F.lux monitorearen argiaren kolorea eguneko argitasunaren arabera aldatzen duen aplikazioa da.
Monitorearen argia kolore hotzetarako joera du, urdinerako joera hain zuzen. Fluoreszente zein leden argi urdin horrek badirudi melatoninaren produkzioa oztopatzen duela. Melatonina da besteak beste loaren zikloa erregulatzen duen hormona. Beraz, badirudi, gauez monitorearen aurrean luze egoten garenontzat behinik behin komenigarria dela gauean monitorearen kolorea epeltzea, hau da gorri edo kafe aldera eramatea, melatonina asko ekoitzita ohera goxo goxo joateko.
Programa Windows, Mac OS eta Linuxen dabil. Linuxen frogatu nahi baduzu urrats hauek eman ditzakezu:
- Aplikazioa jaitsi hemendik.
- Deskonprimatu.
- Terminalean deskonprimatu duzun karpetara joan eta handik /usr/bin karpetara kopiatu:
$ sudo cp ./xflux /usr/bin
- Aplikazioa jakin dezan zure herrian noiz den gaua zure herriko koordenatuak eman behar dizkiozu. Koordenatuak ezagutzeko stereopsis orria erabil dezakezu.
Nire herriko koordenatuekin aplikazioa martxan jartzeko terminalean idatziko dut:
$
xflux -l 43.4,-1.8
Egunez egiten baduzu ez duzu ezer ez nabarituko eta gauez monitorearen koloreak epelduko dira nabarmen.
- Aplikazioa egunero ibil dadin egin dezakezu: Sistema > Hobespenak > Abioko aplikazioak > Gehitu eta hau idatzi (zure herriko koordenatuekin):
Nik pare bat egun daramatzat eta gustura baina loaren gaineko eragina neurtu gabe. Froga eginda ez bazaude gustora aplikazioarekin ken dezakezu Abioko aplikazioen multzotik.
Informazioa iturriak: Ubuntu Life eta F.lux aplikazioaren orria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina