sistema birtualak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
sistema birtualak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/11/29

Google SketchUp nola instalatu Ubuntun


Google SketchUp hiru dimentsiotako objetktuak diseinatzeko aplikazio erabilterraza da. Google-k eskaintzen du beste gauzen artean G Earth eta G Maps-en mapei eraikinen 3D irudiak eransteko.

Aplikazioa berez Windowserako dago konpilatua baina Ubuntun oso ondo dabil Wine simuladoreari esker.

Instalatzeko
Egiaztatu Wine instalatuta duzula eta, hala ez bada, software-biltegitik instala ezazu.
Jaitsi SketchUp-en Windows bertsioa hemendik mahaigainean edo nahi duzun tokitan gordeta.
Fitxategira joan, eskuin klik egin eta ireki Wine-rekin.
Instalazio aukerak onartu eta kito.


Ibiltzeko
Aplikazioak > Wine > Programs > Google SketchUp

2010/11/17

Nola partekatu Windows birtual bat ekipo bateko erabiltzaileen artean

Windowsa Ubuntun  birtualizatzeko VirtualBox OSE aplikazioa erabili nuen eta ongi dabil. Kontua da programa ekipoko erabiltzaile guztientzat instalatzen bada ere instalatutako sistema birtualak erabiltzaile bakoitzak instalatu behar dituela, alegia nik Windows birtuala dut baina ekipoko beste erabiltzaileek VirtualBox badute baina ez dute sistema birtuala. Ekipoko beste erabiltzaileek sistema birtual hori erabiltzeko instalatu duen erabiltzaileak esportatu behar du eta besteek inportatu behar dute. Ikus dezagun nola egiten den:

Demagun A erabiltzaileak instalatu duela Windows birtualak eta B erabiltzaileak sistema horren kopia bat erabili nahi duela. A erabiltzaileak VirtualBoxen sartu eta makina birtuala piztu barik Fitxategia > Export Appliance... egin behar du.

Fitxategia erabiltzailearen Publikoa karpetan gordeko dugu. Ondoren sortzen Publikoa karpetan sortzen diren hiru fitxategiei baimenak aldatu eta irakurtzeko soilik jarriko diegu.


A erebiltzailearen saioa itxi eta B erabiltzaileak saioa irekiko du. VirtualBox ireki eta Fitxategia > Import Appliance... egin behar du. Arakatzailearekin joango gara A erabiltzailearen Publikoa karpetara: /home/Aerabiltzailea/Publikoa eta bertan makina birtualaren fitxategia hautatu eta inportatuko dugu. B erabiltzaileari makinen zerrendan agertuko zaio. Hauta, abiarazi eta irriparra egin.

Beste aukera bat da makina berdina erabili beharrean makina bera erabiltzea. Horretarako B erabiltzaileak Berria egingo du eta galdetzen duenean disko berria edo zaharra, bigarrena hautatuko du eta zehaztuko du bere kokalekua dela /home/Aerabiltzailea/.virtualbox/.

2010/06/04

VirtualBox frogatzen

Ekipo batean bi sistema eragile edo gehiago izateko bi modu erabiltzen dira gehien bat: abio duala, alegia ekipoa abiatzen denean menu bat azaltzea non erabiltzaileak erabakitzen du zein sistema erabili sesio horretan, eta bestea birtualizazioa da, bigarren modu honetan sistema bat abiatzen da, Linux edo Windows gehienetan, eta bigarren sistema, birtuala alegia, lehenengoaren aplikazio moduan irekitzen da.

Birtualizazioak egiteko gehien erabiltzen diren aplikazioak VMware eta VirtualBox dira. Nik bigarrena frogatu dut.

Instalazioa egiteko hemen deskribatzen den modua erabili dut. Aurrekoan software-biltegitik egin nuen baina ez zidan sortu vboxusers taldea. Abiapuntua kasu honetan Ubuntu 10.04 duen ekipo bat da. Aplikazioa Sistemaren Tresnak taldetik abiatu eta gomendatzen dituen parametroak onartu ditut. Bi GBteko Rametik 512 MB esleitu diot Windows XP birtualari. Windowen diskoa CDan sartu eta aurrera...
Behin instalazioa bukatuta -parametro arruntak onartuz- oztopo txiki bat izan dut Ctrl-Alt-Supr eskatzen duen Windowseko pantaila. Hiru teklen konbinazioa eginez gero Ubuntu bera itzali nahi ote dugun galdetzen digu. Bilatu eta soluzioa topatu dut Eskuineko Ctrl+Supr bi teklen konbinazioa desblokeatzen du sarrera. Ondoren institutuko domeinuan sartu, XPa euskaratu eta hasierako Ctrl-Alt-Supr berriz ager ez dadin konpondu (Kontrol panela > erabiltzaileak > aurreratua):

Instalazioaren abiadura harritzekoa eta Windowsa fin baino finagoa dabil Ubunturen gainean. Frogekin segituko dut eta beste mezu batean komentatuko dut usb memoriak, karpeta partekatuak eta holakoekin zer moduz.