2010/11/08

Ekipoaren hardwarea informazioa Linuxen


Hona hemen hiru modu ekipo baten hardware ezaugarriak ikusteko:

1- Deus instalatu gabe lshw komandoa ekipoaren osagaiak zerrendatzen ditu.
sudo lshw -short

Plaka nagusia, prozesadorea, cache, RAM, txartel grafikoa, barne konexioak, DVD, SATA eta IDE barne-atakak, USB portuak, sare-txartela, audio-gailua...

Zehaztasun gehiago nahi baduzu ken diezaiokezu -short parametroa
sudo lshw

Plaka nagusiaren osakaiak interesatzen bazaizkizu:
sudo lspci

Informazioa fitxategi batean gorde dezakezu hobeto ikusteko eta inprimatzeko:
sudo lshw -short >hardware_osagaiak.txt
sudo lspci >plaka_nagusiaren_osagaiak.txt


Informazio zehatza eta hainbat ezarpen ikusi eta editatzeko oso ondo dago Usemos Linux webguneko mezu hau.

2- Luberri 20k darabilen Linux Minten ikus daiteke ordenagailuaren osagaiak era laburrean eta zehaztasunez Sistemaren ezarpenetan.
Paneleko ezkerrean erabiltzailearen gainean klika eta Sistemaren ezarpenak ireki, Hardware atalean klikatu Sistemaren informazioan.

Sistema eragilearen eta ordenagailuaren ezaugarri nagusiak agertuko dira. Informazio zehatzagoa nahi baduzu klika Kargatu sistemaren informazioa eta zehaztasun handiko informazioa agertuko da oso ondo antolatuta.



3- Interfaze grafikoa eta abiarazlea duen aplikazioa nahiago baduzu Hardinfo oso egokia da.
Software-zentrotik instala daiteke edo terminaletik:

sudo apt-get install hardinfo





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina