioa > Multimedia atala eta web orriak dituen elementu multimedien artean, irudi, soinu eta abar, swf formatua duena hautatu eta Gorde honela egingo dugu. Behin animazioa gordeta dugula, berau erreproduzitzeko haren gainean eskuin klik egin eta Ireki honekin > Firefox nabigatzailea aukeratu eta kito.
Praktikatzeko hona hemen zenbait animazio interesgarri:
Webgeology. Geologiari buruzko animazioak, horietariko zenbait euskaraz.
David Harrison-en animazioak Fisikari buruz.
Consumer-en infografiak gaitegi zabala dutenak.
Prozedura berbera erabili daiteke flash-jolasak deskargatzeko eta konexiorik gabe erabiltzeko.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Trikimailu ona!
ErantzunEzabatu